Toraigh uhartea

Wikipedia(e)tik
Tory uhartea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Toraigh uhartearen kokalekua, Irlandako mapan
Dún Bhaloir penintsulatik dagoen ikuspegia

Toraigh uhartea (irlanderaz Oileán Toraigh, ingelesez Tory Island) Irlandako ipar-mendebaldeko kostaldetik 12 kilometrora dagoen uharte bat da, Donegal konderrian. Gutxi gorabehera 5 kilometro luze da, eta kilometro bat zabal. 170 biztanle inguru ditu, hiru herrigunetan banatuta: East Town, West Town, Middletown eta Newtown.

Uharte hartan irlanderaz mintzatu ohi dira, irlanderadun eskualdekoa (Gaeltacht) baita.

1950. hamarkadan Toraigh uhartea artisten bilgune bilakatu zen, bertan arte erakusleku komunitate txiki bat osatu dutelarik. Artegile ospetsuenen artean Patsy Dan Rodgers dago, honek Toraigheko Errege titulua duelarik. Titulu bitxi honek ez dio botere formalik ematen, eta jakina denez Irlandako Gobernuak ez du aintzakotzat hartzen, baina uharteko kulturaren ohitura bat da eta Toraigheko komunitate txikian nolabaiteko gizarte garrantzi bat du. Monarkia honen berezitasun bat biztanlegoak subiranoa aukeratzen duelakoa da.

Egile ezezaguneko Lebor Gabála Érenn historia liburuaren arabera, Toraigh uhartea Conand dorrearen egitza izan zen, formoriatarren gotorlekua, beranduago Irlandako guda handian nemediatarrek garaitu zituztelarik. Esan ohi denez, fomoriatar azken erregea zen, Balor deabruzko begiduna, han bizi izan zen. Balorrek Ethlinn Tor Morren, Toraighen aurrealdeko uhartxoa, eraikitako dorre batean kartzelatu omen zuen.

1884ko irailaren 12an, HMS Wasp britainiar fragata bertako itsasargitik hurbil ondoratu zen. Bertan 58 lagunetatik 52 hil edo desagertu zirelarik.

  • Punturik garaiena: Tor Mor

Koordenatuak: 55°16.357′N 8°14.964′W / 55.272617°N 8.249400°W / 55.272617; -8.249400

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toraigh uhartea Aldatu lotura Wikidatan