Urko Aristi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urko Aristi

Bizitza
JaiotzaIbarra1977ko maiatzaren 6a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaAribe
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, telebista aurkezlea eta telebista-meteorologoa
Enplegatzailea(k)EITB

Urko Aristi Urdampilleta (Ibarra, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 6a[1]) euskal herritar kazetari eta telebista aurkezlea da.

Nahiz eta Ibarran (Gipuzkoa) jaioa izan, lau hilabetetara gurasoekin batera Nafarroako Arribe herrira bizitzera joan zen, eta bere burua nafartzat du.[1][2] Idatzizko hedabideetan ere aritu izan da, adibidez bere eskualdeko Mailope aldizkarian. Mailoperen bidez tokiko komunikabideekin izandako loturagatik, Tokikom elkartean presidente izan zen 2014-2017 artean.[3]

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan egin izan du ETB1en telebista saioak aurkezten, nahiz ETB1, ETB2 eta ETB3 kateetan eguraldi gizon edo aurkezle lanetan ere jardun du.

ETBko albistegietarako berriemaile gisa Iruñeko korrespontsalian bi urtez jardun zuen. Hasiera batean denboraldi batetarako Ana Urrutia ordezkatuz eguraldi aurkezle hasi eta gaur egun arte eginkizun horretan dabil.

Bestalde, ETBn hainbat saioetan jardun izan du: Bertatik Bertara (bi urtez), EITB Kulturan gidoigile, edota Bi errepidean saioa Alex Sardui musikariarekin batera aurkeztu zuen.

2012ko udan Bizirik izeneko saioa estreinatu eta aurkeztu zuen, bertan saio bakoitzeko Euskal Herriko 1.000 biztanle azpiko bina herri bisitatu zituen, eta herri hauetako bizimodua, ohiturak eta bitxikeriak erakusten ziren, adibidez: Sara, Altzo, Elantxobe, Arano, Lapuebla de Labarca, Alkiza, Bastida, Ziortza-Bolibar, Bidegoian, Etxalar... denera lehenbiziko denboraldian Bizkaiko hiru herri, Gipuzkoako hiru herri, Iparraldeko hiru herri, Nafarroako hiru herri eta Arabako bi herri bisitatu zituen.

Irratian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irratiari dagokionez Aralar Irratia eta Euskalerria Irratian jardun zuen lehenbizi. Irratigintza publikoan, gaztelaniaz, Radio Euskadiko Graffiti magazina aurkeztu zuen. 2017ko urtarrilean EITBko irrati taldearen zuzendari izendatu zuten, eta 2022 arte hartu zuen ardura hori.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Urko Aristi. Eguraldia. Aurkezleak. Eitb.com
  2. "Ya estoy acostumbrado a tener el mapa detrás, ahora me toca recorrerlo". Urko Aristi. Noticasdenavarra.com
  3. a b Berria.eus. «Urko Aristi izango da EITBko irrati taldeko zuzendariordea» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-11).
  4. Urkizu, Urtzi. «Maite Goñi EITBko Audio eta Digitaleko zuzendari izendatuko dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]