Agoizko inauteriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kaskaboboak Agoizko inauterietan.

Agoizko inauterietako protagonistak kaskaboboak eta maskaritak izeneko pertsonaiak dira. Kaskaboboak mutilak izaten dira eta alkandora zabal bat janzten dute, kriskitinekin, praka motz, galtzerdi eta abarketekin batera, kolore biziekin. Aurpegia estalita joaten dira eta buruan ttuntturro bat janzten dute, zinta koloretsuekin. Makil baten muturretik galtzerdi betea lotu eta inguratzen denari jo egiten diete. Maskaritak, berriz, herriko neskak dira eta gona eta kapela zabalekin janzten dira, aurpegia errezel batez estalita. Ezkutuan daramaten ura botatzen dute.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.