Wilkie Collins

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wilkie Collins
Wilkie Collins
Datu pertsonalak
Izen osoa William Wilkie Collins
Jaio 1824ko urtarrilaren 8a
Londres (IngalaterraIngalaterra)
Hil 1889ko irailaren 23a
Londres (IngalaterraIngalaterra)
Lanak
Landutako testu-erak Eleberria, Ipuina, Antzerkia, Kazetaritza.


William Wilkie Collins (Londres, 1824ko urtarrilaren 8a - Londres, 1889ko irailaren 23a) idazle ingelesa izan zen. Hogeita zazpi eleberri, hamabost antzezlan, berrogeita hamarretik gora narrazio labur, eta ez-fikziozko testu ugari eman zituen argitara. Bizi zenekoan ospe handia izan zuen, batik bat aldizkako argitalpenetan ateratako kontakizunek izan zuten harreragatik. Polizia nobelaren sortzaile edo, behintzat, aitzindaritzat jo du askok, idatzi zituen eleberri luzeek gerora generoaren ezaugarrietako zenbait biltzen baitituzte: misterio giroa, suspensea, idazkera zehatza... [1]. Collinsek idatzitako lanen artean honako hauek nabarmendu ahal dira: The Woman in White (1860), Armadale (1866) eta The Moonstone, (Ilargi-harria euskarazko bertsioan) (1868).

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collins Londresen jaio zen, William Collins margolariaren seme; aitaren izen bera jarri zioten eta horri lotua aitabitxi David Wilkierena, artista berau ere. 12 eta 15 urte izan zituen bitartean Italian bizi izan zen, eta saosi horrek eragin handia izan zuen Wilkierengan. 17 urte beteak eskolara joateari laga zion eta bulego batean hasi zen lanean. Bost urte eman zituen horretan, berriro abokatu izateko ikasten hasi baino lehen. Bitarte horretan bere lehen eleberria gorpuztu zuen: Iolani, 1999 urtean ezagutzera eta argitara eman zena. Aita hil (1847) eta urte betera haren bizitza kontakizun duten memoriak prestatu eta argitaratu zituen, Memoirs of the Life of William Collins, Esq., R.A. (1848). Pintatzen saioak egin zituen, baina idazteak zirrara handiago eragiten zion, eta 1850ean Antonina eleberria kaleratu zuen; ordutik aurrera bete-betean ekin zion idazteari.

1851n Charles Dickens ezagutu zuen, betiko laguna bilakatuko zena, eta literatur kontuetarako lankide. Collinsek leku topatu zuen Dickensen All the Year Round aldizkarian. Senitarteko ere bihurtu ziren, Wilkieren anaia txikia, Charles Allston, Dickensen alaba Katerekin ezkondu eta gero.

Collins artritisak jota ibili zen bizitzako urte askoan, eta horrek opiorako mendekotasuna sorrarazi zion, laudanoa hartzeak jasangarriago egiten baitzion mina. The Moonstone (euskarazko bertsioan Ilargi-harria) eleberriko pasarte askotan opioa mintzagai da. Liburua sortzen ari zela eta idazleak berak aitortuta, hain zen handia laudanoak eragiten zion ondorioa, ez zuen gogoratzen idatzitakoaren gauza asko.

Ez zen inoiz ezkondu, baina Caroline Graves izan zuen bikotekide urte askoan. Sasoi batean banandu ziren eta Collins Martha Rudd andrearekin batu zen; beronekin hiru seme-alaba izan zituen. Graves andrea ostera ere lotuko zaio Wilkieri, eta hil artean (1889) andre biak izan zituen lagun eta bizikide.


Londresko Kensal Green-eko kanposantuan da Collinsen hilobia

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iolani, or Tahiti as it was. A Romance (1844an idatzia; 1999an argitaratua)
  • Memoirs of the Life of William Collins, Esq., R.A. (1848)
  • Antonina (1850)
  • Rambles Beyond Railways (1851)
  • Basil (1852)
  • Mr Wray's Cash Box (1852)
  • Hide and Seek (1854)
  • The Ostler (1855)
  • After the Dark (1856)
  • The Dead Secret (1857)
  • A Rogue's Life (1857/1879)
  • The Frozen Deep (1857), Charles Dickensekin batera idatzitakoa.
  • A Terribly Strange Bed (1858)
  • A House to Let (1858), narrazio laburra, Charles Dickens, Elizabeth Gaskell eta Adelaide Anne Procterrekin batera idatzia.
  • The Queen of Hearts (1859)
  • The Woman in White (1860)
  • No Name (1862)
  • My Miscellanies (1863)
  • Armadale (1866)
  • No Thoroughfare (1867), Charles Dickensekin batera idatzitakoa.
  • The Moonstone, Ilargi-harria (1868)
  • Man and Wife (1870)
  • Poor Miss Finch (1872)
  • Miss or Mrs? (1873)
  • The New Magdalen (1873)
  • The Frozen Deep and Other Stories (1874)
    • "The Frozen Deep"
    • "Dream Woman"
    • "John Jago's Ghost; edo The Dead Alive"
  • The Law and the Lady (1875)
  • The Two Destinies (1876)
  • The Haunted Hotel (1878)
  • The Fallen Leaves (1879)
  • My Lady's Money (1879)
  • Jezebel's Daughter (1880)
  • The Black Robe (1881)
  • Heart and Science (1883)
  • I Say No (1884)
  • The Ghost's Touch and Other Stories (1885)
  • The Evil Genius (1886)
  • The Guilty River (1886)
  • Little Novels (1887)
  • The Legacy of Cain (1889)
  • Blind Love (1889 - bukatu gabea. Walter Besant idazleak osatutakoa)

Wilkie Collinsen lanak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Collinsen The Moonstone (1868) eleberria eman zen argitara euskaraz:

Collinsen lanetan oinarritutako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Basil (Erresuma Batua, 1998)
  • The Woman in White (Erresuma Batua, telebistarako egokitzapena, 1997)
  • The Moonstone (Erresuma Batua, 1996)
  • Zhenshchina v belom (The Woman In White, Errusia, 1982)
  • The Woman in White (Erresuma Batua, telebistarako saila, bost atal, 1982)
  • La donna in bianco (Italia, TV, 1980)
  • Lucilla (Poor Miss Finch, Alemania, 1979, bi atal, Wilhelm Semmelroth-ek zuzenduta)
  • Der Monddiamant (The Moonstone, Alemania, 1974, 2 atal, Wilhelm Semmelroth-ek zuzenduta)
  • Great Mysteries (Lehenengo atala: A Terribly Strange Bed, AEB, 1973)
  • Der rote Schal (Armadale, hiru atal, Wilhelm Semmelroth-ek zuzenduta)
  • La pietra di luna (The Moonstone, Italia, 1972)
  • The Moonstone (Erresuma Batua, 5 atal, 1972)
  • Die Frau in Weiß (The Woman in White, 3 atal, Alemania, 1971, Wilhelm Semmelroth-ek zuzenduta)
  • The Policeman and the Cook (AEB, 1970)
  • La femme en blanc (The Woman in White, Frantzia, 1970)
  • La dama vestida de blanco (The Woman in White, Espainia, 1967)
  • The Woman in White (Erresuma Batua, sei atal, 1966)
  • A Terribly Strange Bed (AEB, 1991)
  • Dow Hour of Great Mysteries: The Woman in White (AEB, 1960)
  • The Moonstone (Erresuma Batua, telebistarako egokitzapena, zazpi atal, 1959)
  • Hour of Mystery: The Woman in White (Erresuma Batua, 1957)
  • Sergeant Cuff kann den Mondstein nicht finden (The Moonstone, Alemania, 1955)
  • Suspense: The Moonstone (AEB, 1954)
  • Tales Of Adventure: The Moonstone (AEB, 1952, bost atal)
  • Robert Montgomery Presents: The Moonstone (AEB, 1952)
  • Kvinna i vitt (The Woman in White, Suedia, 1949)
  • The Woman in White (AEB, 1948)
  • Crimes at the Dark House (The Woman in White lanean oinarrituta, AEB, 1940)
  • The Moonstone (1934)
  • The Woman in White (1929)
  • She Loves and Lies (1920)
  • The Twin Pawns (1919)
  • The Woman in White (1917)
  • Tangled Lives (1917)
  • The Moonstone (1915)
  • The Quest of the Sacred Jewel (1914)
  • The New Magdalen (1914
  • The Dream Woman (1914)
  • The New Magdalen (1912)
  • The Woman in White (1912)
  • The New Magdalene (1910)


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antton Olano, in Wilkie Collins, Ilargi-harria, Literatura Unibertsala Bilduma, 139, Alberdania & Elkar, 2008. Liburuaren hitzaurrean honako hau irakur dezakegu (9. orr): "Aspaldi esana utzi baitzuen T.S. Eliot handiak Ilargi-harria dela ingelesez idatzitako detektibe-eleberririk luze eta onena, idatzitako lehena izateaz gainera".

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Wilkie Collins