2020ko Lizoaingo lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
2020ko Lizoaingo lurrikara
Gertakaria
Data 2020ko urriaren 1a
Koordenatuak 42° 50′ 10″ N, 1° 28′ 17″ W / 42.836°N,1.4713°W / 42.836; -1.4713Koordenatuak: 42° 50′ 10″ N, 1° 28′ 17″ W / 42.836°N,1.4713°W / 42.836; -1.4713
Herrialdeak Espainia
Datu geologikoak
Magnitudea 4,6 MW
Sakonera 1 km
Gehienezko intentsitatea IV Mercalli eskalan eta V Mercalli eskalan
USGS us6000c3e9

2020ko Lizoaingo lurrikara 2020ko urriaren 1ean Iruñetik gertu dagoen Lizoainibar-Arriasgoiti udalerrian epizentroa izan zuen 4,5ko[1] edo 4,6ko[2] momentu magnitudea izan zuen lurrikara bat izan zen. Aurreko asteetan hainbat lurrikara txikiago eman ziren eskualdean eta, gau horretan bertan, 4,4ko[3] Mw magnitudea izan zuen beste erreplika bat eman zen, eta 3,8 eta 3,4ko beste bi jarraian[4]. Mercalli intentsitate eskalan IV-V artean kokatu zen (jendea esnatzeko moduko lurrikara)[5].

Inguruan aurretik ere egon dira lurrikarak, eta ikerlari batzuek Itoizko urtegiaren eraginez izan daitekeela ere proposatu dute[6].

Hedapena eta erreplikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikarak Nafarroa Garaian ez ezik, baita Gipuzkoako zenbait herritan ere, besteak beste Donostian eta Hernanin. Euskal Herritik kanpoko zenbait lurraldetan ere bai: Aragoin, Errioxan eta Katalunian[4].

Espainiako Geografia Institutuak 00:02an erregistratu zuen lehenengo lurrikara, indartsuena: Richter eskalako 4,6 gradukoa. Hurrengo minutuetan, 2,9 graduko eta 1,9 graduko beste bi ere jaso dituzte, eta, 00:54an, indartsuago bat: 3,4 gradukoa. 01:37an, 3,7 graduko astinaldi bat erregistratu dute Eguesibarren (Nafarroa), eta minutu gutxiko tartearekin gertatu ziren erreplikak, Lizoainibar-Arriasgoitin eta Eguesibarren[4].

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pirinioak#Geologia»

Nafarroa Garaia Pirinioen eta Ebroko arroaren artean dago. Bi eremu horien artean kokatzen da Jaka-Iruñea arroa, inguruko geologian interesa duena.[7] Nafarroa Garaiaren mendebaldean Kantauriar mendikatea dago, eta ekialde-mendebalde eremuan ere interakzio interesgarriak daude. Zonalde honek interes berezia du ipar-hego eta ekialde-mendebalde interakzio geologikoak ematen direlako.[8]

Estratigrafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioen eremuko zona axialean Paleozoikoko hainbat arroka daude (Oroz-Betelu, Kintoa eta Bortziriak), baita arroka plutonikoak ere Bortzirietan. Kintoako arrokei Olazar Formazioa izena ematen zaie.[8] Gainerakoan Mesozoikoko arrokez osatua dago, eta mendilerroak toles eta zamalkadura sekuentzia batez osaturik daude.[7]

Ebro ibaiaren arroa Pirinioen lurraldeaurreko arroa da. Arroaren oinarria Mesozoikoko arrokez osatuta dago, eta diskonformitate baten ostean Oligozeno eta Miozenoko sedimentuz osatutako arrokak aurki daitezke.[7]

Jaka-Iruñea arroa bi eremu hauen arteko trantsizioa da, Paleozeno-Eozenoko arrokak turbiditikoekin eta Mesozoikoko beste unitate batzuk tartekatuz.[7]

Tektonika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikararen inguruan Lizarra-Akize falla aurki daiteke, Mesozoikoan eta Tertziarioan jarduera tektoniko garrantzitsua izan duen faila,[8] hainbat diapiroren sortzailea.[9][10]

Nafarroa Garaiko egitura geologikoa Orogenia Pirenaikoaren ondorioa da, Eurasiako plaka eta Iberiar mikroplakaren talkatik sortuta ipar-hego norabidean laburdura emanez. Estimazioen arabera 80 kilometrokoa izan zen laburdura hau.[11] Hegoaldean Ebroko arroak ematen duen zamalkadura da muga. Paleozeno eta Eozenoan Nafarroa Garaiko erdialdean zegoen itsas-arroa itxi eta mendilerroak osatu ziren. Keuper garaiko gatz triasikoen mailek zehazten dituzte eremu osoko zamalkadurak non sortu diren, adibidez Agoitz inguruan, Alaitz edo Leiren.[7]

Nafarroa Garaiko faila nagusiak historia geologiko honen ondorio dira:[12][13]

  • Pirinioetako Iparraldeko faila, Ekialde-Mendebalde norabidekoa, Iberiar eta Eurasiar plakak bereizten duena eta, beraz, garapen litosferiko handia duena.
  • Lizarra-Akizeko faila edo Iruñeko faila, Ipar-Ekialde/Hego-Mendebalde norabidekoa eta 125 km ingurukoa,[14] historia oso konplexua duena eta mugimendu bertikalarekin.[15] Lehen esan bezala diapiro ugari aurkitzen dira hemen eta, beraz, oso sakona dela uler daiteke.[16]
  • Leitzako faila: Pirinioetako iparraldeko failaren luzapena da, mendebalderantz, Kantauriar mendikatean kokatua. Ekialde-Mendebalde norabidea du eta urratze-faila bat da.[16] Ia bertikala da, baina iparralderantz okerdura txikia izaten du.[12] Bere hedapen horizontala 30 eta 500 metro artekoa da.[7]
  • Hendaiako faila: Hendaiako faila egitura sakona da, Ipar-Ekialde/Hego-Mendebalde norabidea duena, ziurrenik mugimendu sinistroa duen urratze-faila.[17] Euskal mazizoren mendebaldeko muga ezartzen du.

Sismizitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria ez da arrisku sismiko haundia duen lurraldea, eta zaila da Nafarroa Garaian 5eko magnitudea baino lurrikara indartsuagorik izatea.[7] 1998ko urriaren 27an Lizarragan izan zen Nafarroan ezagutzen den lurrikararik indartsuena, 5,2ko magnitudearekin Richter eskalan.[18] Bitxikeri gisa, 1903ko martxoaren 10ean beste lurrikara bat izan zen Iruñerrian, 4,7ko magnitudekoa, hainbat orduz erreplikak izan zituena.[19]

Nafarroa Garaiko sismizitatea, orokorki, Eurasiar plaka eta Iberiar mikroplakaren arteko gerturatzearen ondorioa da, nahiz eta Nafarroa Garaian dagoen esfortzu horizontal maximoa (IIE-HHW) ez den Iberiar Penintsulako orokorra (IIW-HHE).[7] σ1 esfortzu maximoa bertikala da eta, horregatik, zonalde estentsibo gisa klasifikatu izan da.[20] Hala ere esfortzu global horren bariazioak ematen dira maila lokalean. Presio ardatz nagusiak, egondako lurrikaren foku-mekanismoetan oinarrituz, NNO-SSE / NO-SE norabidea izan ohi du.[21] Honela interpretsatzen da Lizarrako eta Hedaiako failek, NE-SO norabidea dutenak, aldirantzizko mugimendu garrantzitsua dutela.[20][22]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. earthquake.usgs.gov . Noiz kontsultatua: 2020-10-01.
  2. (Gaztelaniaz) Nacional, Instituto Geográfico; Nacional, Instituto Geográfico. «Información del Terremoto» Geoportal oficial del Instituto Geográfico Nacional de España . Noiz kontsultatua: 2020-10-01.
  3. earthquake.usgs.gov . Noiz kontsultatua: 2020-10-01.
  4. a b c Berria. «Richter eskalako 4,6 graduko lurrikara bat eta 4,4 graduko beste bat hauteman dituzte Nafarroan» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-10-01.
  5. (Gaztelaniaz) Nacional, Instituto Geográfico; Nacional, Instituto Geográfico. «Información del Terremoto» Geoportal oficial del Instituto Geográfico Nacional de España . Noiz kontsultatua: 2020-10-01.
  6. (Ingelesez) Ruiz, M.; Gaspà, O.; Gallart, J.; Díaz, J.; Pulgar, J.A.; García-Sansegundo, J.; López-Fernández, C.; González-Cortina, J.M.. (2006-10). «Aftershocks series monitoring of the September 18, 2004 M=4.6 earthquake at the western Pyrenees: A case of reservoir-triggered seismicity?» Tectonophysics (3-4): 223–243 doi:10.1016/j.tecto.2006.03.037 . Noiz kontsultatua: 2020-10-01.
  7. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) Plan especial riesgo sísmico de Navarra, "SISNA". Nafarroako Gobernua, 245 or..
  8. a b c (Gaztelaniaz) «Gulina» Mapa geológico de España, Escala 1:50.000 (Instituto Geológico y Minero de España).
  9. (Gaztelaniaz) «Pamplona» Mapa geológico de España, Escala 1:50.000 (Instituto Geológico y Minero de España).
  10. (Gaztelaniaz) España, Sociedad Geológica de. (2004-01-01). Geología de España. IGME ISBN 9788478405466 . Noiz kontsultatua: 2017-03-10.
  11. (Ingelesez) Teixell, Antonio. (1998-06-01). «Crustal structure and orogenic material budget in the west central Pyrenees» Tectonics (3): 395–406 doi:10.1029/98TC00561 ISSN 1944-9194 . Noiz kontsultatua: 2017-03-10.
  12. a b Ruiz, M.; Díaz, J.; Gallart, J.; Pulgar, J. A.; González-Cortina, J. M.; López, C.. (2006-07-01). «Seismotectonic constraints at the western edge of the Pyrenees: aftershock series monitoring of the 2002 February 21, 4.1 Lg earthquake» Geophysical Journal International (1): 238–252 doi:10.1111/j.1365-246X.2006.02965.x ISSN 0956-540X . Noiz kontsultatua: 2017-03-10.
  13. Faci, E.et al., 1997. Mapa geológico de Navarra, Escala 1:200.000. Gobierno de Navarra, p. 142.
  14. (Ingelesez) Turner, Jonathan P.. (1996-08-01). «Switches in subduction direction and the lateral termination of mountain belts: Pyrenees-Cantabrian transition, Spain» Journal of the Geological Society (4): 563–571 doi:10.1144/gsjgs.153.4.0563 ISSN 0016-7649 . Noiz kontsultatua: 2017-03-10.
  15. (Ingelesez) Larrasoaña, Juan Cruz; Parés, Josep María; Millán, Héctor; del Valle, Joaquín; Pueyo, Emilio Luis. (2003-12-01). «Paleomagnetic, structural, and stratigraphic constraints on transverse fault kinematics during basin inversion: The Pamplona Fault (Pyrenees, north Spain)» Tectonics (6): 1071 doi:10.1029/2002TC001446 ISSN 1944-9194 . Noiz kontsultatua: 2017-03-10.
  16. a b (Gaztelaniaz) El Manto de los Mármoles (Pirineo Occidental): Geología Estructural y Evolución Geodinámica - content - Departamento de Geodinámica - UPV/EHU. . Noiz kontsultatua: 2017-03-10.
  17. (Ingelesez) Pedreira, D.; Pulgar, J. A.; Gallart, J.; Díaz, J.. (2003-04-01). «Seismic evidence of Alpine crustal thickening and wedging from the western Pyrenees to the Cantabrian Mountains (north Iberia)» Journal of Geophysical Research: Solid Earth (B4): 2204 doi:10.1029/2001JB001667 ISSN 2156-2202 . Noiz kontsultatua: 2017-03-10.
  18. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  19. ANTONIO ARETXABALA: EL TERREMOTO DE PAMPLONA DEL 10 DE MARZO DE 1903 (M 4,7 - VI). 2012-09-12 . Noiz kontsultatua: 2017-03-10.
  20. a b Jabaloy, A; Galindo-Zaldı́var, J; González-Lodeiro, F. (2002-11-01). «Palaeostress evolution of the Iberian Peninsula (Late Carboniferous to present-day)» Tectonophysics (1–4): 159–186 doi:10.1016/S0040-1951(02)00367-0 . Noiz kontsultatua: 2017-03-10.
  21. (Ingelesez) Souriau, Annie; Sylvander, Matthieu; Rigo, Alexis; Fels, Jean-Francois; Douchain, Jean-Michel; Ponsolles, Christian. (2001-01-01). «Sismotectonique des Pyrenees; principales contraintes sismologiques» Bulletin de la Société Géologique de France (1): 25–39 doi:10.2113/172.1.25 ISSN 0037-9409 . Noiz kontsultatua: 2017-03-10.
  22. (Ingelesez) M., Herraiz,; De, Vicente, G.; R., Lindo-Ñaupari,; J., Giner,; L., Simón, J.; M., González-Casado, J.; O., Vadillo,; A., Rodríguez-Pascua, M. et al.. «The recent (upper Miocene to Quaternary) and present tectonic stress distributions in the Iberian Peninsula» Tectonics (19) ISSN 0278-7407 . Noiz kontsultatua: 2017-03-10.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]