Antsoain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antsoain

 Nafarroa Garaia
Antsoaingo ikuspegia.
Antsoaingo ikuspegia.
Antsoaingo bandera

Antsoaingo armarria

Izen ofiziala Ansoain <> Antsoain[1]
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Iruñerria
Alkatea Antonio Gila Gila (PSN)
Herritarra antsoaindar
Koordenatuak 42°50′1″N 1°38′22″W / 42.83361°N 1.63944°W / 42.83361; -1.63944Koordenatuak: 42°50′1″N 1°38′22″W / 42.83361°N 1.63944°W / 42.83361; -1.63944

Navarra - Mapa municipal Ansoain.svg

Eremua 1,93 km2
Garaiera 426 m
Distantzia 5 km Iruñera
Posta kodea 31013
Biztanleria 10.938 bizt. (2012)
Dentsitatea 5.667,36 bizt./km²
www.ansoain.es http://www.ansoain.es/eu/ www.ansoain.es

Antsoain[2] Nafarroako udalerria da. Iruñerriko eskualdean kokatzen da Iruñeko merindadean. Udalerriak 10.938 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharrerako sarrera.

Antsoainek 1,93 kilometro koadroko azalera dauka eta Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñetik bost kilometrora. Udalerriak Ezkabarterekin egiten du muga iparraldean, Berriozarrekin mendebaldean, eta Iruñarekin ekialde eta hegoaldean.

Antsoainen bi gune bereiz daitezke, batetik herri berria Iruña ondoko gune lauan kokatua, eta bestetik herri zaharra, Ezkaba mendiaren maldetan kokatua.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak klima atlantiarraren eta mediterraneoaren arteko trantsizio gunean dago, prezipitazioak ez dira mediterraneoan bezain urriak, baina tenperaturak klima atlantiarrean baino beroagoak dira. Horrez gain, neguak nahiko hotzak izaten dira (kontinentaltasuna). Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 900 eta 1.000mm artekoak dira. Udan lehortea izaten da eta udaberrian eta udazkenean ekaitz ugari.

Nekazaritzaren hedapena lehenik, eta herriaren hazkunde demografikoa ondoren, jatorrizko landarediaren erabateko galtzea eragin dute. 1989an 600 hektarea baso geratzen ziren ( gehienak herrigunearen ondoko Ezkaba mendian). Horrez gain, XIX. mendetik aurrera pinuen birlandaketa egin zen, batez ere, pinu lariziarra (Pinus nigra) eta ametza.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria bi zatitan banatzen da, batetik Iruñerriko lautadan dagoen auzo berria, eta bestetik San Kristobal mendian dagoen herri zaharra, bertan Alfonso XII.aren gotorlekua kokatzen dela. Udalerria antzinako Antsoaingo zendeak hartzen zuen lurraldearen hego-ekialderaino hedatzen da, Iruñetik lau kilometrora.

Behealdeko auzo berria Arga ibaiaren ondora heltzen da eta Iruñeko Kaputxinoen komenturaino. Udalerritik Arga ibaiaz gain, Ballariain erreka igarotzen da, Arga ibaira urak isurtzen dituen erreka txikia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antsoaingo alde zaharra.

Antsoaingo herriaren historia izen bereko Zendearen historiari dago loturik 1991. urtera arte. Urte hartan Zendea apurtu eta udalerri independentea osatu zuten. Antsoain zendea moduan agertzen den lehen dokumentua 1427. urtekoa da, Iruñeko merindadeko artxiboetako liburu batean. Erdi Aroko dokumentu gehienetan, Antsoain "Sansoain" moduan ageri da.

1515. urtean Gaztelak Nafarroa konkistatzean, Antsoainek bere estatus administratiboa gorde zuen, udalerri bihurtuz. Garai batean, honako kontzeju hauek osatzen zuten zendea, Antsoain, Aizoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Berriozar, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza.

1966. urtearen inguruan, auzo berriaren eraikuntza hasi zen Iruñetik gertu zegoen Antsoain udalerriaren hegoaldeko gune lau batean. Auzo berri hark Txantreako auzoarekin egiten zuen muga. Gaur egun auzo berrian kokatzen dira herriko zerbitzu eta azpiegitura gehienak, udaletxeaz gain.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antsoaingo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2010
1.169 1.312 1.511 1.586 1.675 1.764 1.715 1.660 6.699 10.989 11.196 8.095 9.952 10.603

2008ko erroldaren arabera, 930 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,22 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Garraiobideak eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruña inguratzen duen PA-30 autobideak iparraldetik zeharkatzen du udalerria.

Iruñerako garraio publikoaren zerbitzua Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraio zerbitzuko autobus lineek ematen dute. 3. lineak 10-12 minutuko maiztasunarekin lotzen du Antsoain Iruña erdigunearekin. 7. lineak, berriz, herria Barañain, Burlata eta Atarrabiarekin lotzen ditu 10-15 minutuan behin. Azkenik, 11. lineak Sario Eraikina eta Galaria merkataritza-gunea lotzen ditu 15-20 minutuan behin.

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Antsoainen:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona3.GIF Zirkularra Mendebaldea: Erdigunea-Antsoain 06::35 - 22:28 10´
TUCPamplona7.GIF Atarrabia - Txantrea - Barañain 06:45 - 22:29 10´
TUCPamplona11.GIF Ezkaba - Sario Eraikina 06:35 - 22:05 15´
TUCPamplona21.GIF Ekialdeko Zirkularra: Erdigunea - Antsoain 06:20 - 22:32 10´
TUCPamplonaN7.svg Sarasateko Pasealekua - Nafarroa Beherea etorbidea Gauez 15´- 30´

Horrez gain, La Muguiroarra autobus konpainiak, Antsoain, Iruñeko autobus geltokiarekin elkartzen du honako ibilbidea egiten duen autobus linearen bitartez:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1991 Rosalía Etxeberria Otsoa AMO-Batzarre
1991-1995 Alfredo García López PSN
1995-1999 Alfredo García López PSN
1999-2003 Alfredo García López PSN
2003-2007 Alfredo García López PSN
2007-2011 Antonio Gila Gila PSN
2011- Antonio Gila Gila PSN


Antsoaingo udalerria egun ezagutzen den bezala 1991n sortu zen, Antsoain Zendea hiru udalerritan banatu zenean. Kontzejuko burua Josetxo Arbizu (AMO, Acción Municipal Obrera) izan zen 1979tik 1983ra gero talde bereko Rosalía Etxeberriak hartu zuen kargua eta bera izan zen desanezioaren ostean udalerri berriko lehen alkatea.

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antsoaingo alkatea Antonio Gila Gila da, PSNkoa. 2007ko maiatzeko hauteskundeetan (orduan 13 zinegotzi aukeratu behar ziren) PSN izan zen bozkatuena, guztira bost zinegotzi eskuratuz; Nafarroa Baik, berriz, lau zinegotzi lortu zituen; UPNk bi zinegotzi eta Eusko Abertzale Ekintzak eta Nafarroako Ezker Batuak bana.

Antsoaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 1.663 5
Nafarroa Bai 1.420 4
UPN 786 2
EAE 658 1
NEB 393 1


2011n udalerria 10.000 biztanletik gora izatera pasatu zenez udalbatza 17 zinegotzik osatu zuten. Gilak karguan errepikatu zuen PSN (6 zinegotzi) berriro ere zerrendarik bozkatuena izan zelako. Bilduk (4), NaBai 2011k (3) eta Izquierda-Ezkerrak (2) gehiengo alternatiboa osa zezaketen baina I-Ekoek abstentziora jo zuten[3]. UPNk 2 hautetsi ditu.

Antsoaingo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 1.623 6
Bildu 972 4
NaBai 2011 767 3
I-E 592 2
UPN 480 2
PP 212 0


Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea XX. mendean eraiki zen eta eraikia dagoen plazari izena ematen dio. Udala alkateak eta hamasei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Cosme eta San Damian elizaren ikuspegia.
  • San Miguel baseliza: Herri zaharretik hurbil kokatzen da, eta erdi aroko jatorria dauka. Gaur egun etxebizitza erabilera dauka.
  • San Cosme eta San Damian eliza: Antsoaingo herri zaharrean dagoen erdi aroko eliza da. Eraikuntza XII. mendearen amaiera hasi zen.
  • San Cosme eta San Damian eliza berria: Antsoaingo auzo berrian kokatzen da. 1996. urtean eraikitako eliza berria da. Luis Tabuenka eta Fermin Saralegi arkitektoek diseinatu zuten.
  • Erretaula nagusia: Estilo puristakoa XVII. mendearen bigarren erdian egindakoa da. Hiru zatitan banaturiko bi gorputz dauzka. Bertan, ebanjelioaren eta Jesukristoren bizitzako pasarteak ageri dira, Oliamendiko Otoitza eta Jesukristoren atxiloketa esaterako.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Antsoain eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,18k zekien euskaraz hitz egiten. Hala ere, Antsoaingo kirol taldeak Gazte Berriak deitzen da, euskarazko izena dena.

2009ko urtarriletik Antsoaingo udalerriaren izen ofiziala Ansoain <> Antsoain da[4].

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antsoaingo jaiak iraileko hirugarren astean ospatzen dira, ostegunean txupinazoa bota eta igandean jaiak amaitu arte. Herriko patroiak San Cosme eta San Damian dira. Urtean zehar, denetariko jarduera eta ospakizunak antolatzen dira:

  • Kultur Zirkola: maiatzeko bigarren astean antolatzen da. Ipuin kontalari, bertsolari, herri kirol erakustaldiak, musika eta dantzak izaten dira.
  • Euskararen Astea: maiatzeko hirugarren edo laugarren astean antolatzen da.
  • Herri zaharreko erromeria: iraileko azken asteburuan antolatzen da, antzina herriko jaiak ospatzen ziren egun bertsuetan. Meza eta ekitaldi askotarikoak izaten dira.
  • Aste kulturala: iraileko bigarren astean ospatzen da, dantza, antzerkia, musika, kale-antzerkia, erakusketak eta abarrekin.
  • F.C.Gazte Berriak eguna: ekainaren 29an ospatzen da. Torneo bat egiten da.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antsoain Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa