Araba parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Agian Arabako Parke Teknologikoa bilatzen ari zinen.
Arabako parkea
Araba parkea.jpg
Arabako parkearen irudia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Amara
Koordenatuak 43° 18′ 44″ N, 1° 58′ 47″ W / 43.31234722°N,1.97979722°W / 43.31234722; -1.97979722Koordenatuak: 43° 18′ 44″ N, 1° 58′ 47″ W / 43.31234722°N,1.97979722°W / 43.31234722; -1.97979722

Araba parkea Gipuzkoako Amara auzoan dagoen parke bat da, Easo, Urbieta eta Prim kaleen amaieratik gertu, Mendeurrenaren plazatik Antso Jakitunaren hiribideraino zabaltzen dena. Ekialdean Urumea ibaia du, Mundaiz zubiaren parean.

Guztira 12.000 metro karratuko azalera du. Parkeko zuhaitzen artean, haurrentzako hainbat kulunka eta txirrista handi bat dago. Parkearen diseinuan herritarrek auzoko gazte nahiz adinekoek parte hartu zuten.

XX. mendearen hasieratik hiriaren muga izan zen, Donostiako zabalgunea eraikita, 1950eko hamarkadara arte. Frankismoaren garaian "Parque de la Columna Sagardía" izena hartu zuen, Jose María Sagardía espainiar militar frankistaren omenez; hain zuzen, haren tropek tiro-praktikak egin zituzten parkearen inguruetan Espainiako Gerra Zibilean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Araba parkea