Göteborg: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
52. lerroa: | 52. lerroa: | ||
=== Metropoli eremua === |
=== Metropoli eremua === |
||
Göteborgeko metropoli eremua hainbat herrik osatzen dute: [[Ale ( |
Göteborgeko metropoli eremua hainbat herrik osatzen dute: [[Ale (Göteborg)|Ale]], [[Härryda]], [[Kungälv]], [[Lerum]], [[Mölndal]], [[Partille]], [[Stenungsund]], [[Tjörn]], [[Öckero]] eta [[Kungsbacka]] herriek. Guztiak, Västra Götaland probintziakoak, azkenekoa izan ezik, Kungsbacka herria Halland probintziakoa baita. |
||
== Klima == |
== Klima == |
||
175. lerroa: | 175. lerroa: | ||
Kai garrantzitsua izanik Göteborgek izaera kultural handia dauka. Horren adierazle dira hirian dauden museoak eta antolatzen diren jaialdiak. Izan ere suediarrentzako turismogune garrantzitsua ere bada eta. |
Kai garrantzitsua izanik Göteborgek izaera kultural handia dauka. Horren adierazle dira hirian dauden museoak eta antolatzen diren jaialdiak. Izan ere suediarrentzako turismogune garrantzitsua ere bada eta. |
||
=== Eraikinak === |
|||
Museoen artean aipagarriak dira [[Göteborgeko Arte Ederren Museoa|Arte Ederren Museoa]], [[Göteborg Hiriko Museoa|Hiriko Museoa]], [[Röhsska Museoa]] eta [[Munduko Kulturaren Museoa]]. Ibaiertzean [[Barken Viking]] itsasontzia dago ikusgai. |
Museoen artean aipagarriak dira [[Göteborgeko Arte Ederren Museoa|Arte Ederren Museoa]], [[Göteborg Hiriko Museoa|Hiriko Museoa]], [[Röhsska Museoa]] eta [[Munduko Kulturaren Museoa]]. Ibaiertzean [[Barken Viking]] itsasontzia dago ikusgai. |
||
Aisialdiari begira baditu [[Göteborg Hiriko Antzokia|Hiriko Antzokia]] eta [[Göteborg Opera|Opera Antzoki]] modernoa. [[Scandinavium]] erabileranitzeko pabiloia 1971 urtean eraiki zuten eta bertan musika kontzertuak, nazioarteko kirol lehiaketak, ikuskizun artistikoak eta erakusketak egiten dira. |
Aisialdiari begira baditu [[Göteborg Hiriko Antzokia|Hiriko Antzokia]] eta [[Göteborg Opera|Opera Antzoki]] modernoa. [[Scandinavium]] erabileranitzeko pabiloia 1971 urtean eraiki zuten eta bertan musika kontzertuak, nazioarteko kirol lehiaketak, ikuskizun artistikoak eta erakusketak egiten dira. |
||
=== Nazioarteko jaialdiak === |
|||
Hainbat jaialdi kultural ospatzen dira hirian. [[Göteborgeko Zinemaldia]] Eskandinavia osoan egiten den garrantzitsuena da. [[Göteborgeko Liburu Azoka]] Europako bigarren handiena da [[Frankfurteko Liburu Azoka|Frankfurtekoaren]] ondoren. Musika jaialdiak ere izaten dira, esate baterako ''Pier Pressure'' eta ''Way Out West''. |
|||
== Kirolak == |
== Kirolak == |
||
191. lerroa: | 195. lerroa: | ||
Irudi:Kungsportsavenyn.jpg|[[Kungsportsavenyn]] (etorbide nagusia). |
Irudi:Kungsportsavenyn.jpg|[[Kungsportsavenyn]] (etorbide nagusia). |
||
Irudi:Götaplatsen 01.JPG|[[Götaplatsen]] enparantza. |
Irudi:Götaplatsen 01.JPG|[[Götaplatsen]] enparantza. |
||
Irudi:KonstmuseetGbg.jpg|[[Göteborgeko Arte Ederren Museoa|Arte Ederren Museoa]]. |
|||
Irudi:Ostindiska huset september 2010b.jpg|[[Göteborg Hiriko Museoa|Hiriko Museoa]]. |
|||
Irudi:Rohsska.JPG|[[Röhsska Museoa]]. |
|||
Irudi:Stadsteatern.jpg|[[Göteborg Hiriko Antzokia|Hiriko Antzokia]]. |
|||
Irudi:GoteborgsOperan.jpg|[[Göteborg Opera]]. |
|||
Irudi:Scandinavium september 2011.jpg|[[Scandinavium]]. |
|||
Irudi:Gunnebo slott.jpg|[[Gunnebo jauregia]]. |
Irudi:Gunnebo slott.jpg|[[Gunnebo jauregia]]. |
||
Irudi:GothenburgCentral.jpg|Tren geltokia. |
Irudi:GothenburgCentral.jpg|Tren geltokia. |
||
⚫ | |||
Irudi:Barken viking gothenburg 20051011.jpg|[[Barken Viking]]. |
Irudi:Barken viking gothenburg 20051011.jpg|[[Barken Viking]]. |
||
⚫ | |||
Irudi:Goteborg Gothia Towers 3.jpg|[[Suediako Erakusketa eta Biltzar Aretoa]] (Gothia dorreak). |
|||
Irudi:Feskekörka 01.JPG|Feskekörka arrain merkatua. |
Irudi:Feskekörka 01.JPG|Feskekörka arrain merkatua. |
||
Irudi:090627 Älvsborgsbron.jpg|[[Älvsborg zubia]]. |
Irudi:090627 Älvsborgsbron.jpg|[[Älvsborg zubia]]. |
16:23, 14 maiatza 2016ko berrikusketa
Göteborg Göteborg | |||
---|---|---|---|
urban area in Sweden (en) | |||
Hiriaren irudiak Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Suedia | ||
Konderria | Västra Götaland | ||
Izen ofiziala | Göteborg | ||
Jatorrizko izena | Göteborg | ||
Posta kodea | 400 10–418 79 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 57°42′27″N 11°58′03″E / 57.7075°N 11.9675°E | ||
Azalera | 203,67 km² | ||
Altuera | 12 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 607.882 (2020ko abenduaren 31) 3.053 (2020) | ||
Metropolia | 945.713 | ||
Dentsitatea | 2.691,56 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1621 | ||
Telefono aurrizkia | 31 | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Udako Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | baliorik ez | ||
http://www.goteborg.se/ |
Göteborg[1] (suedieraz: Göteborg, jœtəˈbɔrj ahoskatua) Suediako bigarren hiri handiena da, Stockholm hiriburuaren atzetik, eta iparraldeko herrialdeetako hirien artean bosgarrena. Västra Götaland probintziako hiriburua da. 2015eko erroldaren arabera 549.839 biztanle ditu baina metropoli eremuak 982.360 biztanle.
Etimologia
Göteborg izenak gauta leinuaren hiria suedieraz: Götar da, Gothiako (Suedia hegoaldeko) biztanleak ziren hauek. 2009an udalak logotipoa diseinatzerakoan ö zeinuari buelta eman zion Go:teborg ezarriz.
Geografia
Natura
Suediaren mendebaldeko kostaldean kokaturik dago, Kopenhage (Danimarka) eta Oslo (Norvegia) hiriburen arteko erdibidean. Göta ibaia itsasoratzen da bertan, Kattegat itsasoan hain zuzen ere. Hiriaren aurrealdean uhartedi bat dago baina gehienak uharte arrokatsu biluziak baino ez dira.
Metropoli eremua
Göteborgeko metropoli eremua hainbat herrik osatzen dute: Ale, Härryda, Kungälv, Lerum, Mölndal, Partille, Stenungsund, Tjörn, Öckero eta Kungsbacka herriek. Guztiak, Västra Götaland probintziakoak, azkenekoa izan ezik, Kungsbacka herria Halland probintziakoa baita.
Klima
Datu klimatikoak (Göteborg) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 10 | 10 | 19 | 28 | 30 | 34 | 33 | 34 | 29 | 21 | 13 | 10 | 34 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1 | 1 | 5 | 9 | 16 | 19 | 20 | 20 | 16 | 11 | 6 | 3 | 10.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4 | -5 | -2 | 1 | 6 | 10 | 12 | 12 | 8 | 6 | 1 | -3 | 3.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -26 | -26 | -19 | -10 | -4 | 1 | 6 | 2 | -3 | -7 | -16 | -22 | -26 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 62 | 41 | 50 | 42 | 51 | 61 | 68 | 77 | 81 | 84 | 84 | 75 | 776 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 15 | 12 | 10 | 12 | 10 | 12 | 14 | 14 | 16 | 15 | 16 | 17 | 163 |
Eguzki orduak | 40 | 71 | 126 | 182 | 241 | 266 | 243 | 220 | 143 | 94 | 58 | 38 | 1722 |
Iturria: climatedata[2] |
Historia
Lödöse
Eremu hau aurrehistoriatik popuilatua izan da, Harri Aroko asentamentuak aurkitu baitira. Gaur egungo Götenborgen aurrekaria Lödöse izan zen, Göta ibaian 40 kilometro gora dagoena. Erdi Aroan kaia eta merkatal herria izan zen.
Norvegiarrek eta daniarrek ibaiaren ahoa erraz eskuratzen zutela ikusita 1473an Nya Lödöse (Lödöse berria) sortu zuten gaur egun Göteborgeko Gamlestan suburbioa dagoen tokian. Honek ere arazo ugari izan zituen eta Älvsborg gotorlekuaren babespean jarri behar izan zuten.
Göteborgen sorrera
XVII mendean Suedia inperio indartsua bihurtu zen eta kokapen estrategikoa zuela ikusita Gustavo II.a Adolfo erregeak 1621 urtean Götenborg hiria sortu zuen. Horretarako diseinatzaile eta ingeniari herbeheretar, alemaniar eta eskoziarrak ekarri zituen. Hauek padura eremuak dreinatu eta hiria planifikatu zuten. Hiria beraz herbeheretarrek beren estilora eraiki zen, aurrez Amsterdam, Batavia (Jakarta) edo Amsterdam Berria (New York) egin zuten bezala. Herbeheretarrek berehala lortu zuten botere politikoa eta 1652 arte suediarrek ez zuten alkatetza eskuratzerik izan. Eskoziarrek ere indarra bazuten, negoziogizon aberats bihurtu baitziren. Mende horretan bertan harresi sendoak eraiki ziren.
Aro modernoa: Hazkuntza garaia
1658ko Roskildeko Itunaren ondoren Suediak Halland probintzia daniarra eta Bohus konderri norvegiarra eskuratu zituen eta Göteborgek lasaitasun handia lortu zuen eta hazten hasi zen.
XVIII mendearen hasieran arrantza zen hiriaren ekonomiaren oinarria baina Suediako Ekialdeko Indiako Konpainia sortzerakoan loraldi ekonomiko handia izan zuen Txinara egindako espedizioetan ekarritako produktuekin.
XIX mendean hiria industrializatu egin zen eta populazioak nbabarmen egin zuen gora. 1800an 13.000 biztanle baziren 1900an 130.000.
Kultura
Kai garrantzitsua izanik Göteborgek izaera kultural handia dauka. Horren adierazle dira hirian dauden museoak eta antolatzen diren jaialdiak. Izan ere suediarrentzako turismogune garrantzitsua ere bada eta.
Eraikinak
Museoen artean aipagarriak dira Arte Ederren Museoa, Hiriko Museoa, Röhsska Museoa eta Munduko Kulturaren Museoa. Ibaiertzean Barken Viking itsasontzia dago ikusgai.
Aisialdiari begira baditu Hiriko Antzokia eta Opera Antzoki modernoa. Scandinavium erabileranitzeko pabiloia 1971 urtean eraiki zuten eta bertan musika kontzertuak, nazioarteko kirol lehiaketak, ikuskizun artistikoak eta erakusketak egiten dira.
Nazioarteko jaialdiak
Hainbat jaialdi kultural ospatzen dira hirian. Göteborgeko Zinemaldia Eskandinavia osoan egiten den garrantzitsuena da. Göteborgeko Liburu Azoka Europako bigarren handiena da Frankfurtekoaren ondoren. Musika jaialdiak ere izaten dira, esate baterako Pier Pressure eta Way Out West.
Kirolak
Hiriko kirol talde nagusia IFK Göteborg. Suediako futbol talde onenetakoa da, Malmö FF-rekin lehia gogorrean dabilena. Suediako 18 liga eta 7 kopa irabazi ditu, eta 1980. hamarkadan nazioartean ere bikain ibili zen, bi UEFA Kopa irabaziz eta Europako Kopako finalerdietara iritsiz 1986an eta 1993an.
1995eko atletismoko munduko txapelketa bertan jokatu zen. Maratoiko proban, Martin Fiz gasteiztar kirolaria izan zen txapeldun.
Ondasun nabarmenak
-
Kungsportsavenyn (etorbide nagusia).
-
Götaplatsen enparantza.
-
Tren geltokia.
-
Suediako Erakusketa eta Biltzar Aretoa (Gothia dorreak).
-
Feskekörka arrain merkatua.
Herri eta hiri senidetuak
- Bergen (Norvegia)
- Badalona (Katalunia)
- Chicago (Ameriketako Estatu Batuak)
- Oslo (Norvegia)
- Turku (Finlandia)
- Shanghai (Txina)
- Lyon (Frantzia)[3]
- Krakovia (Polonia), 1990
- Tallinn (Estonia)
- Aarhus (Danimarka), 1946
- Galdogob (Somalia)
- San Petersburgo (Errusia), 1962
- Rostock (Alemania), 1965
- Port Elizabeth (Hegoafrika)
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ Climatedata. Climate Stavanger. .
- ↑ Mairie de Lyon. (2008). Partner Cities of Lyon and Greater Lyon. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Göteborg |