Slash

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Slash 1.jpg

Saul Hudson (Stoke-on-Trent, Ingalaterra; 1965eko uztailaren 23a) Slash goitizenaz ezagunagoa, gitarra-jotzaile eta musikagilea da.

Guns N' Roses taldearen kidea izan zen 90-ko hamarkadaren erdialdera arte. 1994an Slash's Snakepit taldea sortu zuen eta bi album kaleratu zituen, 1995 eta 2000an. 2004an Velvet Revolver taldea sortu zuen Guns N' Rosesko Duff McKagan eta Matt Sorum, Dave Kushner gitarjolea eta Scott Weiland abeslariarekin

Slash Hard Rock gitarra-jotzaile onenetariko bat da, Rolling Stone aldizkariak 100 gitarra-jotzaile hoberen artean 65. postuan jarri zuen. 2012an Guns N' Rosesen taldekide bezala Rock and Roll Hall of Famen sartu zen.


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guns N' Roses (1985-1994)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gitarra klaseak hartu zituen bere amonak oparitu zion gitarrarekin. Urte asko geroago, Poison taldean sartzeko audizioa egin zuen ondo jotzen zuen baina taldearen estetikarekin ez zuen bat egiten.

1985ean Guns N' Roses taldeak Tracii Guns kanporatu eta Slash ailegatu zen, bere jatorrizko formazioko azkena ailegatzean. 1987an mundu osoan arrakasta izan zuen Appetite for Destruction albuma kaleratu zuten. 28 milioi kopia saldu zituen eta lehengo postura iritsi zen.

1988an G N'R Lies albuma kaleratu zen eta 13 milioi unitate saldu ditu mundu osoan zehar. 1991ren maiatzan Use Your Illusion Tour-a hasi zuten, 28 hilabete iraun zuena eta Use You Illusion I eta Use Your Illusion II kaleratu zituzten. 1993an The Spaghetti Incident? albuma kaleratu zuten.

1994an Slashek taldea utzi zuen Axl Rosek bera eta bere taldekideak gaizki tratatzen zituelako.

Slash's Snakepit (1994-2002)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guns N' Rosesko Gilby Clarke eta Matt Sorum, Alice In Chains-ko baxua Mike Inez eta Eric Dover abeslariarekin Slash's Snakepit sortu zuen. 1995ean bere lehen albuma kaleratu zuten, It's Five O'Clock Somewhere.

2000an Ain't Life Grand albuma kaleratu zuten eta publizitatea egiteko AC/DCrekin tourra egin zuten.

Velvet Revolver (2002-2008)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Slash, Duff McKagan eta Matt Sorum-en proiektua da. Dave Kushner gitarra-jotzailea, Duff McKagan-ekin Loaded taldean egona zena, iritsi zen taldera. Abeslari askok proba egin ondoren Stone Temple Pilots-eko Scott Weiland izan zen hautatua.

Haien lehenengo albuma 2004an atera zen, Contraband izenekoa eta bigarrena 2007-an, Libertad. Bigarrenak Txileko txanpona batean agertzen zen aingeru bat ateratzen da, Augusto Pinocheten erregimenaren garaikoa.

Slash eta Apocaliptive Love (2008 - Gaur Egun)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Slashek zenbait abeslari famaturen laguntzarekin egin zuen albuma, hala nola, Ozzy Osbourne, Lemmy Kilmister, Iggy Pop, Dave Grohl edo M. Shadows besteak beste.

Apocaliptive Love 2012an atera zen, Myles Kennedy, Todd Kerns eta Brent Fitzekin.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Slash famatua da bere ile kizkur eta luzearengatik ia aurpegi osoa estaltzen diona. Baita bere kapelarengatik gaztea zenean denda batean lapurtu zuena.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guns N' Roses-ekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Slash's Snakepit-ekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1995: It's Five O'Clock Somewhere
  • 2000: Ain't Life Grand

Velvet Revolver-ekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Slash musikari askorekin kolaboratu du, hala nola, Michael Jackson, Brian May, Bob Dylan, Flea, AC/DC, Avenged Sevenfold, Ace Frehley, Ozzy Osbourne, Iggy Pop,

Steven Tyler, Lenny Kravitz, Alice Cooper... etab.

1992an Freddy Mercuryren omenaldi kontzertuan parte hartu zuen. Brian May eta Joe Elliotekin Tie Your Mother Down jo zuen.