Kaskarotak (Uztaritzeko inauteriak)
Itxura

Kaskarotak Uztaritzeko inauterietako dantzariak dira. Zuriz jantzirik, borladun txapel gorriarekin, gerriko gorriarekin eta beso eta hanketan koloretako xingolekin, beste pertsonaia batzuekin, hala nola ponpiera, kotilungorriak eta hartza, eta musikariekin batera desfilea egiten dute Lapurdiko inauteri ikusgarrienetako bat bizirik atxikiz. Egun, Errobiko Kaskarotak elkartea arduratzen da kaskaroten tradizioa atxikitzeaz.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Errobiko Kaskarotak» EKE (kontsulta data: 2026-01-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |