Aljeriako gastronomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuskusa, Aljeriako jaki nazionala

Aljeriako gastronomia Aljeria herrialdeko sukaldaritza tradizionala da. Adituen esanetan, bertan dago Europako sukaldaritza mediterraneoaren eta Afrikakoaren arteko muga edo erdigunea. Toki eta urte-sasoi batetik bestera biziki aldatzen denez, anitza, oparoa da herrialde handi horretako sukaldaritza. Nutrizio aldetik, bikaina: gantz, gatz eta azukre gutxi, landarezkoaren presentzia etengabea izaki. Zereala du bertako janak ezinbesteko zutabea, janari guzti-guztien laguntzaile diren hainbat motatako ogiak ez ezik (khobz dar, kesra rakhsis, kesra matlouh, kesra m’bessa, aghroume, akourane...) era askotako opil eta pastelak moldatzeko funtsezkoa[1].

Jaki ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chakhchoukha, abelgorri okelarekin egina

Kuskusa da Aljeriako plater nazionala, eta harekin batera, jakirik ezagunena agian chakhchoukha izan daiteke: abelgorrien okela, barbantzu eta patatazko estofatua, eta bertan blaitzen diren ogi apurrak.

Ezagunak dira, halaber, burek deritzona, hostorean bildutako haragia, arrautza frijitu eta tipula txikitua, mexui edo bildots errea, eta dolma, mahatsondo orrietan bildutako piper eta tomatea.

Otorduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janariaren aurretik olioz erretako gari-olatak te beroarekin hartzeko ohitura dago.

Eguerdi edota ilunabarrekoan, jaki beroa hartzen da lehenik, ogiz lagunduta, eta, ondoren, oliba olioz ondutako berdura dator. Barazkien artean, ohikoak dira tomatea, porrua, tipula, kuia, leka, azenarioa, arbia, alberjinia eta kalabazina.

Postreetan gozoki, opil eta pastelak ohikoak dira. Hainbat orezko gutizia egin ohi dira dira, hala nola galb el louz (semolazko orea arbendolez beterik) makrud (datil-purea gari-semolaz bildua), mcheweq (ospakizunetako pasteltxo arbendolazkoak), m’khabez (fruitu lehorrez beteriko opila), tcharaq (kruasanaren itxurakoa, arbendol krema hondar-orez bildu eta laranjondo-lorez lurrindua), samsa, sfenj, tamina, tahboult, msemmen, baghrir[1]

Edariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islamaren aginduz, alkoholdun edaririk ez dago, teorian bederen. Esnea, gazura, gaztanbera, mami edo gatzatua, tea eta menda dira ohikoenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Agirre, Edorta. (). «Aljeriako gastronomia» Ase eta Gose (Ase eta Gose) (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]