Miranda Arga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Miranda».
Miranda Arga
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Miranda Argako bandera

Miranda Argako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Arga-Aragoiko Erriberaa
Izen ofiziala Escudo de Miranda de Arga.svg Miranda de Arga
Alkatea María Teresa Iradiel Ibáñez
(PSN)
Posta kodea 31253
INE kodea 31171
Herritarra mirandar
Kokapena
Koordenatuak 42° 28′ 59″ N, 1° 49′ 36″ W / 42.4829883°N,1.8266758°W / 42.4829883; -1.8266758Koordenatuak: 42° 28′ 59″ N, 1° 49′ 36″ W / 42.4829883°N,1.8266758°W / 42.4829883; -1.8266758
Miranda Arga hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Miranda Arga
Miranda Arga
Miranda Arga (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 60,1 km2
Garaiera 341 metro
Distantzia 50 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 878 biztanle
% 51,71 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,29
Dentsitatea 14,61 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 10,71
Zahartze tasa[1] % 19,49
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 52,02
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,82 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,65 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 2,81 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.mirandadearga.com


Miranda Arga[2] Nafarroako udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 878 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa hegoaldean dago, Erriberriko merindadearen ipar-mendebaldean. Miranda Argara ailegatzeko Tafallatik bi kilometrora Lizarraraino doan NA-132 errepidea hartu behar da, eta ondoren Lerinera doan errepidea 16 kilometrotan zehar jarraitu.

Miranda Argak, Berbintzanarekin egiten du muga iparraldean, Tafallarekin ekialdean, Lerinekin mendebaldean, eta Faltzesekin hegoaldean. Lerin, Lizarrako merindadeko herria da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaren ezaugarriak mediterraneo-kontinental motako klimari dagozkio. Aldaketa termikoa handia da, prezipitazioak urriak eta irregularrak dira urte osoan zehar, eta iparreko zierzo haizea, haizerik ohikoena da. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 450 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 55-65 inguru izaten dira.

Jatorrizko landaredia arteek osatzen zuten arren, gizakiaren eragina dela eta, ia erabat galdu dira gaur egun. Herrigunearen inguruan, gizakiak eraldaturiko laborantza lurrak baino ez daude gaur egun.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 343 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[3]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vergalijo
  • Miranda Arga (herrigunea)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren sortze data ezagutzen ez den arren, eskualde osoan bezala historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira. Erromatarren garaiko zeramika arrastoak aurkitu dira Arga ibaiaren ondoan, eta Miranda Argako aitzindari izandako herria, galtzada erromatar batek zeharkatzen zuela uste da. Galtzada hau Andiondik Ebro ibaira zihoan. Erromatarren inperioaren gainbeherak, herria hustu egin zuen, barbaroen erasoaldiek eraginda. VIII. mendetik X. mendera Miranda musulmanen lurraldeko udalerri izan zen, zehazki Banu Qasitarren dinastiaren menpekoa.

Musulmanen egonaldian zehar, lurren ureztatzerako ubide sistema berria eta gaztelua eraiki ziren. 778. urtean mirandarrek Karlomagnoren armada garaitu zuten Orreagako guduan hartu zuten parte. 780. urtean Abderraman I.ak herria suntsitu zuen, baina ondoren Eneko Aritza Nafarroako erregeak, Miranda berreraiki eta birpopulatu zuen. 995an herriak forua jaso zuen Antso Gartzes erregearen eskutik. Antso III.a Nagusia erregeak Nafarroako erresumara gehitu zuen Miranda eta herriaren goialdean kokaturik, gotorleku bat eraikitzea agindu zuen. 1080an musulmanak garaitzea lortu zuten, eta ospatzeko gazteluko baseliza eta Andre Mariaren egurrezko irudi bat egin zuten.

1162 Antso VI.a Jakitunak foru berriak eman zizkion, mirandarrak zerga jakin batzuen ordainketa ordaintzeko beharrezkotasunetik salbu geratuz. Antso VII.a Indartsuak pribilegio eta eskubide berriak eman zizkion herriari XIII. mendean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miranda Arga nekazaritza herria izan da betidanik. Laborantza lurrak, ureztatzekoak dira oro har, eta musulmanen garaiko aurrerapenek garapen handia eragin zuten herriko nekazaritzaren aprobetxamenduan. Barazkiak eta zerealak landatzen dira, baratxuri, piper, tomate, mahasti, olibondo eta garia, besteak beste.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miranda Argako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 95 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,84a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Miranda Argako alkate kargua PSN alderdiko andrazko kide batzuek okupatu dute. 2003an María Teresa Iradiel aukeratu zuten eta 2007an Rosa María Donazar Hernández. Urte horretan Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %1,35) eta 8 boto zuri izan ziren (botoen %1,22). Abstentzioa %19,69koa izan zen.

Miranda Argako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 319 4
UPN 187 2
Agrupación Arga 142 1

2011ko udal hauteskundeetan berriro ere PSN nagusi eta María Teresa Iradiel alkatetzara itzuli zen.

Miranda Argako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 242 3
UPN 188 2
Agrupación Arga 152 2

Udaletxea edo Dorreen jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea elizaren ondoan dago, herriko plaza nagusian. Eraikuntza bi zatitan banaturik dago, kanpoaldeko horma harri sendoz egina dago, eta fatxada nagusia margozturik dago. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: San Benito etorbidea, 1

Miranda Argako alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007 María Teresa Iradiel Ibáñez PSN
2007-2011 Rosa María Donazar Hernández PSN
2011-2015 María Teresa Iradiel Ibáñez PSN

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa autobus konpainiak Faltzes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu norabide bakoitzeko, eta honako ibilbidea:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Miranda Arga eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,80k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miranda Argako jaiak abuztuaren erdialdean ospatzen dira, Gazteluko Ama Birjinaren omenez. Horrez gain, uztailean nekazal mundua omentzen da, jadanik ia desagertuta dauden ofizioen erakustaldiak antolatuz.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miranda ailegatzean, oinarri erromatarreko 110 metroko zabalera eta bederatzi arkudun zubi gotikotik igaro beharra dago. Herriak oraindik ere, jatorrizko herri harresituaren itxura dauka. "El portalejo" izeneko atetik sartu ostean, "Erlojuaren dorrea" izeneko eraikuntza mudejarra ageri da. Herrira sartzeko sarrera gehiago izan baziren ere, gaur egun ez dira kontserbatzen, baina inguruko kaleen izenean "Portala" "Mendiko portalea" argi daude ate horiek izan zituzten izenak.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza: Erdi Aroko jatorriko eraikina da. Kanpandorrea, almenadun dorre sendoa da, eliza baino gotorleku itxurakoa. Tenpluak XIII. mendeko sarrera eta portiko barrokoa mantentzen du. Elizaren barrualdean, estilo desberdinak elkartzen dira, Erdi Aroko, pizkundetar, eta erretaula barrokoak, Mirandako Ama Birjinaren egurrezko irudi gotikoa, organo barrokoa, eta abar.

Mirandar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa