Armentia

Koordenatuak: 42°49′29″N 2°42′25″W / 42.8248°N 2.7069°W / 42.8248; -2.7069
Wikipedia, Entziklopedia askea
Armentia
 Euskal Herria
Armentiako basilika elurpean
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteizko kuadrilla
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°49′29″N 2°42′25″W / 42.8248°N 2.7069°W / 42.8248; -2.7069
Garaiera550 m
Demografia

Armentia, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 550 metroko garaieran kokaturik dago. Armentia izena latinezko armentum (azienda larria edo behi-taldea) hitzetik omen dator.

Historia

Erromatar garaian eta Erdi Aroan Armentia bidegurutze garrantzitsua izan zen. Alde batetik, handik igarotzen zen Done Jakue bidea (kontuan izan Armentiako basilika Euskal Herriko lehen katedrala izan zela). Bestalde, erromatar galtzada Mariturritik igarotzen zen, eta Iruñeraino zihoan.

Armentiako tenplua apezpiku egoitza izan zen XI. mendean. Gero, hegoaldeko lurrak musulmanen eskuetatik kristauen agintera igaro zirenean, apezpiku egoitza Kalagorrira aldatu zen.

Demografia eta biztanleria

Armentiako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
215 21 222 217 225 222 213 227

San Prudentzio basilika

Armentiako basilika edo San Prudentziorena XII. mendean eraiki zuten, estilo erromanikoan, VIII. mendeko tenplu baten hondakinen gainean. 1776an zorigaiztoko eraberritze bat jasan zuen, eta bere egituraren atal bat desagertu egin zen. 1964an berriz eraberritu zuten. Erdi Aroko artearen adibide nagusietako bat da eta Euskal Herriko monumentu izendatu dute.

Elizaren oina gurutze latinoa da. Burualdean zein haren besoak gurutzatzen den tokian dituen gangetan ebanjelisten lau eskultura daude. Elizako kapitelak landareekin, animaliekin, eta zaldun eta zentauroen arteko guduen irudiekin apaindurik daude. Oraindik ere jatorrizko portadaren hondarrak geratzen dira. Tinpanoek eta baxuerliebeek Euskal Herrian den erromanikoko eskultura multzo onenetakoa osatzen dute[1].

Erreferentziak

  1. http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/1/28.shtml

Kanpo loturak