Elantxobe
|
Elantxobe |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Elantxobe | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialdea |
|
| Alkatea | Koldo Miren Olagibel Bakeriz (Bildu) | |
| Herritarra | elantxobetar | |
| Koordenatuak | 43°24′14″N 2°38′19″W / 43.40389°N 2.63861°WKoordenatuak: 43°24′14″N 2°38′19″W / 43.40389°N 2.63861°W | |
| Eremua | 1,9 km2 | |
| Garaiera | 0 - 150 m | |
| Distantzia | 29 km Bilbora | |
| Posta kodea | 48310 |
|
| Biztanleria | 402 bizt. (2012) | |
| Dentsitatea | 211,58 bizt./km² | |
| Sorrera | 1858an udalerri independente bihurtu | |
| http://www.elantxobe.eu | ||
Elantxobe Bizkaiko kostaldean dagoen udalerria da, Busturialdea eskualdekoa. 2012an 402 biztanle zituen. 1833 arte Ibarrangeluko auzoa izan zen. Hain zuzen, Elantxobe izena Ibarrangeluko Elantxo baserri auzoaren behealdean kokatuta egotetik datorkio. 1854an Bizkaiko Batzar Nagusietako partaide egin zen, 113 zenbakidun jarlekuarekin eta botoarekin.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Auzoak [aldatu]
- Alarre
- Lamera
- Matxikale
Inguru naturala [aldatu]
Erliebe malkartsuko herria da eta edertasun handikoa, turista askok bisitatzen dute urtero. Ogoño mendiaren ekialdeko magalean dago kokaturik, 150 metroko altueratik itsas mailarainoko jauzia du, eta behealdean arrantza portua dauka.
Ogoño mendira doan bide bat bada, Elantxobeko kanposantua dagoen tokian. Kanposantua, hiriaren goialdean dago. Portura doan errepidetik harrizko hondartza batera joan daiteke Lapatza deritzona. Ibarrangelu eta Eak ere badute izen bereko harrizko hondartza bana.
Klima [aldatu]
Elantxobeko klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar tenperatura lasaiekin. Ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan zehar. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko brisek tenperaturetan eragina dute urte osoan, eta barrualdeko beroak nekez iristen dira kostaldera udan.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Bizkaiko golkoa iparraldean
- Ibarrangelu hegoaldean
Historia [aldatu]
1527. urtean sortua Ibarrangeluko portu moduan, garrantzia izan zuen, portu eta defentsarako postu bezala. 1858an Ibarrangelutik banandu eta udalerri burujabe bilakatu zen.
XX. mendean hirietara izandako migrazioek herriko biztanleak nabarmen gutxitu zituzten. 1900an Elantxobek 1.200 biztanle izan zituen arren, ondorengo urteetan Bilbora eta Gernikara joan ziren elantxobetar asko, etorkizun hobe baten bila, Euskal Herriko hainbat herrietan gertatu bezala.
Azken patroia 2010eko abenduan jubilatu zenetik, Elantxobek ez du arrantzontzirik[1].
Demografia [aldatu]
XX. mende hasieran, Elantxoben mila biztanletik gora bizi ziren. Ondorengo hamarkadetan ordea, pixkanaka beherantz joan zen biztanleria, migrazioek eraginda. Joera hori Gerra Zibilaren ondoren indartu zen. Hala, bada, biztanle kopurua %60 jaitsi zen joan den mendean, guztira. Azken urteotan, ostera, kopuru hori maila berdintsuan mantentzen ari da, 450 biztanle inguruan.
Elantxobek uda garaian biztanleria hirukoiztu egiten du, ondoko Ibarrangeluk bezala. Pertsona askok, Elantxoben dute euren "udako etxea". Biztanleriaren egiturari dagokionez, adin nagusiko biztanleria da nagusi, zahartze prozesua nahiko nabarmena izan baita.
Elantxobek leku falta larria dauka. Erliebe malkartsuak zail egiten du etxebizitza berrien eraikitzea posible izatea. Horregatik, oso gaitza da biztanle berriak erakarri ahal izatea.
Biztanleriaren bilakaera [aldatu]

Politika [aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Koldo Miren Olagibel hautatu zuten alkate.
|
Elantxobeko udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[2] | ||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
Garraiobideak [aldatu]
Horrelako erliebe malkartsuarekin, errepide bi baino ez daude, bata Ibarrangelutik portura doana, eta bestea herriaren erdigunera doana. Herriaren erdigunean, 1990. urtean, Bizkaiko foru aldundiak Elantxobe Bilborekin lotzen duen autobusak (Bizkaibus enpresakoa) buelta eman ahal izateko plataforma bat eraiki zuen.
Elantxobetar ospetsuak [aldatu]
- Gorgonio Renteria (1868-1940), euskal idazlea, politikaria eta itsasgizona. 1916. urtean Elantxobeko alkate izana.
- Manuel Arriandiaga, Aita Arriandiaga (1876-1947), euskal idazlea, euskara garbiaren aldeko sutsuenetarikoa.
- Antonio Ruiz de Azua, Ogoñope (1904-1974), euskal idazlea, kazetaria eta politikaria, Mexikon erbesteratuta eta bertan hila.
- Imanol Berriatua (1914-1981), euskal idazlea eta euskaltzaina.
- Andima Ibinagabeitia (1906-1967), euskal idazlea, frankismo garaian erbesteratua.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://www.eitb.com/es/videos/detalle/514632/elantxobe-solo-cuenta-barco-pesquero-tiempo/ Eitb.com webguneko bideoa.
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/08/01ean kontsultatua
Kanpo loturak [aldatu]
|
|||||||