Jump to content

Nabigazio menua

«Peter Lorre»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Bizpahiru urtean hainbat antzokitan ibiliko da aktore, [[Breslau]], [[Zurich]] edo Vienan; 1929an [[Bertolt Bretch]]ek ''Mann ist Mann'' lanerako [[Berlin]]era ekarri zuen. [[Georg Büchner]] eta [[Frank Wedekind]] idazleen lanak ere taularatu zituen edota Brecht eta [[Kurt Weill]] musikagileak elkar batera sortutako ''Happy End'' lana. [[Fritz Lang]] zinema zuzendariak antzokian ikusi zuen eta ''[[M (1931ko filma)|M]]'' ([[1931]]) filmerako hautatu.
 
[[Nazi]]ek [[1933]]an [[Alemania]]n boterea eskuratutakoan, erbestera bidea egin zuen Lorrek, aurrena [[Paris]]era eta hurrena [[Londres]]era. Han [[Alfred Hitchcock]]ek aukera eman zion gaiztoarena egiteko ''[[The Man Who Knew Too Much (1934ko filma)|The Man Who Knew Too Much]]'', 1934ko filmean.
 
Aldi baterako [[Hollywood]]era jo zuen eta eskainitako pertsonaiak molde jakinekoak ziren, atzerritar zein bilau gaiztoak. Horra 1935ean filmatutako ''Mad Love'', edota pertsonaia baten gainean eginiko seriea, ''Mr. Moto'', [[John P. Marquand]] idazleak sorturiko detektibe japoniarraren gainekoa. Arrakasta nahikoa izan zuen ekoizpen honek, eta Lorre ezagun bihurtu zuen. Gaixotasunak jota ezin ekin izan zion 1939an ''Son of Frankenstein'' filmari eta bete behar zuen lana [[Basil Rathbone]]k osatu zuen. Hurrengo urtean, [[Bela Lugosi]] eta [[Boris Karloff]] aktoreekin batera ''You'll Find Out'' pelikulan hartu zuen parte. Arian-arian Lorre, [[Warner Bros.]] produkzio-etxeko lanetan agertzeari esker, gero eta famatuagoa zen. Jarraiko bi urteetan oso film ezagunetan ikusiko dugu: ''[[The Maltese Falcon (1941eko filma)|The Maltese Falcon]]'' ("Maltar Belatza", 1941) eta ''[[Casablanca (filma)|Casablanca]]'' (1942) dira lan horiek. 1941ean Amerikako Estatu Batuetako hiritartasuna bere egin zuen.
* ''[[Casablanca (filma)|Casablanca]]'' ([[1942]])
* ''[[Passage to Marseille]]'' ([[1944]])
* ''[[Arsenic and Old Lace (filma)|Arsenic and old lace]]'' ([[1944]])
* ''[[The mask of Dimitrios]]'' ([[1944]])
* ''[[Casbah]]'' ([[1948]])
128.153

edits