Edukira joan

Arangiz

Koordenatuak: 42°53′18″N 2°42′00″W / 42.8883°N 2.7°W / 42.8883; -2.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arangiz
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°53′18″N 2°42′00″W / 42.8883°N 2.7°W / 42.8883; -2.7
Garaiera511 metro
Demografia
Biztanleria105 (2007)

Arangiz (azentua bigarren silaban; ofizialki Aránguiz / Arangiz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. Gasteiz iparraldean dago, Ihurre, Abetxuku, Araka eta Mendigurenen ondoan. 511 metrotara dago. Gasteiz hirigunetik 6,5 kilometrora dago ipar-mendebaldeko norabidean. Iruñea eta Bilboko autobideak batzen diren lotunetik gertu kokatzen da eta 1975 arte Foronda udalerriko auzoa izan zen. Gaur egun, 105 pertsona bizi dira bertan.

Demografia eta biztanleria

Arangizko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
100 94 98 98 112 111 122 105

Ondasun nabarmenak

San Pedroko elizak elementu gotikoak eta erromanikoak ditu. Elizaren erretaulak barrokoak dira.

Jaiak

Herriak ekainaren 29an ospatzen ditu jaiak.


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa