Ainguratze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainguratu» orritik birbideratua)
Ainguratzean sortutako borobilak

Ainguratzea aingura baten bidez objektu bat gelditzeko mugimendua da (adibidez: itsasontzia, trena, etab.). Ur gaineko ontzi bat (itsasontzi, buia, etab.) leku zehatz baten hondoan finkatuta gelditzeko itsas mugimendu gisa ezagutzen da. Itsas mugimendu hau normalean aingura baten bidez egiten da eta beste kasu batzuetan, pisu hilarekin egiten da. Pisu gutxiko itsasontzietan ez da beharrezkoa aingura erabiltzea hondoan finkatuta gelditzeko.

Aingurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forma eta erabilera desberdinetako aingurak

Aingura mota ugari daude, eta bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu. Bakoitza bere forma eta pisuagatik ontzi eta hondo zehatz batzuetara egokituta daude. Pisu gutxiko ontzien aingurak kofre eskuragarri batean barneratzen dira eta normalean, brankan eta ontziaren muturrean finkatuta daude. Desplazamendu handiko itsasontzietan bi aingura eramaten dira. Iraganean, zementu-aingurak erabiltzen ziren. Kirol-itsasontzi lekuetan. Normalean, aingura nagusi bat bakarrik eramaten da ontzian, baina bigarren aingura bat eramatea gomendatzen da, ustekaberen bat sortuko balitz ere.

Ona hemen aingurak dituzten atal batzuen adibideake: Kanabera, gurutzea, uztaia, besoa, mapa...

Oinarrizko elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aingura: Ontziaren luzeraren arabera, gutxieneko pisua eta neurriak izan behar ditu.
  • Katea: Luzera egokia izatea ezinbestekoa da. Araudiaren arabera, luzeera itsasontziaren luzera baino bost aldiz handiagoa izan behar da.
  • Errota: Ez da derrigorrezkoa baina gomendagarria da katea altxatzeko. Errotak katearen diametroaren araberakoa izan behar du.[1]

Mantentze-lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainguratze mugimendua aingurarekin eta pisu hilarekin

Maniobra honen aurretiazko atala prestaketa[2] eta elementuen mantenua bermatzea da. Pausu hau aurretiaz ez egiteak arazoak ekar ditzake ainguratze-maniobra egiterakoan. Ezinbestekoa da ainguratzerakoan aingura egoki bat erabiltzea eta ziur egotea segurtasuna bermatuko dela.

Horretaz aparte, mantentzeko puntuak kontuan hartzea gomendatzen da[3]:

  • Maniobra gauzatuko dugun gunea ezagutzea.
  • Hondo mota zein den jakiteak erraztasunak ekar ditzake aingura mota aukeratzerakoan.
  • Egoera meteorologikoa zein den jakitea.
  • Gunearen araudiaren ezagutza.
  • Sakontasunaren ezagutza.
  • Arriskuen eta prebentzioen ezagutza.

Ainguratze-maniobra gauzatzeko gunera heltzerakoan, eta beste ontzi batzuk ainguratuta daudenean, leku seguru eta egoki bat aukeratzea ezinbestekoa da. Ainguratze-maniobra egiterakoan ontziak egiten duen mugimenduari (korronteagatik edo haizearen indarragatik gauzatzen da) deitzen zaio borneo zirkulua. Borneo zirkulua kontuan hartzea oso garrantzitsua da beste ontziekin arazorik ez edukitzeko. Hori dela eta, ontzi batetik bestera distantzi minimo bat uztea ezinbestekoa da.

Maniobra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainguratze gunea

Prestaketak eta neurketak egin ondoren (haizearen intentsitatea eta norabidea ezagutzea, korrontea, sakonera eta hondo mota jakin ondoren) ainguraren gaitasuna ziurtatu beharko da. Gainera, tripulatzailea, ontzia ainguratze-posizioan egotean aingura dilatazio gabe[4] askatu beharko du hondoa ukitu arte. Ainguratze-mugimenduaren barnean, aingura altxatzeko mugimendua barneratzen da. Egoera oso ohiko bat buia batera ainguratzea da. Kontuan hartu behar da arriskutsua izan daitekeela, eta ezinbestekoa izango da segurtasun osoz egitea[5]. Harri, koral, alga eta buztinezko hondo harritsuak ez dira gomendagarriak izaten, arazo handiak ekar ditzaketelako.

Ainguratze-maniobra egin ondoren, kontu handiz katea jaso behar da aingurak kaskoarekin ez jotzeko. Gomendagarria da ontzitik etorri den ibilbide beratik bueltatzea. Hori dela eta, atzerantz atera beharko da (haizearen norabidea aldatu ez bada).

Aingura altxatzerakoan, errota bat izateak (lan mekanikoa egiten duen tresna bat aingura altxatzeko) erraztasun handia ekar ditzake.

Aingura motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat motatako aingurak daude eta bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu. Normalean, aingura nagusi bat eramaten da, baina gomendagarria da bigarren bat eramatea ustekabeko bat gertatu daitekelako.

Aingura mota hauek dira gehien erabiltzen direak:

Aingura

Golde-aingura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Harea eta antzeko itsas hondoetarako gomendagarria da.

Danforth aingura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pisu txikia du.
  • Hareazko, buztinezko eta harribitxizko hondoetarako gomendagarria da.

Errezoi-aingura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luzera txikiko itsasontzietarako.
  • Iraupen txikiko ainguratzeetarako.
  • Hondo harritsuetan eta algen hondoetarako gomendagarria da.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aingura ur azpian

Abordatzeak Prebenitzeko Nazioarteko Erregelamenduak[3] adierazten duen bezala, ainguratzea gauez egiten bada, zeruertz osoko argia piztu beharko da. Aldiz, ainguratzea eguneko orduetan egingo bada, esfera beltz batekin adierazi behar da brankaren zatian. Bestalde, ezin da edonon ainguratu, biodibertsitate handiko eremuetan praktika hori murrizten duten parke eta naturagune babestuak daude.

Kontuan hartzekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bornekoa. [4] Ontzi bat ainguratzen eta haizearen norabidea aldatzen denean, mugimendu zirkular bat sortzen da. Hori dela eta, espazio gehiegi uzten ez denean, ontzien arteko abordatze egoera gera daiteke.
  • Hondar hondo zehatz batzuetan, ainguraren lekualdaketa arriskuan dago haizearen edo korronteen ondorioz.
  • Buruaren luzeera/ katea. Olatuen indargetzaile gisa egiten du.
  • Guerreig baieztapen bisuala [4]
  • Sakontasuna
  • Hondo mota
  • Aingura altxatzeko aurreikuspena.
  • Errota. [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «LA MANIOBRA DE FONDEO» Sotavento Escuela Náutica (Noiz kontsultatua: 2021-04-18).
  2. (Gaztelaniaz) Fondeo con boya y muerto. 2019-10-29 (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Fondear un barco | Consejos para maniobra de fondeo | Náuticaformación» Náutica Formación 2018-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-18).
  4. a b c d Sleightholme, John Desmond. (D.L. 1976). Cómo navegar a vela. Hermann Blume ISBN 84-7214-076-8. PMC 432792102. (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  5. (Gaztelaniaz) Reguera, Jerónimo. (2014). «7. Maniobra de fondeo» Manual práctico de navegación a vela (Noiz kontsultatua: 2021-04-18).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Larousse Entziklopedia berria. Planeta argitaletzea. Bartzelona 1984. ISBN  84-320-4241-2
  • Yates a vela y regatas. Nico Rode. Teide argitaletxea. Bartzelona 1972
  • Cómo funcionan las cosas de los barcos. Charlie Wing. Tutor S.A argitaletzeak. Madril. 2005. ISBN  84-7902-496-8
  • Vocabulario marítim.JM. Martínez-Hidalgo y L. Carbonell. Noray argitaletzea, Bartzelona 1998. ISBN  84-7486-105-5

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]