Wellington Koo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wellington Koo
Artikulu hau Txinako diplomatikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Wellington (argipena).

Vi Kyuin Wellington Koo (txineraz: 顾维钧; Pinyinez: Gù Wéijūn; Wade-Giles idazkeraz: Ku Wei-chün) (1887ko urtarrilaren 29a - 1985eko azaroaren 14a) Txinako diplomatikoa izan zen, herrialdearen ordezkaria Parisko Bake Biltzarrean 1919an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shanghai hirian jaioa, 1904an AEBetara joan zen, Mendebaldeko kultura ikastera, Txinan Inperialismoaren arazoa konpon ahal zedin. Nazioarteko legediaren eta diplomaziaren ikasketak bukatutakoan, Txinara itzuli zen Errepublika berrian lan egitera. 1915ean ABEtan Txinako ordezkari izendatu zuten.

Lehen Mundu Gerraren ostean, 1919an, Parisko Bake Biltzarrean, Txinako ordezkari aritu zen Koo. Shandong Txinaren mendera itzul zedin eskatu zuen. Halaber, instituzio inperialista guztiak amai zitezen ere aldarrikatu zuen. Mendebaldeko botereek muzin egin zioten, eta, beraz, Txinak ez zuen Versaillesko Ituna sinatu.

Nazioen Ligan, Txinako lehendabiziko ordezkaria izan zen. Txinako Errepublikako presidentea ere izan zen, 1926-1927 urteetan, Beijing kaospean zegoen bitartean. Zhang Zuolin gerra-jaunaren Atzeri Aferetako ministroa izan zen. Frantzian 1936-1940 bitartean izan zen enbaxadore. Alemaniarrek okupatutakoan, Erresuma Batuan jardun zuen enbaxadore 1946 arte.

1945ean, Nazio Batuen Erakundearen sortzaileetako bat izan zen Wellington Koo. Ondoren, AEBetan aritu zen enbaxadore, eta AEBek Txinako Errepublikarekin aliantza mantentzen saiatu zen, Kuomintang-ek Mao Zedongen komunisten aurrean atzera egin behar izan ahala.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wellington Koo Aldatu lotura Wikidatan