Veronika Tsepkalo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Veronika Tsepkalo

Bizitza
JaiotzaMahiliou1976ko irailaren 7a (47 urte)
Herrialdea Bielorrusia
Familia
Ezkontidea(k)Valery Tsepkalo (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFaculty of International Relations of the Belarusian State University (en) Itzuli 1998)
Bielorrusiako Estatu-Unibertsitatea
(1993 - 1998) gradu
Belarusian State Economic University (en) Itzuli
(2004 - 2006)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta managerra
Enplegatzailea(k)Microsoft
Jasotako sariak
KidetzaNational Council of United Democratic Forces (en) Itzuli

IMDB: nm11812706 Facebook: veronica.tsepkalo Twitter: VTsepkalo Instagram: veronica.tsepkalo LinkedIn: veronica-tsepkalo-961b1a82 Youtube: UCyNQ-QygZYwUgXSUQwFtzmQ Edit the value on Wikidata

Veranika Tsapkala (bielorrusieraz: Вераніка Цапкала; irailaren 7an jaioa XX. mendean) edo Veronika Tsepkalo ( errusieraz: Вероника Цепкало) Bielorrusiako aktibista politikoa da.[1]

Tsepkalo Microsoft-en lan egiten du negozio-garapenerako kudeatzaile gisa.  

2020ko hauteskundeetako aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valery Tsepkalo senarrak 2020ko Bielorrusiako presidentetzarako hauteskundeetan parte hartuko zuela iragarri zuenean, Tsepkalo bidelagun izan zuen. 2020ko uztailaren 14an, Valeryri ukatu zioten Bielorrusian presidentetzarako hautagai gisa izena ematea. Handik gutxira, oposizioko hautagaien egoitzek beren kanpainak batu zituzten - Svetlana Tikhanovskaya, Valery Tsepkalo, Viktor Babariko . Kanpaina horiek bateratu zirenetik, Veronika bere senarraren ordezkari bihurtu zen Tikhanovskayako kanpainako elkarretaratzeetan, Valery eta bere seme-alabak herrialdearen segurtasunagatik beldurtu egiten ziren bitartean. [2] Gainera, kanpaina osoan zehar, Veronika etengabe egon zen gobernuaren presiopean: haurrek ikasten duten ikastetxean informazioa biltzetik.[3] Natalia Leonyuk bere ahizpa Valery Tsepkaloren aurka deklaratzera deitu zuten. [4]

2020ko uztailaren 30ean, Minsken egindako elkarretaratzean, Veronikak bere familiaren arazo pertsonalen inguruan hitz egin zuen, eta garai hartan jada osasun egoera larrian zegoen amaren aurkako zigor espedientearen faltsutzea aipatu zuen.[5] Jazarpen politikoaren ondorioz askatasuna galtzeko beldurrez, herrialdetik ihes egin zuen 2020ko Bielorrusiako presidentetzarako hauteskundeen bezperan, Moskun bere senarrarekin bat eginez. Moskun Bielorrusiako enbaxadan eman zuen botoa. [6]

Abuztuaren 9ko hauteskundeen ondoren, Alexander Lukashenko lehendakari titularrak iruzur salaketen artean garaipena aldarrikatu zuenean, Tsepkalok beste herrialdeei eskatu zien Tikhanovsakaya har zezaten Bielorrusiako legez hautatutako presidentetzat.[7]

2020ko abuztuaren 19an jakinarazi zen Tsepkalo Polonian zegoela bere senarrarekin eta seme-alabekin. [8]

Irailaren 8an, Tsepkalo Ukrainan zegoela jakinarazi zuten. [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bustos, Alex. ««Guretzat Lukaxenko iragana da, ez oraina edo etorkizuna»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  2. (Errusieraz) «Вероника Цепкало в Речице рассказала, как правоохранительные органы занялись ее детьми» TUT.BY 2020-07-26 (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  3. (Errusieraz) «Вероника Цепкало рассказала, почему ее муж и дети уехали в Россию» Telegraf.by 2020-07-29 (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  4. (Errusieraz) «Сестру Вероники Цепкало опрашивали по заявлению Цепкало против бизнесмена Игдеджи» TUT.BY 2020-07-30 (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  5. (Errusieraz) ««Хотели привязать ее к взрыву». Про какое уголовное дело мамы, плача, рассказала на митинге Вероника Цепкало» TUT.BY 2020-07-31 (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  6. (Errusieraz) «Жена Валерия Цепкало покинула Белоруссию» www.kommersant.ru 2020-08-09 (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  7. (Errusieraz) «Цепкало призвала другие страны признать Тихановскую законным президентом» РБК (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  8. (Ingelesez) «Belarusian opposition figure Veronika Tsepkalo arrives in Poland» www.thefirstnews.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).
  9. (Ingelesez) «Belarus opposition figure detained at Ukraine border» France 24 2020-09-08 (Noiz kontsultatua: 2020-09-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]