Rouben Mamoulian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rouben Mamoulian

Bizitza
JaiotzaTbilisi1897ko urriaren 8a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak  (1930 -
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaArmeniarra
HeriotzaWoodland Hills1987ko abenduaren 4a (90 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Montaigne (en) Itzuli
Moskuko Ubiertsitate Inperiala
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, antzerki zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)Eastman School of Music (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0541149 Allocine: 1677 Rottentomatoes: celebrity/rouben_mamoulian Allmovie: p100959 TCM: 120701 IBDB: 8497
Musicbrainz: 0f54ae16-ba49-42a5-b1a6-c35a6ff5f4e0 Find a Grave: 4119 Edit the value on Wikidata

Rouben Mamoulian (armenieraz: Ռուբեն Զաքարի Մամուլյան; Tbilisi, Georgia, 1897ko urriaren 8a - Los Angeles, AEB, 1987ko abenduaren 4a) Estatu Batuetako zinema-zuzendaria izan zen; jatorriz armeniarra, Paris, Mosku eta Londresen hazitakoa, eta antzerkirako zaletasuna gaztetatik zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opera-zuzendari izateko joan zen Estatu Batuetara, eta berak eginiko Gershwin musikari ospetsuaren Porgy and Bess operaren arrakastak Hollywoodeko ateak zabaldu zizkion.

Antzerkia utzi gabe, zinema-saioak egin zituen, eta hainbat berrikuntza ekarri: kamera mugikorra erabili zuen lehen aldiz Applause (1929,Txaloak ) lanean, barne-bakarrizketaz baliatu zen Dashiell Hammetten City Streets (1931, Hiriko karrikak) egiteko, eta Becky Sharp (1935) filmean hiru koloretako teknikolorea erabili zen lehen aldiz.

Antzerkian lortu zuenaren antzera, maisulanak egin zituen obra musikatuekin, eta Greta Garbo, Marlene Dietrich, Maurice Chevalier eta beste antzezle ospetsuen zuzendari izan zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Ekoiztetxe. Aktoreak Oharrak
1929 Applause Paramount Helen Morgan
1931 City Streets Paramount Gary Cooper / Sylvia Sidney
1931 Dr. Jekyll and Mr. Hyde Paramount Fredric March / Miriam Hopkins
1932 Love Me Tonight Paramount Maurice Chevalier / Jeanette MacDonald
1933 Queen Christina MGM Greta Garbo / John Gilbert
1933 The Song of Songs Paramount Marlene Dietrich / Brian Aherne
1934 We Live Again Samuel Goldwyn Co. Fredric March / Anna Sten
1935 Becky Sharp Pioneer Pictures Miriam Hopkins Technicolorrez
1936 The Gay Desperado Pickford-Lasky Nino Martini / Ida Lupino / Leo Carrillo
1937 High, Wide, and Handsome Paramount Irene Dunne / Randolph Scott / Charles Bickford
1939 Golden Boy Columbia Barbara Stanwyck / William Holden
1940 The Mark of Zorro 20th Century Fox Tyrone Power / Linda Darnell
1941 Blood and Sand 20th Century Fox Tyrone Power / Linda Darnell / Rita Hayworth Technicolor film
1942 Rings on Her Fingers 20th Century Fox Gene Tierney / Henry Fonda
1948 Summer Holiday MGM Mickey Rooney / Gloria de Haven / Walter Huston / Agnes Moorehead / Frank Morgan / Marilyn Maxwell Technicolorrez
1957 Silk Stockings MGM Fred Astaire / Cyd Charisse Metrocolorrez

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rouben Mamoulian Aldatu lotura Wikidatan