Edukira joan

Carrascoliendas

Wikipedia, Entziklopedia askea

Carrascoliendas Enkarterriko herri inauteriak ziren, Barakaldon, Trapagaranen, Ortuellan, Sodupen, Gueñesen eta Gordexolan ospatzen zituztenak[1] eta XXI. mendearen hasieran bertako gazteek berreskuratukoak.

Ostegun gizenez aritzen ziren Carrascoliendas kantua kantatuz, janari eskean, etxez etxe. Oilar beltz bat eskuan, kantuak oilar beltzaren historia zuen ardatz. Sarri momentuko kontu sozial, auzoko arazo edo gai politikoez ere aritzen ziren kopletan. Urioste auzoan mozorrotu egiten ziren. Trapagaranen ordea ez. Trapagaranen igande edo asteartez mozorrotzen ziren. Askotan gizonak emakumez eta emakumeak gizonez[2].

Hona hemen orduko kopla bat[1]:

« Ya llegaron las carrascoliendas,
señoras mujeres es lo que se estila.
Los niños de la escuela
recogen forrajes para sus comidas.
Huevos y chorizos, longaniza frita
y otros arrendajos que en la casa había
»

1920. urtera arte urtero ospatzen zuten, hortik aurrera poliki-poliki ohitura ahulduz joan zen frankismoan debekatu eta guztiz desagertu zen arte. 2011n, Trapagako Basetxe gaztetxeak inauteri hauek berreskuratu eta eguneratu ditu[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]