1989ko Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
6. Korrika
Urtea 1989
Antolatzailea AEK
Leloa Euskara Korrika eta kitto -
Euskal Herriak AEK
Ibilbidea Iruñea - Donostia
2.100 km
Omendua Jose Migel Barandiaran
Abestia Gu AEK-koak gara
(Xanti eta Maider)
Korrikaren lekukoa.

1989ko Korrika edo 6. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren seigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Jose Migel Barandiaran omendu zuen. Lehenengo aldia zen bizirik zen norbait omentzen zena. Euskara Korrika eta kitto - Euskal Herriak AEK leloa izan zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñean 1989ko apirilaren 14an hasi eta Donostian apirilaren 23an bukatu zen. Iruñeko Dantzarien Elkarteko ordezkari batek egin zuen lehenengo kilometroa. Korrikak guztira 2.100 kilometrotako ibilbidea egin zuen, ordurarteko luzeena. EAJ eta Euskadiko Ezkerrak Korrikari dirulaguntzarik ez emateko deia egin zuten, hala ere instituzio batzuk aginduari muzin egin eta Korrika lagundu zuten. [1].

Kultur ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrikaren aitzakian 500 kultur ekitaldi inguru egin ziren lasterketaren aurreko hilabetetan.

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xanti eta Maiderrek egin zuen abestia, Gu AEK-koak gara izena izan zuena. Egun da Santimamiñaren doinua dute kopla hauek[2].

Gu AEK-koak gara,
lanean egun da gaba,
salba dezagun denon artean
geurea dugun euskara. (errepika)

Laino guztien azpitik
ia eztakigu noiztik
gure hizkuntza aurrera doa
eraso denen gainetik

Korrika dator gainean,
hemen gabiltza lanean,
Lekeitio aldetik pasatuko gara
zapatuko goizaldean

Korrika dela edo ez
abesten dugu bihotzez,
ez dausku inork irabaziko
ondo abesten dugunez

Batzuk hor datoz Korrika,
gu hemen ikutzen tripa,
baina aste hontan nahi eta nahi ez
saltoka gara hasita

Euskara da gure giltza
ta hil nahiean dabiltza.
Gaurtik aurrera oso osorik
euskaraz bizi bizitza

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]