Ōita (prefektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ōita (prefetura)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Ōita prefektura
大分県
 Japonia
Beppu Mt.Tsurumi01.jpg
Flag of Oita Prefecture.svg Emblem of Oita Prefecture.svg
Administrazioa
Estatua  Japonia
ISO 3166-2 JP-44
Hiriburua Ōita
Gobernuburua Katsusada Hirose Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 33° 14′ 17″ N, 131° 36′ 45″ E / 33.238186111111°N,131.61260555556°E / 33.238186111111; 131.61260555556Koordenatuak: 33° 14′ 17″ N, 131° 36′ 45″ E / 33.238186111111°N,131.61260555556°E / 33.238186111111; 131.61260555556
Map of Japan with highlight on 44 Oita prefecture.svg
Azalera 6,339.54 km²
Mugakideak Miyazaki, Kumamoto eta Fukuoka
Demografia
Biztanleria 1.171.673 bizt. (2014)
Dentsitatea 185 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Kyūshū
Uhartea Kyūshū
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time Itzuli
www.pref.oita.lg.jp
Ōita prefekturako mapa.

Ōita prefektura (大分県 Ōita-ken?) Japoniako Kyūshū uharteko prefektura bat da, ipar-ekialdean dagoena. Hiriburua Ōita hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI. mendean, Kyūshū lau eskualdetan banatuta zegoen: Tsukushi-no-kuni, Hi-no-kuni, Kumaso-no-kuni eta Toyo-no-kuni. Gaur egungo Ōita Toyo-no-kuni eskualdearen parte zen. Geroago, Toyo-no-kuni bitan banatu zen, Bungo probintzia eta Buzen probintzia.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren, Bungo eta Bunzen probintzietako barrutiak elkartu egin ziren Ōita prefektura eratzeko.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ōita prefektura Kyūshū uharteko ipar-ekialdean dago. 119 km luze da ekialdetik mendebaldera, eta 106 km iparraldetik hegoaldera. Iparraldean, Suo kanala eta Honshu uhartea ditu; Yyo kanala eta Shikoku uhartea ekialdean; hegoaldean, Miyazaki prefektura; eta mendebaldean, Fukuoka eta Kumamoto prefekturak.

Oso lurralde menditsua da (Yufu mendia, Tsurumi mendia, Sobo mendia, Katamuki mendia, Kujū mendia), eta lurraldearen % 70 basoek estalita dago. Ibai ugari dago.

Prefekturako lurraldearen % 28 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude Aso Kujū eta Setonaikai parke nazionalak, besteak beste.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ōita prefekturako jarduera nagusia nekazaritzako produktuei lotuta dago: zitrikoak, shiitakea, banbua, azafraia, galingalea. Arrain- eta itsaski-haztegiak ere garrantzitsuak dira kostaldean. Manufaktura-industria bigarren mailako jarduera da prefekturako ekonomian.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri handienak:

  1. Ōita (hiriburua, 467.267 biztanle)
  2. Beppu (127.345 bizt.)
  3. Nakatsu (84.179 bizt.)
  4. Saiki (78.675 bit.)
  5. Hita (72.601)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ōita (prefektura) Aldatu lotura Wikidatan