Edukira joan

Pagola-Damazelai parkea

Koordenatuak: 43°17′58″N 1°59′52″W / 43.29958°N 1.99764°W / 43.29958; -1.99764
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pagola-Damazelai parkea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°17′58″N 1°59′52″W / 43.29958°N 1.99764°W / 43.29958; -1.99764
Map

Pagola-Damazelai parkea Donostiako Ibaeta eta Aiete auzoen artean dagoen parke handi bat da. Begetazio gaztea du zeren eta neurri handi batean azken urtetako landaketak izan baitira, Pagola auzoarekin lotuta.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muino baten (Damazelai) gailurra eta ipar magala nahiz hegoaldeko magala (Pagola) hartzen dituen espazio zabal bat da, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen pasealekuak bitan bereizita geratuz.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Damazelaiko zonak ia ez du biderik. Horrek aukera ematen du zelai bigunaren gainean oinez ibiltzeko zuhaitz autoktonoen landaka berrien artean (urkia, pagoa, haritz, erramua edo ametza). Tontorretik Igeldo eta Orioren arteko kostaldeko mendikatearen ikuspegi ederra zabaltzen da. Haren oinetan, Ibaeta eta Errotaburu auzoak daude.[1]

Pagolako eremua banku korrituz hornitutako plaza nagusi bat du eta zuhaitz espezie anitz ageri dituen zelai batean zehar sigi-saga igotzen den bide batek gurutzatzen du. Goialdean kirol pistak, pilotalekuak, rokodromo bat eta skatean aritzeko parke bat daude; behealdean, berriz, zurezko plataformak dituen aisiarako gune baten alboan, antzinako harizti natural bat aurki daiteke.[1]

Arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kaleak parkea bitan zatitzen du, hesi-efektua eraginez. Horrek parkearen potentzialea gutxitu egiten du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Cristina-eneaFundazioa: «PAGOLA-DAMAZELAI».

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz): [1] Parkearen inguruko informazioa.