Jose Ignacio Telletxea

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jose Ignacio Telletxea
Bizitza
Jaiotza Donostia1928ko apirilaren 13a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia2008ko martxoaren 8a (79 urte)
Hezkuntza
Heziketa Pontifical Gregorian University
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Lanbidea
Lanbidea historialaria, apaiza, teologoa eta liburuzaina
Enplegatzailea(k) Pontifical University of Salamanca
Jasotako sariak
Kidetza Euskaltzaindia
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia

Jose Ignacio Telletxea Idigoras (Donostia, 1928ko apirilaren 13a - 2008ko martxoaren 8a)[1] idazle, historialari, teologo eta apaiza izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telletxea, 12 urte zituela, Gasteizko apaizgaitegian sartu zen, non historia eta geografia ikasteari ekin zion.[2]

Gero, Erromako Pontificia Universitas Gregoriana unibertsitatean Giza Zientziak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen, 1956an Paleografian diploma bat lortzeaz gainera, Eliza Katolikoaren Historian doktoretza ere lortu zuen. Erroman Angelo Roncalliren lagun bihurtu zen, Joan XXIII.a izango zena.[3]

Donostia eta Gasteizko apaiztegietan irakasle izan eta gero, Salamancako Unibertsitatean Eliza Katolikoaren Historiako katedradun bihurtu zen, eta irakasteari ekin zion 1999 arte.[4]

1979an euskaltzain bihurtu zen. Eusko Ikaskuntzaren kidea izateaz gain, Espainia, Venezuela eta Mexikoko Historia Akademiena ere bazen.

1990ean Andoaingo Urrezko Domina lortu zuen eta Manuel Lekuona Saria 2001ean.[5]

2008an hil zenean, Iturengo Aurtitz auzoko kanposantuan lurperatu zuten, bere familia jatorriz bertakoa baitzen. Hileta-elizkizunak bost gotzainek (Donostiako Juan Maria Uriarte eta Jose Maria Setien, Bilboko Ricardo Blázquez eta Karmelo Etxenagusia eta Gasteizko Miguel Asurmendi[6]) egin zituzten.[7]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen idatzitako liburu nagusiak:[8]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]