Edukira joan

2017ko Espainiako krisialdi konstituzionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
2017ko Espainiako krisialdi konstituzionala
Baiezkoaren Egun Nazionalean Bartzelonan burututako manifestapena, 2007ko irailaren 11a.
Data2017ko irailaren 8tik-gaur arte
LekuaKatalunia eta Espainia
MotaKrisialdi konstituzionala
Eragilea2017ko Kataluniako independentzia erreferenduma

2017ko Espainiako krisialdi konstituzionala, udan eta udazkenean, urriaren 1eko Kataluniaren independentzia erreferendumaren ondorioz Espainiako Gobernua eta Kataluniako Generalitatearen artean sortutako gatazka politiko eta judizialak eragindako krisi konstituzionala izan zen.

Krisialdia Kataluniako Parlamentuak Errepublikaren iragankortasun juridikoa eta sortzearen legearen onarpenarekin hasi zen. Ondoren, erreferenduma burutu aurreko astean Espainiako Guardia Zibilak Generalitateko hainbat kargudun atxilotu zituen epaitegien aginduz. Katalunian protestaldiak hasi ziren eta Espainiako Gobernuak estatuko segurtasun indarren presentzia handitu zuen protestei aurre egiteko.

2006ko Estatutua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Kataluniako generalitateak, estatutua hobetzeko saiakera egin zuen[1]. Lehenik eta behin, Kataluniako parlamentuan lehen bozketa egin zen estatutu berria aplikatuko zen erabakitzeko, erantzuna baiezkoa izan zen. Estatutu berriaren eztabaida Espainiako parlamentura iristean, parlamentu honek hainbat artikulu ezeztatu egin zituen, kontituzioak onartzen ez zituelako, PSOEko hainbat diputatuen hitzetan. Ondoren, erreferendum bidez, Kataluniako herriak estatutu berriari hobespena eman zion. Hala ere, urte honetan bertan, PPk helegite bat aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eta honek estatutua konstituzioa errespetatzen ez zuela ebatzi zuen, gainerako erakundeek emandako hobespenak baliogabe utziz.[2]

2014ko Kataluniaren independentziarako kontsulta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kataluniak estatu independentea izango ote zen erabakitzeko Artur Masek iragarri zuen erreferenduma. 2 milioi bozka inguru kontabilizatu zituen Generalitateak.

2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kataluniako XI. legegintzaldirako hauteskundeak. Independentistek irabazi zuten, gehiengo absolutua lortu baitzuten Junts pel Sí eta CUP alderdien blokeak.

Bide Judiziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Fiskaltza Nagusiak, Kataluniako Goi Fiskaltzak zein hainbat partidu politikoek epaitegietara jo dute hainbat aldietan.

Jarraian Kataluniako gatazka politikoaren ondorioz atxilotuak izan diren pertsonak.

2017ko iraila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guadia Zibila, Generalitatearen hainbat egoitzetara sartu zen[3], Bartzelonako epaitegi bateko epaileen aginduz. Bertan 14 atxilotu izan ziren:

  • JOSEP MARIA JOVÉ (Ekonomia eta Ogasun sailburua)
  • LLUÍS SALVADÓ (Kataluniako Ogasuneko Idazkari Nagusia)
  • XAVIER PUIG FARRÉ (Kanpo Harremanetako bulegoko arduraduna)
  • JOSUÉ SALLENT I RIBES (CTTI[4] ko kidea)
  • DAVID FRANCO MARTOS (CTTIko kidea)
  • JOAN MANEL GÓMEZ (Kataluniako Informazioaren Segurtasuneko erakundeko kidea)
  • DAVID PALANQUES SERRANO (Lan eta Harremanetarako saileko kidea)
  • JOAN IGNASI SÁNCHEZ (PDeCAT)
  • FRANCESC SUTRIAS GRAU (Ogasuneko kargu nagusietako bat)
  • NATALIA GARRIGA IBÁÑEZ (Presidenteordetzako saileko kargu nagusietako bat)
  • PAU FURRIOL FORNELLS (ERC)
  • JOSEP MASOLIVER (PuntCat-eko kidea)
  • MERCEDES MARTÍNEZ SANTOS (Fox Box Publi[5]-ko kidea)
  • ROSA MARÍA RODRÍGUEZ CURTO (T-systems[6]-eko kidea)
Espainiako Konstituzio Auzitegiaren egoitza nagusia, Madrilen.

2017ko urriaren 11ean Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, Josep Lluís Trapero, mossoen burua, Jordi Cuixart eta Jordi Sánchez , Òmnium Cultural eta ANCko buruzagia deklaratzera deitu zituen. U-1eko erreferndumean mossoek izan zuten parte hartze txikiarengatik alde batetik, eta bestetik, Bartzelonan irailaren 20 eta 21ean gertatu ziren gatazkengatik.[7]

Urriaren 21ean, Jordi Cuixart eta Jordi Sànchez atxilotuak izan ziren sedizioa leporatuta. Hainbat alderdi politikoek ekintza hau okertzat jo dute, PDeCAT, ERC, CUP, En Comu Podem eta PSC adibide. Ciudadanos eta PP alderdiek epailearen erabakia txalotu dute. Bestalde, Josep Lluis Trapero mossoen burua, epaileak baldintzapeko askatasunean ipini du.

2017ko azaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko azaroaren 2an Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, Oriol Junqueras eta beste 7 sailburu ohi atxilotzeko agindua eman zuen[8], besteak beste, ihes egiteko arriskua edo probak borratzekoa zutelako. Bestalde, Carles Puigdemont eta beste 3 sailburu ohi Belgikan zeuden eta Auzitegi Nazionala eztabaidatzen aritu zen euroagindu bat bidaltzearen inguran, aipatutako agintariak atxilotzeko.

Carme Forcadell eta beste hainbat Kataluniako parlamentuko mahaikide deklaratzera deitu zituen Auzitegi gorenak, azaroaren 2an. Hala ere, deklarazio hauek atzeratu zituen azaroaren 9raino, defentsak denbora gutxiegi eduki zuelako prestatzeko.[9]

Azaroaren 24ean orain arte Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku zeuden Kataluniako 7 sailburu ohien eta Oriol Junquerasen epaiketa Espainiako Auzitegi Gorenaren mende geratuko dira.[10]

Bide poliziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gobernuak epaitegietara jotzeaz gain bide poliziala ere erabili du, batez ere urriaren 1eko erreferendumean.

2017ko iraila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko irailean Espainiako Gobernuak Kataluniako Generalitateari, segurtasuneko eskumenak bereganatu zizkion, horien artean, mossoen aginte eta administrazioa. Konpetentzia hauek kentzearen arrazoia Espainiako Gobernuaren mossoekiko zuen mesfidantza izan zen, erreferendumaren egunean, urriaren 1ean, legea[11] ez betetzearen beldur baitzen gobernu nazionala. Joaquim Forn, Kataluniako segurtasun sailburuak, ez zuen gobernuaren erabakia onartu, hala ere mossoen buruzagiak, Josep Lluís Traperok, espainiar gobernuaren menpe jartzearen agindua onartu zuen, hasiera batean.[12]

Espainiar gobernuak, Kataluniako hiru poliziak[13] kargudun bakar baten menpe jarri zituen, Diego Pérez de los Cobos guardia zibileko koronelaren menpe. Koronel honen lana hiru poliziak koordinatzea zen.[14]

Polizia bat, gomazko piloten jaurtigailu batekin

2017ko urriaren 1ean, nahiz eta Espainiako gobernuak hainbat aldietan kontrakoa esan, Kataluniak independentziari buruzko erreferendum bat egin zuen, nahiz eta balio politiko eta juridikorik ez izan Espainiako gobernuaren hitzetan. Egun honetan, poliziak[15] modu erasokor batean hautets eskoletako hatesontzoiak kentzen saiatu zen, hainbat kasuetan lortu zuen arren, eskola gehienetan lasai asko eman izan al zen botoa. Guztira 800 zauritutik gora utzi zituen poliziak egun honetan, horietatik 2 larri, bati gomazko pilota[16] bat begian sartzearen ondorioz. Mossoek bestalde, hatestontziak kentzeko saiakerak egin zituzten, baina biolentziarik erabili gabe, besterik gabe, eskoletara joanda eta hatesontziak kentzeko eskatuz. Espainiako hainbat erakundek jarduera hau txartzat hartu dute, lege kostituzionala ez betetzea leporatuz.[17]

Nazioartean ekintza horiek ez dute oihartzun oso onik eduki, Europar Batzordeak indarkeriaren erabilera sarritan txartzat jo baitu, baita hainbat nazioetako ordezkariek ere. Human Rights Watch GKEak indarkeriaren erabilera salatu du eta Espainiako gobernuari ikerketa bat egin dezan eskatu dio.[18]

Konstituzioko 155. artikuluaren aplikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar gobernua, azkeneko asteetan, Espainiar konstituzioko 155. artikuluaren inguruan hitz egiten aritu da. Artikulu honek, besteak beste, autonomiaren deuseztea eragin dezake eta Kataluniako egoera ikusirik gobernuak ez du beste aukerarik izan, gobernuaren beraren hitzetan, artikulu hau aplikatzea baizik. Mariano Rajoy, Espainiako presidenteak urriaren 21ean adierazi zuen publikoki, aipatutako artikulua aplikatuko zuela.

Rajoyk, artikulua aplikatzerakoan, PP, PSOE eta Ciudadanos alderdien babesa jaso zuen, baina bestalde, Podemos, PdeCAT, ERC, EAJ, Compromis, Catalunya Si que es Pot eta EH Bildu alderdien kritika gogorrak jaso ditu, artikulu honen aplikazioak ezer konponduko ez duela uste dutelako. Bestalde, hainbat giza eskubideen urratzea ere eragin dezakeela uste dute hainbat alderdiek, horien artean, informaziorako eskubidearena edota adierazpen askatasunarena. 2017ko urriaren 27an Senatuaren baimenarekin Espainiako gobernuak 155. artikulua martxan jarri zuen.[19]

Artikuluaren aplikazioaren ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kataluniako generaliateko sailburu eta kide guztien kargu uztea. Espainiar gobernuak, Kataluniako gobernuan dauden 12 sailburuak, Carles Puigdemont presidentea eta Oriol Junqueras presidenteordearen kargu uztea aginduko du.
  • Hauteskundeak deitu ahalik eta azkarren, gehienez 6 hilabeteko epearekin. Espainiako gobernuak Kataluniako parlamentua desegingo du eta hauteskundeak deitu.
  • Kataluniako parlamentuari, hauteskundeak deitu ondoren, presidentea izendatzeko eskumena kendu. Kataluniako parlamentuko presidentea Espainiako gobernuak izendatu ahal izango du.
  • Generalitateari administrazioan dituen eskumen batzuk kendu. Espainiako gobernuaren baimena beharko du hainbat ekintza edo lan burutzeko.
  • TV3aren kontrola kendu. Generalitateak, bere telebista katearekiko kontrola galduko du eta Espainiako gobernuak aginduko du hauen gainetik.
  • Mossoekiko duen kontrola kendu. Espainiako gobernuak, Kataluniako polizia autonomikoaren agintea bereganatuko du, polizia hau, Guardia Zibila edo Polizia Nazionalarekin ere ordezkatu ahal izango du.
  • Konpetentzia eta eskumen ekonomikoen galera. Espainiako gobernuak, Kataluniako gastu eta diru sarrerak erabatean kudeatuko ditu.

Independentzia aldarrikapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urriaren 27an, ostirala, Kataluniako parlamentuak, Junts Pel Si alderdiaren independentzia aldarrikapena onartu zuen, 70 aldeko boto, 10 kontrako eta 2 zurirekin. Botoa sekretua izan zen. Aldarrikapen hau gauzatuta, esandako egunean, Kataluniako autonomia erkidegoa, errepublika burujabe eta subirano bat bihurtu zen, Kataluniako errepublika izenpean. Aipatzekoa da, bakarrik Junts Pel Si, CUP eta Catalunya Si Que Es Pot alderdiek hartu zutela parte botazioan, gainerako alderdi konstituzionalistek, Ciudadanos, PP eta PSCk ez zuten parte hartu. Une honetan, ez du nazioartean inongo onarpen edo onespenik jaso aldarrikapen honek, baina hainbat alderdi politikoek, horien artean EH Bilduk, Eusko Legebiltzarrak Kataluniako errepublika aitortzea nahi du. Espainiako gobernuak, zein Espainiako Gorteetako alderdien gehiengoak, ez du inolaz ere onartu aldarrikapena eta estatu kolpetzat jo dute ekintza.[20]

Kataluniako Errepublikaren aldarrikapena
Kataluniako Parlamentua, 2017-10-27
Aukera Bozak
Bai 70
Ez 10
Zuriak 2
Bozkatu ez dutenak 53

2017ko urriaren 28an, Theo Francken Belgikar migrazio ministroak esan zuen Carles Puigdemont eta bere gobernu guztiak asilo politikoa eska zezakeela, baldin eta mehatxuak edo jazarpena jasotzen bazuten. Handik gutxira, Belgikar lehen ministroak, Charles Michelek, bere ministroaren kontra, gaia hau ez zegoela mahai gainean aipatu zuen.

Aipatu beharra dago, Theo Francken ministroa, Belgikar gobernua osatzen duten 5 alderdi politikoetatik bateko burua dela, zehazki, NVA flandiar alderdi nazionalistako burua. Alderdi honek Belgikar gobernuan garrantzi handia du, gobernuak bere babesa behar baitu egonkortasuna mantentzeko.

2017ko abenduaren 21eko hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, sakontzeko: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

2017ko abenduaren 21ean, Kataluniako Parlamentua osatzeko hauteskundeak egin ziren.[21] Hauteskunde hauen kanpaina ohi baino zaratatsuagoa izan zen, besteak beste, independentisten aldeko hainbat hautagai, horien artean Oriol Junqueras ERCko zerrendaburua[22] edo Carles Puigdemont PdeCATeko zerrendaburua[23], kartzelan edo atzerrian zeudelako eta Espainiako gobernuak 155. artikuluaren bidez ezarri zituen hauteskundeak izan zirelako.

Hasiera batean independentistek zerrenda bakarrean parte hartuko zutela espero izan zen arren[24], azkenean hautagaitza bananduan aurkeztu ziren.[25]Beraz, hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi nagusiak hurrenak dira:

Hainbat galdeketen arabera, Herritarrak alderdiak eta ERCk zituzten aukera gehien irabazteko, bestalde, alderdi independentistek zuten gehiengoa galtzeko arriskua zutela ere adierazi zuten.[26] [27]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jarraian, Kataluniak onartu zuen 2006ko estatutua.
  2. BOEn argitaratu zen dokumentua, estatutua baliogabetzeko.
  3. Hainbat egunkarietan agertu ziren albisteak, hemen, El Pais egunkarikoa.
  4. Telekomunikazio eta Informatika kudeatzearen ardura duen Generalitateko erakundea
  5. Publizitate enpresa bat da, U-1eko erreferenduma sustatzen lagundu zuela uste da.
  6. Generalitateari erreferendumak antolatzen askotan lagundu dion enpresa bat
  7. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixarten atxiloketak, Berria egunkarian.
  8. Hemen duzue epaileak igorritako autoa.
  9. La Vanguardia egunkariak idatzitako artikulua, mahaikide eta mahaiburuen deklarazioaren atzerapenaren inguruan[Betiko hautsitako esteka]
  10. El Periodico egunkarian atera zen artikulua.
  11. Auzitegi Kostituzionalak debekatu zuen U-1eko erreferenduma, Espainiar kostituzioaren markoan sartzen ez baitzelako
  12. Barne ministerioak mossoekiko kontrola beregain hartu zituela adierazten duen artikulua.
  13. Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta Eskuadra Mossoak
  14. Diego Perez de los Cobosen inguruko artikulua
  15. Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak bakarrik, mossoek ez baitzuten ia parte-hartzerik eduki
  16. Generalitateak debekatu egin zuen arma mota hau erabiltzea Katalunian 2014ean
  17. Urriaren 1 eta 2ko kronologia EITBn.
  18. Human Right Watchen adierazpena.
  19. 155. artikuluaren aplikazioa BOEn.
  20. Kataluniako independentzia aldarrikapena, Berria egunkarian.
  21. BOEko hauteskundeei buruzko fitxategia.
  22. Oriol Junqueras eta beste hainbat kargudun kartzelara bidali zituen autoa.
  23. Carles Puigdemont erbestean dagoela dioen berria egunkariaren artikulua.
  24. Nabarraldek independentisten desadostasunari buruz idatzi zuen artikulua.
  25. ERCk zerrenda bakarra alboratzen du, elpais egunkariaren artikulu honen arabera.
  26. El Periodico egunkariak argitaratu zuen inkesta.
  27. CISek egin zuen galdeketa erakusten duen artikulua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]