2015eko Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
19. Korrika
Urtea 2015
Antolatzailea AEK
Leloa Euskahaldun
Ibilbidea Urepele - Bilbo
2.501 km
Omendua Durangoko Azoka
Abestia Denok Korrikara
(hainbat)
Korrikaren lekukoa.
korrika 19-ko furgonetak Donostian.
Korrika 19-ren amaiera Bilbon.

2015eko Korrika edo 19. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hemeretzigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta Durangoko Azoka omendu zen bere 50. urteurrena baitzen. Euskahaldun! leloa izan zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urepelen abiatu zen martxoaren 19an eta Bilbon bukatu hilaren 29an. Azken kilometroa Lorea Agirre kazetariak egin zuen eta ondoren berak idatzitako mezua irakurri zuen. [1].

Korrika antzerrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizio honetan ere hainbat Korrika antolatu zituzten atzerrian zeuden euskaldunek, Parisen esate baterako martxoaren 7an ospatu zen[2]. Beste toki batzuk honako hauek izan ziren: Katalunia, Amerikako Estatu Batuak, Txekia, Alemania, Hungaria, Errusia eta Irlanda[3].

Korrika Kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbaten artean egin zuten abestia, Sautrela olerkian oinarrituriko hitzekin eta Oskorrik orduan egin zuen musikarekin[4].

Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara

O, Euskara lauda ezan Urepele herria
handikan baitu Korrikak hasiera berria
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena
Xalbadorren babesean emanen du lehena

Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika!
Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika!
Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara.

Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen
eta gure mintzaeraz denak harro gagozen,
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen
Giza katea eten gabe oro laster goazen

Urepeletik Bilbora...

Euskahaldun den guztiak burua altxa beza,
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza.
Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute,
nola zabaldua dagon prezia bezate.

Urepeletik Bilbora...

Gogoa konpli dezala euskal jendarteak,
euskahaldun bihurtuz datozen urteak.
Hamar egun eta gauez Korrika ta Euskara;
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra.

Urepeletik Bilbora...

Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.

Urepeletik Bilbora...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]