Barazek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barazek
oreki gozo
Osagaiakgalleta, sesamoa eta pistachio nut (en) Itzuli
Historia
JatorriaSiria

Barazek (arabieraz: برازق barāzeq‎) siriar-palestinar jatorriko galleta bat da, sesamo haziez estalirik aurkezten dena. Batzuetan alde batean semaso haziak eta beste aldean pistatxo zatitxoak izaten ditu eta errezeta batzuetan eztia ere gehitzen zaio[1]. Siriako eta Palestinako azkenburu ezagunena da.

Barazek galletak zapore gozoa, gurintsua eta intxaurkara du eta ehundura kurruskaria eta hauskorra[2].

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskueki 250 gramo irin eta 150 gramo gurin (hotza eta xerratan zatitua) nahasten dira. Masa hori txikitu egiten da hondarraren ehundura hartzen duen arte eta azukre hautsa, bi arrautzaren gorringoa eta banilla-zukua gehitzen zaizkio. Orea trinkotu, film paperetan bildu eta hozkailua atseden hartzen uzten da. Frantziar gastronomiako ore hautsiaren itxura du une horretan. Ordu batzuk igaro ondoren orea hozkailutik atera eta 15 gramo inguruko bolatxoak egiten dira. Bolatxo horiek sesamoa duen plater batean zapaldu eta laberako azpilean kokatzen dira. Labea 200ºC-tara aurrez berotu eta azpila sartzen da. 10 minutu inguru egongo da barruan, ertzak xigortzen hasi direla ikusterakoan atera egiten da eta saredun azpil batean hozten eta gogortzen uzten da.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barazek guztiek dute irina, gurina, azukrea eta sesamoa oinarrian. Hainbatek ghee-a erabiltzen dute, iragazitako gurina, kaloria gutxiago izan dezan[2]. Tokian tokiko aldaerak ere badaude eta osagai berriak gehitzen zaizkie, hala nola, arrautza, esnea, pistatxoak, eztia, mahleb espeziea, legamia edota banilla.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otomandar garaian[3] Siriako hiriburua den Damaskon sortu zela esaten da[4], Al-Midan auzoan hain zuzen ere. Siriako beste hiri batzuetan ere oso tradizionala da, Homs eta Allepo hirietan esate baterako. Ondoren inguruko herrialdetara zabaldu zen[4] eta gaur egun Sortalde guztian aurkitu daiteke, Palestinan, Libanon eta Jordanian besteak beste[5]. Palestinako azkenburu ezagunenetakoa da eta Jerusalemgo kaleetan barazek saltzaile ugari aurkitzen dira[6].

Nutrizio balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barazek galletaren errezetak aldaera ugari izan ditzakeen arren, barazek galleta estandar batek honako nutrizio balioak ditu.

20 gramo (galleta bat)[7]
Osagaia Kopurua
Energia 90 cal
Gantzak 6 g
Kolesterola 5 mg
Karbohidratoak
* Zuntza
* Azukrea
9 g (%3)
1 g
3 g
Proteinak 2 g
Gatz mineralak
Kaltzioa 10 mg
Burdina 0,6 mg
Potasioa 40 mg

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Ayash, Mohammad. (2022-02-20). «23 Popular Syrian Desserts & Sweets» Chef's Pencil (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. a b (Ingelesez) Muna. (2022-04-30). «Barazek (Syrian Sesame Seed and Pistachio Cookies)» Munaty Cooking (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  3. (Arabieraz) «طرق تحضير البرازق - صحة و هنا» sahhawhana.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  4. a b (Ingelesez) «How to make Healthy Barazek Cookies with Sesame and Pistachios» Biscuit people 2020-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  5. (Ingelesez) Liagre, Laurie. (2019-08-04). «Barazek» 196 flavors (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  6. «برازق القدس.. عبق الأصالة الفوّاح في أزقّة المدينة المحتلة» web.archive.org 2016-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  7. (Ingelesez) «Txantiloi:MetaTags.title» www.nutritionix.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]