1983ko Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
3. Korrika
Urtea 1983
Antolatzailea AEK
Leloa Euskaraz eta kitto!
Ibilbidea Baiona - Bilbo
1.960 km
Omendua Gabriel Aresti
Abestia Korrika 3
(Egan)
Korrikaren lekukoa.

1983ko Korrika edo 3. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hirugarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Gabriel Aresti omendu zuen. Euskaraz eta kitto! leloa izan zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionan 1983ko abenduaren 3an hasi eta Bilbon abenduaren 11n bukatu zen. Itsasuko Peio Dospital errugbilariak egin zuen lehen kilometroa. 1.960 kilometrotako ibilbidea egin zuen, ordurarteko luzeena.[1].

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3. ekitaldirako kanta Egan taldeak egin zuen, Korrika 3 izena zuen[2].

Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika

Korrika goaz, iritsi arte
gure herriko helmugara;
ta honetarako, lehen urratsa,
indartu behar euskara.
Alferrikan da, ikastoletan,
hizkuntza bat ikastea
gero kalean, gure artean,
inoiz egiten ez bada.

Horregatik herriko ekintzak,
noizean behin, esnatzeko.
Hain beharrezkoak baitira
nahiz izan batzuk aurkako.
Ea segi bada iritsi arte
kilometroz kilometro,
gure herriko bide guztiak
nahiz korrika, nahiz geldixeago.

Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika

Kilometroak, Ibilaldia,
eta Araba Euskaraz,
Nafarroa Oinez, Herri Urratsa,
bat eginik da Korrika.
Ekintza hauek eta euskara
alderdi denen gainetik,
protagonismo ta harrokeria
alde batera utzirik.

Horregatik herriko ekintzak,
noizean behin, esnatzeko.
Hain beharrezkoak baitira
nahiz izan batzuk aurkako.
Ea segi bada iritsi arte
kilometroz kilometro,
gure herriko bide guztiak
Korrika bai beharrezko.


Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia . Noiz kontsultatua: 2017-08-31.
  2. Txatxangorria-Euskal Karaokeak (2014-10-23) Korrika -EGAN- . Noiz kontsultatua: 2017-08-31.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]