Secret Beyond the Door...

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:32, 22 urtarrila 2016


Secret Beyond the Door... Fritz Langek 1948an zuzendu zuen filma da. Antzezle nagusiak Joan Bennett eta Michael Redgrave izan ziren. Thriller honek badu bi urte lehenago Hitchcockek sortutako Spellbound lanaren eragina; sasoi hartan psikoanalisiak izan zuen garrantzia zineman ere islatu zen.


Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Celia (Joan Bennett) eta Mark Lamphere(Michael Redgrave) ezkon berriak dira. Celiak ezer gutxi daki gizonaren iraganaz. Senarraren familiaren etxaldera joan dira bizitzen eta han Markek heriotza eta hilketei buruz dituen paranoiek zer pentsatu emango diote. Etxeko logeletako askok hilketa ezagunei egiten diete erreferentzia, halako moldez deko0ratuta daude eta. Etxea krimenaren museo modukoa da. Emaztea alde egitekotan da, baina gizonak dituen obsesio eta beldurrak gainditzen lagunduko dio Celiak.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia
Joan Bennett
Celia Lamphere
Michael Redgrave Mark Lamphere
Anne Revere
Caroline Lamphere
Barbara O'Neil
Miss Robey
Natalie Schafer
Edith Porter
Paul Cavanagh Rick Barrett

Kanpo loturak