2003ko Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
2003ko Korrika
Irudia
LeloaAEKrekin Herri bat geroa lantzen
EreserkiaGero bat gaurdanik

Motaekitaldi
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte2003ko apirilaren 4a - 2003ko apirilaren 13a
HerrialdeaEuskal Herria
AntolatzaileaAlfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
AbiapuntuMaule
HelmugaIruñea

2003ko Korrika edo 13. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamahirugarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Ez Dok Amairu mugimendua omendu zen. AEKrekin Herri bat geroa lantzen leloa izan zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mauleko kioskoan abiatu zen Korrika apirilaren 4an eta Iruñean bukatu hilaren 13an. Jean Louis Davant euskaltzainak egin zuen lehenengo kilometroa. Korrika hasi baino hilabete t'erdi lehenago gertatu zen Euskaldunon Egunkariaren itxierak markatu zuen edizio hau. Mezua Egunkariko zuzendaria zen Martxelo Otamendik idatzi eta irakurri zuen Iruñeko Foruen plazan. Korrika amaitzen ari zela Nafarroako Gobernuak debekatu egin zuen Korrika herrialde hartan sartzea baina epaitegiek atzera bota zuten Gobernuaren erabakia.[1]

Korrika Kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrika kulturalaren edukiak 2003an. Metxa antzezlana

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Beka baten bidez Metxa antzezlana plazaratu zuen TENTAZIOA taldeak AEKrentzat . Zuzendaria Eneko Olasagasti izan zen. Koldo Izagirre 1991n argitaratutako Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak ipuin liburuan oinarritutako antzezlana da. Liburua 2002an berriro argitaratu zen antzezlanarekin batera.

Korrika laguntzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEK-ren egoera ekonomikoa oso larria zen eta Korrika aurrera eramango bazen ezinbestekoa izan zen Korrika laguntzailea-ren kanpaina eta txartela sortzea. Hurrengo ekitaldietan ere jarraitu du honek.

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igor Elortzak idatzi eta Mikel Laboak eta Ruper Ordorikak abestu zuten Gero bat gaurdanik abestia.[2]

Arr, Err, Irr, orr, urr
Arr, harri
Err, herri
Irr, irri
Harri herri, irri urri

Ga, Ge, Gi, go, gu
Ga, gara
Ge, gero
Gu, gure
Gu gara gure gero

Geu gara harri
Geu urre gorri
Geu gure orri
Gure urri, gure irri

Harriz harri gora
Gure gerogura
Irriz gara
Gero, gu herri gara

Ez dok hamairu!
Ez da malefiziorik!
Herri bat
Herri bat osorik
Gero bat
Gero bat gaurdanik (errepika)

Ar, Er, Ir, or, ur
Ar, ari
Er, eri
Ir, hiri
Hara herri hori hiri!

Gar, Ger, Gir, gor, gur
Gar gorri
Gorgarri
Gure herri
Geroaren egarri

Ez dok hamairu...

Ez dok hamairu!
Bada egitekorik!
Herri bat
Herri bat osorik
Gero bat
Gero bat gaurdanik

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  2. ikbvideo. (2010-02-11). Korrika 13 bideoklipa "Gero bat gaurdanik" Mikel Laboa eta Ruper Ordorika (2003). (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]