Xabier Etxebarrieta
Wikipedia(e)tik
(Txabi Etxebarrietatik berbideratua)
Xabier Etxebarrieta (edo Txabi Etxebarrieta) (Bilbo, Bizkaia, 1944ko urriaren 14a - Benta Haundi, Gipuzkoa, 1968ko ekainaren 7a) ETAko kide historikoa izan zen, Francoren poliziak hil zuen lehena.
1967an ETAko V. Asanbladaren buruan aritu zen. Ondoren, Biltzar Ttipian (Biltzar exekutiboan hain zuzen ere) parte hartu zuen. 1968ko ekainaren 7an, errepide kontrol batean, Iñaki Sarasketa beste ETAko kidearekin batera bidaiatzen ari zelarik, Jose Pardines izeneko Guardia Zibila hil zuen Txabi Etxebarrietak, ETAko lehen biktima mortala. Ihesean, Benta Haundin, Tolosatik hurbil, poliziak Etxebarrieta hil zuen. Iñaki Sarasketak ihes egitea lortu zuen eta Errezilgo elizan gorde zen, baina ondorengo egunean atxilotu zuten.