1999ko Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
11. Korrika
Urtea 1999
Antolatzailea AEK
Leloa 1 + 1 = hamaika. Zu eta ni euskaraz
Ibilbidea Iruñea - Donostia
? km
Omendua Hamaika pertsona/talde
Abestia 1 + 1 = hamaika. Zu eta ni euskaraz
(Joxe Ripiau, King Mafrundi eta Maialen Lujanbio)
Korrikaren lekukoa.

1999ko Korrika edo 11. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamaikagarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan euskararen inguruan aritutako hainbat esparruko hamaika pertsona eta talde eragile omendu zituzten. Pedro Migel Etxenike, Jose Ramon Etxebarria, Jose Angel Iribar, Maitena Araguas, Elgoibarko Etxepe enpresa, Mendia optika, Laudioko ikastolaren sortzaile taldea, Argiñe Iturregi, Euskalerria irratia, Arantza herria eta Maiatz taldea. Korrikak 1 + 1 = hamaika. Zu eta ni euskaraz leloa izan zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñean martxoaren 19an abiatu zen 11. ekitaldia eta Donostian bukatu hilaren 28an. Ramon Labaien izan zen mezua idatzi zuena eta berak eraman zuen lekukoa azken kilometroan.

Bestalde aipatzekoa da 1997an AEK-k eta Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu ondoren Mari Karmen Garmendia Kultur Kontseilariak egin zuela azken aurreko kilometroa.[1].

Korrika atzerrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo aldiz Korrika ospatu zen atzerriko hainbat tokitan. Bartzelona eta Londresko euskaldunek antolatu zituzten. Hurrengo urteetan gero eta gehiago egin dira.

Korrika Kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maialen Lujanbiok egin zituen hitzak eta Joxe Ripiau taldeak musika. Abestian King Mafrundi taldeak ere hartu zuen parte aurreko biekin batera[2].

Errepideetako marrak
dira hamaika bateko,
hamaikak bat egiten dute
urrunago joateko, urrunago!

Batekoak beti batuz,
Korrika goaz gure bidea gertatuz;
Pauso bakoitzeko hitz bat
Asfaltoan txertatuz

Ni eta zu,
zu eta ni
Bat eta bat bi gara, gara bi
Goazen korrika marrei segika
Bat eta bat hamaika, zu eta ni euskaraz (errepika)

Errepideetako marrak
dira hamaika bateko,
hamaikak bat egiten dute
urrunago joateko, urrunago!

Marrak luze-betean,
Aurrera, atzera, haruntz, honuntz joatean,
Hamaika herri lotu ditu
korapilo batean.

Ni eta zu...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia . Noiz kontsultatua: 2017-08-31.
  2. Korrika Karaokea (2017-02-28) Korrika 11 (1+1) . Noiz kontsultatua: 2017-09-01.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]