Serafin Baroja

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Serafin Baroja
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Mauricio Serafin Baroja Zornoza
Jaio 1840ko irailaren 22a
Donostia (Gipuzkoa)
Hil 1912ko uztailaren 16a
Bera (Nafarroa)

Serafin Baroja Zornoza (Donostia, Gipuzkoa, 1840ko irailaren 22a - Bera, Nafarroa, 1912ko uztailaren 16a) euskal idazlea.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Donostiari oso loturik egon zen, jaiotzez eta bizitzaz, Serafin Baroja. Gurasoak Pio Baroja Arrieta eta Concepcion Zornoza Izagirre izan zituen. Carmen Nessi Goñirekin ezkondu zen 1868ko abuztuaren 20an, eta lau seme-alaba izan zituzten: Valentzian gazterik hil zitzaien Dario, Ricardo Baroja margolari eta idazlea, Pio Baroja idazlea, eta Carmen, hau ere idazlea eta Julio Caro Barojaren ama.

Euskaltzale eta liberala izan zen. Hirugarren Gerra Karlistan, Donostiako liberalen artean ibili zen borrokan, eta karlisten aurkako kantak idatzi zituen, Jose Manterolak bere Cancionero Vascon bildu zituenak. Lanbidez meatzetako ingeniari izan zen, eta lanak bultzatuta Madrilen (1879), Iruñean (1881), Bilbon (1886), eta Huelvan ibili zen ingeniari lanetan.

Bere lehen liburua Gaciguezac 1875ean argitaratu zuen, euskarazko eta erdarazko poemez osatua. Bi euskal opera idatzi zituen: Pudente eta Luchi, biak J.A. Santestebanen musikaz. Drama bat ere argitaratu zuen, Hirni, ama alabac 1882an. Kazetaritzan ere gogor ari izan zen; Donostian El Urumea sortu zuen 1879an (astean hirutan kaleratzen zena), eta Iruñean euskaraz eta erdaraz osatutako Bai, jauna, bai izeneko astekaria 1882an. Azken honek oso gutxi iraun zuen, behar hainbat harpidedun ez baitzuen lortu.

Orduko aldizkarietan (batez ere Euskal-Errian) olerki, artikulu, izkirimiri eta kritika ugari argitaratu zituen Serafin Barojak. Denetan, bere umorea ageri zuen, eta donostiar izaera beste gauza guztien gainetik.

Serafin Barojaren euskal senari zor zaizkio Donostiako kale eta plaza batzuen izenak: besteak beste, Ategorrieta, Alderdi-Eder, Jai-Alai.

Bere lan ezagunena San Sebastian martxa da, Raimundo Sarriegiren musikari laguntzeko idatzitako kanta hain zuzen.

Nafarroako Beran hil zen, 1912an.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Liburuak

  • Gaciguezac, 1875
  • Pudente opera, 1878
  • Luchi, 1878
  • Hirni, ama alabac, 1882
  • Bertsoak, Pudente, Tormesko Lazarotxoa... (1988, Txertoa arg.)

[aldatu] Ipuinak

[aldatu] Olerkiak

[aldatu] Aldizkariak

  • El Urumea 1879
  • Bai, jauna, bai 1882


[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak