Rith

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Rith gaeleradunek abiatutako ekimen herrikoia da, Korrikak inspiraturik beste hiztun komunitate batzuetan gertatu den bezala. Bi urtetik behin antolatzen dute irlandarrek ere bai, eta lasterketaren ezaugarriak Korrikaren oso antzekoak dira.

Lehenengo edizioa 2010ekoa izan zen, martxoaren 9tik 17ra 9 egunetan zehar Belfasten hasi eta Galwayn bukatu zen, 1.600 kilometro eginez, 250 udalerri, 15 konderri eta lau probintzietatik (Ulster, Leinster, Munster and Connacht) igaro ondoren.

Gaelikoaren Astearekin (Seachtain na Gaeilge) eta Patri Donearen jaiarekin bat eginda, bildutako dirua hiztunen sustapenerako dedikatu zuten. AEKko kide batzuk Dublinen bat egin zuten lasterketarekin.

2012an bigarren Rith-a antolatu zuten. Martxoaren zazpian hasi eta hamazazpian bukatu zen. Hamar egunez zazpirehun kilometro egin zituzten.

2012an bostehun talde ezberdinen partaide ziren 25.000 lagunek parte hartu zuten amaierako festan. Bertan (eta Korrikan gertatzen den bezela), ikur batean mezu bat gordeta zegoen. Eskuz esku eta kilometroz kilometro eramandako mezu sekretu hau Michael D. Higgins Irlandako lehendakariak irakurri zuen Inis Móreko Arann uhartean jaialdiko azken egunean.

Hurrengo Rith-ak 2014an eta 2016an antolatu zituzten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]