2005eko Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
14. Korrika
Urtea 2005
Antolatzailea AEK
Leloa Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai!
Ibilbidea Orreaga - Bilbo
2.350 km
Omendua Andolin Eguzkitza
Abestia Ni ere bai
(Afrika Bibang)
Korrikaren lekukoa.

2005eko Korrika edo 14. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamalaugarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Andolin Eguzkitza omendu zen, euren burua euskalduntzeko erabaki hartu duten milaka pertsonen ordezkari. Korrika hasi baino hilabete batzuk lehenago hil zen baina mezua idatzi zuen, Korrikaren amaieran irakurri zena. Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai! leloa izan zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orreagan abiatu zen martxoaren 10ean eta Bilbon bukatu hilaren 20an, 2.350 kilometro egin ostean. Azken kilometroa Andolin Eguzkitzaren senideek egin zuten eta azken metrotan Tere Irastortzak, Eguzkitzaren ondoren Euskal Idazleen Elkartearen lehendakari izan zenak eta berak irakurri zuen haren mezua. Bertan euskararen ikaskuntzari buruz hitzegiten zuen, esperientzia propioz esaten zituenak.[1].

Korrika Kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika Bibangek egin zuen Ni ere bai! abestia[2].

Goazen aurrera goazen
Goazen aurrera goazen
Goazen aurrera goazen
Korrika datorrela

Gauzak esateko hitzak beharrezkoak dira.
Elkar ulertzeko sortzen dira hizkuntzak,
Loreak bezalakoak, egunero zaintzen dira
Ura bota behar, hiltzen dira bestelan.

Euskara bihurtuko da loretsu bat
Guk, denok landatua.
Goazen ba korrika.
Euskara mintzatuz gure artian
Belaunaldiz belaunaldi
Korrika
Korrika ni ere bai. (errepika)

Goazen korrika,
gure euskara zaintzera
Nagusiok ere badugu aukera.
Ez izan lotsati ez esan berandu dela
guztion laguntza, eskatzen da Korrikan.
Euskara bihurtuko da loretsu bat

Euskara bihurtuko da loretsu bat...

Umeak, gazteak,
bai gizonak, andreak
aitona ta amona egiten ahal dutena
Korrika aurrera doa
ezdago gelditzerik
atera zaitez kalera
.?.
.?.
eta petoa jantzita
kilometroz kilometro
Korrika Korrika

Euskara bihurtuko da loretsu bat...

Irungo AEK-ko beteranoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrikaren 14. ekitaldia euskaldun berriak omentzeko izanik, Irungo AEK-ko beteranoak[3] izeneko diska bat kaleratu zuten hainbat taldek: Kuraia, Apurtu, Sagarroi, Skunk eta Apoa, Anti-Régimen, Fishotz Ruido, Izaera, Fermin Muguruza eta Xabi Strubell, L´ombre Raya, Oztopoka, Joxe Ripiau, Jeremiah Johnson, Baldin Bada, Minxoriak, Dut, Kortatu eta irakasleak. Bonus track gisa Afrikaren Ni ere bai! kanta ofiziala zegoen.

Aipatzea merezi duen kanta Jeremiah Johnson taldearen Euskalduna naiz eta arraro nago da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia . Noiz kontsultatua: 2017-08-31.
  2. BaaderMeinhof (2006-08-27) Cançom da Korrika 14 . Noiz kontsultatua: 2017-09-01.
  3. Iturria, Mikel Irungo AEKko beteranoak — Eibar.ORG | Eibarko peoria . Noiz kontsultatua: 2017-09-01.