Artikulu hau inauterietako panpinari buruzkoa da; Ituren eta Zubietako pertsonaia bizia gaitzat duena beste hau da: «Joaldun»
Zanpantzarra (iraganean, zanpantzart, sanpantzar edota japantzar ere bai) lastoz edo iratzez beteriko panpinatzarra da, inauterietarako egina, eta azken egunean epaitu, kondenatu eta errea. Beste urte sasoi batzuetan ere egiten da zenbait tokitan. Betiere, garbikuntza erritua dakar berekin: gaitzak erretzen dira panpinarekin batera. Hedaduraz, zanpantzar deritze, orobat, inauteriei edota, zehatzago, inaute-astearteari edota hausterre-egunari.[1][2]
Azken urteotan, hedabideetan zanpantzar deitu izan zaie joaldunei, nahiz eta joaldunak inauterietako beste pertsonaia bat izan.[2]