Theodor Herzl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Theodor Herzl

Theodor Herzl (Budapest, 1860ko maiatzaren 2Viena, 1904ko uztailaren 3 ) kazetari eta idazle austriar-hungariarra, sionismo politiko garaikidearen sortzailea izan zen. Nazioartean alemanezko izenarekin ezagutzen da. Hebreeraz בנימין זאב הרצל, Binyomin Ze'ev Hertzl da eta hungarieraz Herzl Tivadar.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budapesten jaio zen baina gaztetxo zela Vienara joan eta zuzenbidea ikasi zuen, baina betidanik izan zuen kazetaritza eta literaturarekiko grina. Gaztetan Burschenschaft mugimenduan ibili zen, Alemaniaren batasuna defendatzen zuen mugimenduan hain zuzen. Garai hartan arazo judutik aldendu samar ibili zen. Parisen Neue Freie Presse egunkariko korrespontsal izan zen.

Parisen zela, antisemitismoaren gorakada ezagutu zuen, bereziki Alfred Dreyfus kasua bertatik bertara bizi izan ondoren. Epaiketa horren ondoren, juduak Europa liberalean barneratzea ezinezkoa zela konturatu zen, eta pixkanaka nazionalismo alemaniarretik urruntzen hasi zen eta bere judu izaerari garrantzia handiagoa ematen.

1896an Vienara itzuli eta "Estatu Judua: arazo juduaren konponbide modernoren gaineko saiakera" ("Der Judenstaat") lana idatzi zuen. Arazo judua nazioarteko gai garrantzitsua zen beretzat, eta lan horretan nazionalismo juduaren oinarri berriak jarri zituen. Lan horrek ez zuen hasieran arrakasta handirik izan ez asimilazioaren aldeko judu liberalen artean, ezta judutar erlijioso tradizionalisten artean ere.

Hala ere, Herzlek gogor jarraitu zuen bere ideiak zabaltzen. Vienan sionismoaren lehen bulegoa zabaldu zuen, eta horrela lan diplomatikoan buru belarri sartu zen. Bere helburua garai hartan Palestina bereganatuta zeukaten otomandarren babesa lortzea zen, bertan estatu judua eraiki ahal izateko. Lan horiek koordinatzeko, 1897an Munduko Erakunde Sionista sortu zuen.

1902an "Lurralde zahar berria" ("Altneuland") eleberria kaleratu zuen; bertan etorkizuneko estatu judua deskribatzen da. Argi ikusten da sozialismo utopikoaren eragina.

1904an pneumoniak jota hil zen. Bere jarraitzaileek bere gorpua Israelera eraman zuten, eta egun Jerusalemgo Herzl mendian hilobiratua dago.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen bada Theodor Herzl plaza, Bertrand Delanoë auzapezak 2006ko uztailaren 5ean inauguratua, 3. barrutian, Turbigo eta Réaumur kaleen gurutzean (Arts et Métiers metroa).

Honela dio oroitarriak:

PLACE
THEODOR HERZL
1860-1904
JOURNALISTE ET ÉCRIVAIN
INSPIRATEUR DU FOYER NATIONAL JUIF
THEODOR HERZL
PLAZA
1860-1904
KAZETARI ETA IDAZLEA
ABERRI NAZIONAL JUDUAREN INSPIRATZAILEA

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Theodor Herzl