Edukira joan

Bartolome Karrantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bartolome Karrantza


Toledoko artzapezpikua

1558ko otsailaren 27a (egutegi gregorianoa) - 1576ko maiatzaren 2a
Juan Martínez Silíceo (en) Itzuli - Gaspar de Quiroga y Vela (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Toledo (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMiranda Arga, 1503
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaErroma1576ko maiatzaren 2a (72/73 urte)
Hezkuntza
HeziketaAlcalako Unibertsitatea
Valladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
latina
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Bartolome Karrantza[1] (Miranda Arga, 1503- Erroma, 1576ko maiatzaren 2), teologo nafarra izan zen, batzuetan Miranda edo Karrantza eta Miranda abizenekin deitua.

Aita Pedro Karrantza noblea zuen. Alcalá de Henaresen ikasi zuen Teologia 1515 eta 1520 artean, non Antso Karrantza osaba irakasletzat izan zuen. 1520ean domingotar bihurtu eta 1521 eta 1527 artean irakasle izan zen, hasieran Salamancan eta gero Valladoliden. Orduko irakaslerik famatuena izan zen. 1530ean Inkisizioari salatua izan zen Erasmoren jarraitzailea izateagatik, baina ezin zen ezer frogatu.

1539an Erromara joan zen non Paulo III.a Aita Santua ezagutu zuen. Valladolidera itzuli eta zentsorez (cualificador) lan egin zuen Inkisizioarentzat. 1540ean Kanariak eta Cuscoko diozesien apezpikua izateko proposatua izan bazen, uko egin zuen. Karlos V.ak ordezkari izendatu zion 1546ko Trentoko Kontzilioan. Hantxe De necessaria residentia personali hitzaldia eman zuen. Garizumako bere sermoia, zindokuntzari buruzkoa, aipatua zen oso. Ordenaren probintzial izendatu zuten Gaztelan.

1554an erregeak Filipe II.a bere semearekin batera bidali zuen Ingalaterrara azken honen ezkontza negoziatzeko. 1557 Filipe II.ak Toledoko artzapezpiku izateko proposatu eta Bartolomek onartu zuen aiherkundez. Karlos V.ari azken igurtzia eman zion.

Anberesen 1558an argitaratutako Comentarios sobre el Catechismo bere liburua zela eta, berriro Inkisizioaren aurrean salatua izan zen. Hala ere, 1563an Trentoko Kontzilioak onartua zen. Ordurako Filipe erregearen babesa galduta zuen eta 1559an Torrelagunan atxilotu eta zortzi urte eman zituen gartzelan. Liburua Indexen kokatua izan zen. Karrantzak Erromari apelatu eta 1566ko abenduan Castel Sant'Angelora eramana zen.

Azken epaiketan, Karrantzak Martin Azpilikueta eta Frantses Nafarroakoa abokatua zituela, ezin zuten heresia frogatu, baina Karrantzak hamasei akats idazteagatik abjuratu behar zuen. Epaiketa egin eta zazpi egun geroago hil zen. Jose Ignacio Telletxearen aburuz, akatsak arduratu gabe idatzi bazituen ere, ezin da ukatu Philipp Melanchthon luteranoak bere ideietan zuen eragina. 1546an Venezian argitaratutako Summa Conciliorum et Pontificum bere liburua, ostera, askotan aipatua izan da.

Hona hemen berrikitan argitaratutako bere lanak:

  • Tratado sobre la virtud de la justicia (1540) Nafarroako Unibertsitatea, 2003.
  • Summa conciliorum et pontificum a petro usq ad pautu tertium Valentziako Unibertsitatea, 2000.
  • Comentarios sobre el catecismo cristiano. Biblioteca de Autores Cristianos, 1999.
  • La forma de rezar el rosario de Nuestra Señora: con una breve declaración de las oraciones del Pater Noster y del Ave María. Fundación Universitaria Española, 1999.
  • Controversia sobre la necesaria residencia personal de los obispos. Fundación Universitaria Española, 1994.
  • Speculum pastorum. Seminario Teológico de San Ildefonso, 1992.
  • Comentarios al Catechismo. Atlas, 1976.
  • Comentario sobre el Catechismo Christiano II. Biblioteca de Autores Cristianos, 1972.
  • Comentarios sobre el Catechismo-christiano I. Biblioteca de Autores Cristianos, 1972.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bartolome Karrantza