Salvador de Madariaga
Salvador de Madariaga Rojo (A Coruña, 1886 - Locarno, Suitza, 1978) euskal jatorriko idazle eta diplomatiko espainiarra izan zen. Washingtonen (1931) eta Parisen (1932) enbaxadore izan ondoren, Irakaskuntza publikoko eta Justiziako ministro izan zen (1934). Espainiako Gerra Zibilak eztanda egin zuenean Ingalaterran hartu zuen bizilekua. Idazle oparoa izan zen eta nabarmentzekoak dira, besteak beste, bere La Guerra desde Londres (1917), Shelley and Calderón (1920), Guía del Lector del Quijote (1926), Ingleses, franceses y españoles (1928-1929), España (1930), Don Juan y la donjuanía (1950), Colón (1940), Hernán Cortés (1941), Bolívar (1952), Portrait of Europa (1952), Guerra de Sangre (1957), Presente y porvenir de Hispanoamérica (1960), Anarquía o Jerarquía (1970) eta Memorias de mi Tiempo obrak (1975).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.