1512ko Bloisko ituna
- Artikulu hau 1512ko itunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bloisko ituna».
1512ko Bloisko ituna | |
---|---|
Mota | tratatu |
Data | 1512ko uztaila |
Herrialdea | Frantzia |
1512ko Bloisko ituna 1512ko uztailaren 18an Frantziako herri horretan Frantzia eta Nafarroako Erresumek sinaturiko ituna izan zen[1]. Ituna espainiarrek Nafarroako konkista hasterakoan zegoenean adostu zuten, historialarien artean gai eztabaidatsua izanik.
Itunaren edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehenengo artikulua. Elkarri ez erasotzeko eta bion etsaiaren aurka laguntzeko akordioa da ("adiskideen adiskide eta etsaien etsai"), elkarri lurralde-jabegoak errespetatuz.
- Bigarren artikulua. Beste erresuma erasotzera zihoan gudarosteei bere erresumatik igarobidea ez izatea adostu zuten.
- Hirugarren artikulua. Koroa bien merkatal-askatasuna aintzat hartu zuten, bai itsasoan bai lehorrean eta baita merkatarien eskubidea ere.
- Laugarren eta bostgarren artikuluak. Bakoitzak besteak sinaturiko laguntasun eta aliantza itunak parte hartzeko beharra zuen.
- Seigarren eta zazpigarren artikuluak. Nafar erregeak ingelesak etsaitzat hartu behar zituen eta hauek Frantzia inbadituz gero, borrokatu behar zituen.
- Zortzigarren eta azken artikulua. Aragoiar eta Gaztelar eta Nafar erregeen arteko aliantza (ci-devant á été faite Alliance) onartu zuten[2].
Itunaren interpretazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako politikan nagusitasuna izateko garai haietako arerio nagusiak Frantziako Erresuma eta Errege-erregina Katolikoek baturiko Gaztelako Erresuma eta Aragoiko koroa ziren. Nafarroako Erresuma politikoki eta geografikoki potentzia bien artean zegoen eta neutraltasuna mantentzea saiatu zen.
Hala ere, errege biek bere ikuspuntuan zeukaten Pirinioetako erresuma txikia: 1510ean Luis XII.a Frantziakoak Foix-Labrit leinuak Frantzian zituen lurraldeak aitzakiatzat hartuta Nafarroa menderatzeko azpijokoak egin zituen[2]. Era berean, Fernando I.a Aragoikoak, Valentziako itunan argi geratu zenez, ez zituen Katalina I.a Nafarroakoaren eskubideak onartu eta Erresuma jabetzeko azpilanak egin zituen.
1511. urtean zehar Luis XII.a Frantziakoa eta Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Italian Aitasantutza eta Gaztela eta Aragoiko Erresumen aurka zuten gerran Joanes III.a eta Katalina I.a Nafarroako erregeak bere neutraltasuna utz zezatela saiatu ziren. Udaberrian, apirilaren 11n Ravenako guduan Gaston Foixkoa hil ondoren, nafarrek alde biekin itunak sinatzea saiatu ziren baina Fernando Aragoikoak arriskutzat hartu zuen frantziar-nafar ituna eta Nafarroako konkistarako prestaketak bizkortu zituen.
Espainiar nazionalistak diren historialarien ikuspegitik, Joanes III.a Nafarroakoak gaizki ulertu zuen Europako politikaren egoera eta, Gaston Foixkoak Italian izandako arrakasta ikusita, Luis XII.arekin ituna sinatzea erabaki zuen. Fernando Katolikoak, orduan Gaztelako Erresumako erregeordea zena, aliantza hori casus belli-tzat hartu eta Nafarroa inbaditzeko agindua eman zuen[3][4]. Hala ere, teoriak ez du euskarri finkorik, uztailaren 10ean, hau da, ituna sinatu baino zortzi egun aurrerago, gaztelarrek Goizueta eraso zuten eta. Daten arazo hori azaltzeko, historialari hauek orduan erabiltzen zuten florentziar eta gregoriotar egutegien arteko ezberdintasunaz oinarritzen dira[5].
Abertzale eta nafarzaleak diren historialariek, ordea, Fernando Katolikoak Nafarroa inbaditzeko aitzakia behar zuela diote. Hori zela eta, uztailaren 12an balizko Bloisko ituna publikoki erakutsi zuen, uztailaren 18an sinatutakoarekin zerikusirik ez zutena[6].
Edonola ere, itun hau eta Julio II.ak ezarritako Pastor Ille Caelestis bulda aitzakiatzat hartuta, 1512ko uztailaren 21ean Albako dukeak Burundatik gaztelar armada sartu zuen eta irailerako Erresumaren gehiena, seigarren merindadea izan ezik, konkistatuta zegoen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nafar Foruaren historia eta egungo baliotasuna. in: Chipi-txapa. Nafarroa ezagutu. Nafarroako Gobernua- Hezkuntza Departamendua, 27 or. ISBN 84-235-2710-7..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Esarte, Pedro. (2001). Navarra, 1512-1530. Iruñea: Pamiela ISBN 84-7681-340-6..
- ↑ Landa El Busto, Luis. Historia de Navarra. Una identidad forjada a través de los siglos.. Iruñea: Nafarroako Gobernua ISBN 84-235-1935-X..
- ↑ Francisco Olmos, José María. (2000). «La moneda navarra en la Edad Moderna. Problemas documentales. Tipos y leyendas» Revista General de Información y Documentación (Madrilgo Complutense Unibertsitatea) 10 (2) ISSN 1132-1873..
- ↑ Pradera, Víctor. (2003). Fernando el Católico y los falsarios de la historia. Bilbo: Grafite ISBN 84-95042-79-7..
- ↑ Urruxulegi, Jon. (2006-06-26). «La batalla de Noain» Gara.