Antzinako Egiptoko nekazaritza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nilo ibaiaren ertzetako lur landuak.

Antzinako Egiptoko nekazaritza Inperio eta kultura haren oinarrian zegoen. Nekazaritzari esker Egiptoko biztanleen kopurua handitu zen eta horren ondorioz egiptoarren boterea zabaldu egin zen. Nekazaritza hori oso ezaugarri bereziak zituen, Nilo ibaiaren aldaketekin erabat lotuta.[1] Bidaiari greziarrek, esaterako Herodoto eta Diodoro Sikulo, nekazaritza hori deskubritzerakoan haien harridura oso garbi erakutsi zuten. Egiptoarren artean, aldiz, nekazarien lana neketsu eta desatsegina bezala zegoen ikusita.

"Uholdea noizkoa zen eta nolakoa zen jakiteko, lana antolatzeko, soberakinak pilatzeko eta, beharrezkoa zenean, banatzeko, garrantzitsuak ziren faraoiaren funtzionarioak; normalean, eskribauak eta apaizak. Horien guztien gainean, sistema osoa zuzentzen faraoia zegoen".[2] Lan zuzena, azkenik, nekazarien eskuetan zegoen, gizarte mailan oso gaizki ikusita zegoen taldea.

Nilo ibaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazal inguruko irudiak, Najt-en hilobian.

K.a. 5000. urterako eremu lehor bihurtu zen Sahara, klima geroz eta bero eta lehorragoaren erruz, eta horrek bertako biztanleak, berriro ere, galtzea karri zuen, Niloren Aranera desplazatu zelarik.[3] Niloren Aranean bizitoki iraunkorrak sortu zituzten. Baina oraindik okerrera egingo zuen klimak, eta Afrika erdialdeko eurite indartsuak desagertu ziren. Ordutik lehorra da Afrikaren ekialdea.[4] Horren ondorioz, egiptoarren nekazaritza Nilo ibaiaren uraldien menpe gelditu zen.

Nilo ibaia Antzinako Egiptoko gizartearen ardatz nagusia zen. Hiri gehienak bai bere bazterretan bai bere deltan zeuden, Asuandik iparraldera. Egiptoko kulturan Nilo ibaia funtsezkoa izan zen Harri Arotik aurrera. K.a. 8000 urte inguruan, klima aldaketaren eraginez, Saharako basamortua sortu zelarik eskualdeko biztanleek migratu behar izan zuten eta Niloren bazterrean kokatu ziren. Han nekazal ekonomia sedentarioa eta gizarte zentralizatua garatu zuten.

Uraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nilo ibaiak urarekin batera konposatu organikoak daramatza eta horrek uztak hobetzen zituen. Gaur egun uraldiak ez dira aintzinean bezala ematen, batez ere Aswango presak (1970) ibaiaren baldintzak eta erritmoak aldatu zituelako. Antzinako Egipton, aldiz, ibaiaren urek lehorrean sartzen ziren eta egiptoarrek, hori jakinez, ura ahalik eta hurrunera eramateko, kanal sare bat sortu zuten.

Dirudienez, uraldiak aldakorrak ziren. Gutxi-gorabehera Niloren uraldia uztailean ematen zen eta urria arte urek ez zuten atzera egiten. Urrian lurrak prestatzen ziren, hazia botatzen zen e.a. Martxoan urtaro lehorra hasten zen eta, orduan, uzta garaia zen.[5]

Xadufak oraindik ikus daitezke.
Sakia ura ateratzeko erabiltzen zen.

Kanalekin batera, Mesopotamiatik eramanak, K. a. 1450 urtearen inguruan, xadufak erabiltzen hasi ziren.[6] Oraindik orain ikus daitezke. Ura igotzeko ere Arkimedesen torlojuaren teknika erabili zuten.[7] Persiarren eta erromatarren garaietan, bestetik, saqiak, noriak, erabili zituzten. Tramankulu horiek bi gurpil zituzten; lehenengoak ardatz bat horma baten gainean izaten zuen eta, halaber, uhaleria batzuk heltzen zituen; uhaleria horretatik begiak tapatuta zituen animalia batek mugitzen zuen. Beste gurpilak, ia ur azpian kokatuta, kubo bat zuen. Lehenengo gurpilaren mugimenduari esker, bigarrena ere mugitzen zen eta kuboak jasotzen zuen ura kanalera botatzen zuen. Kanaletik ura uraska batera zihoan.

Niloren urteko zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiaren zikloa laborantzaren zikloa markatzen zuen. Hori zen, bestetik, urtearen antolaketaren oinarria, egutegi egiptoarrena alegia.

Uraldiaren hasiera ajet o akhet pausaldia
Uraldiaren amaiera peret landu eta erein
Uzta shemu uzta

Nekazariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazariena gizarteko multzo nagusia zen baina ez zeuden ondo ikusita; nahiz eta nekazaritzaren garrantzia ezagutu beste klaseek mespretxuz tratatzen zituzten. Uraldien garaietan landetan ezin zuten lan egin eta horren truke piramideak altxatzen edo beste proiektu handietan laguntzen zuten.

Laboreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerealeen uzta, Mennaren hilobiko irudia.

Zerealak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste motatako laboreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekaleak eta barazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruituak eta fruitu lehorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruituondoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loto lorea edo Niloko arrosa.
  • Loto loreak edo Niloko arrosak
  • Papiro loreak

Abeltzaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekotutako animaliak, zakurrak eta katuak kenduta, hauek ziren:

Nekazal tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tresna asko erabiltzen zuten gehienak egurrez eta harrizkoak. Horren ondorioz, askotan, hauskorrak ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://eimakatalogoa.eus/objetos/egipto_mesopotamia.pdf[Betiko hautsitako esteka]
  2. Irizar, Jose. (2009). Antzinako Egipto eta Mesopotamia.. Eusko Jaurlaritza, 23 or. ISBN 978-84-457-3001-0..
  3. (Ingelesez) Márquez, William. (2017-03-23). «"Sabanas, praderas y bosques": cómo era el Sahara antes de convertirse en uno de los mayores desiertos del planeta» BBC Mundo (Noiz kontsultatua: 2018-01-16).
  4. PALEOLITOA - Historiaurrea I: Paleolitoa. (Noiz kontsultatua: 2018-01-16).[Betiko hautsitako esteka]
  5. .
  6. .
  7. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]