Lantzeko inauteria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Lantzeko inauteria Nafarroa Garaiko eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena da. Tradiziozko ospakizun hau hausterre-egunaren aurreko egunetan egiten da. Astelehen eta astearte inautean herriko kaleak pertsonaia ezberdinen jantziak daramatzaten herritarrez betetzen dira[1]. Miel Otxin lapurra harrapatzea dute helburu.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaien artean honakoak nabarmentzen dira:

  • Miel Otxin: Espiritu txarrak itxuratzen dituen lapur gaiztoa da. Astelehenean atzeman ostean, herriko kaleetan zehar pasearazten dute, txistu eta danbolin soinua lagun dutela. Asteartean, goizeko ibilaldi baten ondoren, tiroz hil eta sutan erretzen dute, herritarrek suaren inguruan zortzikoa dantzatzen duten bitartean.
  • Ziripot: Belarrez betetako zakuekin jantzitako pertsonaia lodia da. Kaleetan zehar dabilen bitartean, Zaldikok lurrera botatzeko ahaleginak egiten ditu[1].
  • Zaldiko: Irritsu eta saltoka, gizakiaren eta zaldiaren arteko nahastea da. Gerrian zaldi baten itxura daramala, Ziripot lurrera botatzea du helburu.
  • Arotzak: Zaldikori ferrak jartzeko ardura dute.
  • Txatxoak: Herriko biztanleak irudikatzen dituzte. Animalia larru eta arropa zaharrekin jantzirik, lastozko erratzekin eta aurpegia estalita, oihuka, bertan daudenak xaxatu eta oldartzen zaizkie.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Nerea ARREGI URRIOLABEITIA: Euskal Inauteriak Erabili.com

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lantzeko inauteria