Wikipedia:Txokoa/Archive 1: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t AEBtako vs. AEBetako
tNo edit summary
376. lerroa: 376. lerroa:
<!-- Message sent by User:Elitre (WMF)@metawiki using the list at https://meta.wikimedia.org/w/index.php?title=VisualEditor/Newsletter/Wikis_with_VE&oldid=16160401 -->
<!-- Message sent by User:Elitre (WMF)@metawiki using the list at https://meta.wikimedia.org/w/index.php?title=VisualEditor/Newsletter/Wikis_with_VE&oldid=16160401 -->


=== AEBtako ===
== AEBtako ==
Leku gehienetan atzizkia ondo erabiltzen badugu ere (AEBetako...), zenbait lekutan oker dagoela uste dut (AEBtako...). Txantiloi bi hauetan "AEBtako..." ordez "AEBetako..." jartzea proposatzen dut: [[Txantiloi:AEBtako_lehen_dama_aurkibidea]] eta [[Txantiloi:AEBtako_presidente_aurkibidea]]. Era berean, bilatzaileko emaitzen aurrekargan "AEBtako Gerra Zibila" agertzen da, nahiz eta orrialde horren izena ondo dagoen. Sinonimo konturen bat edo izan daiteke? Hauek konpontzea primeran legoke. --[[Lankide:Txopi|Txopi]] ([[Lankide eztabaida:Txopi|eztabaida]]) 11:04, 14 maiatza 2017 (UTC)
Leku gehienetan atzizkia ondo erabiltzen badugu ere (AEBetako...), zenbait lekutan oker dagoela uste dut (AEBtako...). Txantiloi bi hauetan "AEBtako..." ordez "AEBetako..." jartzea proposatzen dut: [[Txantiloi:AEBtako_lehen_dama_aurkibidea]] eta [[Txantiloi:AEBtako_presidente_aurkibidea]]. Era berean, bilatzaileko emaitzen aurrekargan "AEBtako Gerra Zibila" agertzen da, nahiz eta orrialde horren izena ondo dagoen. Sinonimo konturen bat edo izan daiteke? Hauek konpontzea primeran legoke. --[[Lankide:Txopi|Txopi]] ([[Lankide eztabaida:Txopi|eztabaida]]) 11:04, 14 maiatza 2017 (UTC)

13:05, 14 maiatza 2017ko berrikusketa

edo arakatu artxiboan >>

Gehitu atal berria
2024ko maiatzaren
9a
Osteguna
07:02 UTC
Euskarazko Wikipediak

432.038 artikulu ditu.

Animo! 17962 artikulu falta zaizkigu 450.000ra iristeko.


Developer Wishlist Survey: propose your ideas

At the Wikimedia Developer Summit, we decided to organize a Developer Wishlist Survey, and here we go:

https://www.mediawiki.org/wiki/Developer_Wishlist

The Wikimedia technical community seeks input from developers for developers, to create a high-profile list of desired improvements. The scope of the survey includes the MediaWiki platform (core software, APIs, developer environment, enablers for extensions, gadgets, templates, bots, dumps), the Wikimedia server infrastructure, the contribution process, and documentation.

The best part: we want to have the results published by Wednesday, February 15. Yes, in a month, to have a higher chance to influence the Wikimedia Foundation annual plan FY 2017-18.

There's no time to lose. Propose your ideas before the end of January, either by pushing existing tasks in Phabricator or by creating new ones. You can find instructions on the wiki page. Questions and feedback are welcome especially on the related Talk page.

The voting phase is expected to start on February 6 (tentative). Watch this space (or even better, the wiki page) - SSethi_(WMF) January 21st, 2017 3:07 AM (UTC)

Developer Wishlist Survey: Vote for Proposals

Almost two weeks ago, the Technical Collaboration team invited proposals for the first edition of the Developer Wishlist survey!

We collected around 77 proposals that were marked as suitable for the developer wishlist and met the defined scope and criteria. These proposals fall into the following nine categories: Frontend, Backend, Code Contribution (Process, Guidelines), Extensions, Technical Debt, Developer Environment, Documentation, Tools (Phabricator, Gerrit) and Community Engagement.

Voting phase starts now and will run until February 14th, 23:59 UTC. Click here on a category and show support for the proposals you care for most. Use the 'Vote' and 'Endorse' buttons next to a proposal to do so.

What happens next?
Proposals that will gather most votes will be included in the final results which will be published on Wednesday, February 15th. These proposals will also be considered in the Wikimedia Foundation’s annual plan FY 2017-18 - SSethi_(WMF) (talk) 04:41, 6 February 2017 (UTC)

Logoak proposatu Wikikonbentzio frankofonorako

(Frantsesez)

Bonjour à toutes et tous,

La seconde édition de la WikiConvention francophone se déroulera du 19 au 21 octobre 2017 à la Maison de la Région Grand-Est à Strasbourg. Toutes les informations disponibles sont déjà présentes sur Meta-Wiki. Pour rappel, la Wikiconvention est un rassemblement des contributeurs et contributrices francophones des différents projets (Wikipédia, Commons, Wiktionnaire, etc.) ; la première édition a eu lieu à Paris en 2016 et était réussie.

La petite équipe de contributeurs bénévoles qui organise cette deuxième édition aurait besoin d'un logo générique pour la Wikiconvention, et de sa déclinaison pour cette édition. Vos propositions de logos sont les bienvenues sur Meta-Wiki. Elles peuvent être déposées jusqu'au mercredi 19 avril (via cette catégorie Commons).

Vous êtes aussi invités à voter pour votre logo préféré, jusqu'au 26 avril.

Merci beaucoup pour votre aide !

—Aurreko iruzkin sinatugabea Xenophôn (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2017-04-05).

Wikidata description editing in the Wikipedia Android app

Wikidata description editing is a new experiment being rolled out on the Wikipedia app for Android. While this primarily impacts Wikidata, the changes are also addressing a concern about the mobile versions of Wikipedia, so that mobile users will be able to edit directly the descriptions shown under the title of the page and in the search results.

We began by rolling out this feature several weeks ago to a pilot group of Wikipedias (Russian, Hebrew, and Catalan), and have seen very positive results including numerous quality contributions in the form of new and updated descriptions, and a low rate of vandalism.

We are now ready for the next phase of rolling out this feature, which is to enable it in a few days for all Wikipedias except the top ten by usage within the app (i.e. except English, German, Italian, French, Spanish, Japanese, Dutch, Portuguese, Turkish, and Chinese). We will enable the feature for those languages instead at some point in the future, as we closely monitor user engagement with our expanded set of pilot communities. As always, if have any concerns, please reach out to us on wiki at the talk page for this project or by email at reading@wikimedia.org. Thanks!

-DBrant (WMF) 08:41, 14 apirila 2017 (UTC)

Alemanierazko Wikipedia eta euskara

Kaixo! Gaur konturatu naiz alemanierazko Wikipediaren azalean, "beste hizkuntzak" atalean zerrenda luze bat agertzen dela, baina ez dago euskara (eta bai guk baino Wikipedia askoz ahulagoak dituzten hainbat hizkuntza....). Hori ez da gertatzen ingelesezko Wikipedian, adibidez, bertako azalean euskara agertzen baita. Uste dut agian saio bat egin litekeela alemanierazko Wikipediaren enbaxadan mezu bat lagatzen, esanez ea posible duten gure hizkuntza haien zerrendan sartzea. Zer iruditzen? Administratzaile batek egingo al du? -Josu (eztabaida) 21:20, 16 apirila 2017 (UTC)

Hara, Josu, egia! Mezu bat utzi diet dagoeneko, ea zer erantzun. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 19:39, 17 apirila 2017 (UTC)
Ez da zuon asmo ona zapuzteagatik, baina Alemanezko Wikipedian dauden hizkuntzen loturen artean euskara ez egoteak bere logika baduela ikusten dut (nik ere euskara han izatea ere nahi nukeen arren):
X artikuluak dituzten Wikipediak nagusiak daude (langa euskarazkoa oraindik iritsi ez den kopuru batean jarri dutela dirudi, 400.000-300.000 inguru horretan edo). Eta agertzen diren gainontzeko hizkuntzak, batzuk Erdialdeko Europan mintzatzen direnak dira (Alemania, Austria eta Suitzaren ingurumarietan, aleman hiztunen eremuan alegia: hungariera, txekiera, eskandinaviar hizkuntzak, esloveniera, eslovakiera eta abar), pare bat edo hiru aleman hiztunen herrialdeetan etorkin kopuru handiak diztuten hizkuntzak dira (turkiera eta greziera kasu), eta azkenak, asko euskarazko Wikipediak baina artikulu gutxiago dituztela aipatzen dituzuenak, alemanaren dialektoak edo germaniar hizkerak, edo Alemania, Austria eta Suitzan mintzatzen diren gutxiengoen hizkuntzak dira. Aldiz, latinarena ideiarik ere ez.... beharbada Ratzinger alemaniar aitasantuaren omenez jarria izango da.
-Euskaldunaa (eztabaida) 22:54, 3 maiatza 2017 (UTC)
Egunon! Ni ere Euskaldunaak idatzi duenarekin bat nator. Wikipedia bakoitzak bere azpiarau eta logikak ditu eta ziuraski alemanierak hori dauka. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 07:20, 4 maiatza 2017 (UTC)
Ufa, ez nuen azken ondorioa hemen adierazi, baina funtsean Euskaldunaak adierazitakoa da. Badute irizpideen sistema bihurri bat, tartean alemaniar hizkuntza txikiak izatea edo 'etxekonekoak' izatea edo ezdakizenbat artikulu izatea. Ondorioz, euskara ez da agertzen, baina zutabe horretako behereneko aukerak WPko hizkuntza guztietara eramaten zaitu beste orri batean. Goraintzi! -Iñaki LL (eztabaida) 07:59, 4 maiatza 2017 (UTC)

New Page previews feature

Wikipedia:Estrategia. Gure eztabaiden laburpena

Kaixo! Wikipedia:Estrategia eztabaidan zein zuzenean izandako eztabaiden laburpena igo dut hona. Nahi duenak ikus dezala eta zerbait falta dela uste badu, esan dezala lasaitasunez. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:56, 26 apirila 2017 (UTC)

Lan bikaina! -Josu (eztabaida) 17:55, 30 apirila 2017 (UTC)

New Wikipedia Library Accounts Available Now (May 2017)

Hello Wikimedians!

The TWL OWL says sign up today!

The Wikipedia Library is announcing signups today for free, full-access, accounts to published research as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials from:

Expansions

  • Gale – Biography In Context database added
  • Adam Matthew – all 53 databases now available

Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page, including Project MUSE, EBSCO, Taylor & Francis and Newspaperarchive.com.

Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team 18:52, 2 maiatza 2017 (UTC)

You can host and coordinate signups for a Wikipedia Library branch in your own language. Please contact Aaron.
This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List.

19:14, 3 maiatza 2017 (UTC)

Errege izenak desitxuratuta

Kaixo. Urtar lankideak egindako izen aldaketek ba al dute inolako oinarririk? Uste dut asmakizun hutsa direla.--Assar; (erantzun hemen) 19:48, 5 maiatza 2017 (UTC)

Mesedez, Urtar lankidea blokeatzea eskatzen dut, honek ez du zentzurik.--Assar; (erantzun hemen) 19:59, 5 maiatza 2017 (UTC)
 Neutrala - -Euskaldunaa (eztabaida) 21:03, 5 maiatza 2017 (UTC)
 Neutrala - Aldaketak oinarria izan badute. Joan den urtarrilean Urtar eta An13saren artean eztaibaida izan zen honi buruz (ikus Lankide eztabaida:Urtar#Izenburuen okerren aldaketa sistematikoa eta Lankide eztabaida:An13sa#Bandalismo etiketa jartzearen zergatia). Izen aldaketak erreferentziatuta daude. Beste kontu bat da zein politika darabilgun garai horretako izenekin eta aldaketek kriterio hori jarraitzen duten. Adostutako politikaren bat baldin badago eta aldaketek ez badute politika hori jarraitzen aldaketok desegin eta erabiltzailea abisatuz nahikoa litzakeela uste dut. Honi buruz adostutako politikarik ez baldin badago politikaren bat adostea izan beharko litzake lehen pausua. -Lainobeltz (eztabaida) 21:49, 5 maiatza 2017 (UTC)
 Neutrala - Nik Euskaltzaindiari galdetuko nioke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:19, 5 maiatza 2017 (UTC)
Arratsalde on. Ni blokeatu baino lehen, mesedez, adierazi nahi nuke nire eztabaida orriaren atea irekia dagoela guztientzat. Han pozik eztabaidatuko nuke beharrekoa, orain arte egin dudan bezala.
Egin ditudan izen aldaketa guztiak Euskaltzaindiaren arau edo berariazko lanetan oinarriturik daude. Uste dut hala irakurri daitekeela gehitu ditudan erreferentzietan, beti ere gure antroponimia politika jarraituz. Wikipediako politika hau alda daiteke, noski, eta agian hori ideia ona litzateke. Baina Euskaltzaindiaren arauei buruzko zalantzak izanez gero, Euskaltzaindiari zuzenean galdetzea egokiena deritzot.-Urtar (eztabaida) 13:46, 6 maiatza 2017 (UTC)
Urtar, uste dut eztabaida hau hementxe bertan, txokoan, egin behar dela, ez zure erabiltzaile orrian.
Ez nago ados Euskaltzaindiaren arauei buruz esan duzunarekin: aldaketak ez dituzu egin haren arauei jarraituta. Euskaltzaindiak Didako izena onartzeak, ez du esan nahi Diego izena ere onartzen ez duenik; edo Diegoren gainetik Didako hobesten duenik. Bestalde, zuk zeuk estekatu duzun antroponimia politikako orrian bertan zera dio: "Oro har, EIMAren zerrendetan ageri diren izen-deiturak erabiliko ditugu." Bada, zerrenda horretan "Diego I.a Lopez Harokoa" dio, argi eta garbi.
Beste kasu batzuetan, zuk zeuk asmatutako tesiak ere badarabilzkizu. Esaterako, "Errandoitz" abizena asmatu eta "Fernández" abizenaren ordez erabiltzeko. Gogoan izan wikipedia ez dela ikerketa originalak argitaratzeko gunea, ingelesezko wikipedian irakur dezakezu hori.
Azkenik, hainbat kasutan Euskaltzaindiak arautu duenaren kontra ere bazoaz, esaterako "Sanoitz" erabiltzen duzunean. Euskaltzaindiak "Santxez" eta "Santxitz" arautu ditu, ez zure "Sanoitz" hori.
Beraz, nire proposamena mantentzen dut, Urtar erabiltzailea blokeatzea horrelako aldaketak egiten jarraitzen badu; eta beste bat gehitu nahi diot: administratzaileren batek Urtar lankidearen aldaketa guztiak desegin ditzala, horretarako modu automatikoren bat badago.--Assar; (erantzun hemen) 20:03, 6 maiatza 2017 (UTC)
Ez naiz aditua antroponimian, nahiz eta Assarrek dioenak konbentzitzen nauen (eta arraro egin zitzaizkidan aldaketa gehienak). Galdera luzatu diogu Euskaltzaindiari, ea erantzunik jasotzen dugun. Bestetik, aldaketa guztiak atzera botatzeko modu automatizaturik ez dago, nik dakidala, eskuz egin beharko genuke hala erabakitzekotan. Nik ez nuke, hala ere Urtar horregatik blokeatuko, fede ona dagoela pentsatu nahi dut, eta aldaketa horiek zuzenak ez direla erabakitzen bada, ez dela horretan tematuko, noski. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:17, 6 maiatza 2017 (UTC)
Eskerrik asko, Assar, arazo honen berri ekartzeagatik. Urtarrek egindako azken aldaketei begiratuta, batzuk oso badaezpadakoak dira, hala nola «Fernando II.a Leongoa» → «Errando II.a Leongoa» aldaketa (eta, oro har, «Fernando» → «Errando» aldaketa sistematikoa), Euskaltzaindiak santutegirako Fernando forma baitu onartua. Eta hori, Assarrek abiatutako zerrenda horri gehitu beharreko beste adibide bat baino ez da...
Guztiz egokia deritzot Euskaltzaindiari eskatzea gai honi buruzko irizpide bat eman dezan. Twitterrez erantzuten ez badute, beharbada Jagonet zerbitzuaren bidez egin diezaiekegu galdera.
Urtar blokeatzeari dagokionez, bat nator Theklanek esandakoarekin: gaiaz erabaki arte aldaketa gehiago egiten ez badu eta gaiaz erabakitzen denean erabakiari men egiten badio, ez dut blokeatu beharrik ikusten. --Xabier Armendaritz 2017-05-06, 21:54 (UTC)
Lehenik eta behin, Txokoan gai hau eztabaidatzen den bitartean ez dut euskal wikipedian izen gehiagorik aldatuko. Aldaketa okerrik egin badut, barkamena eskatzen dut eta nik neuk desegiteko prest nago.
Bigarrenik, norbaitek ni blokeatzeko eskatu baino lehen nirekin hitz egiten saiatzea egokiago deritzot. Assarrekin inoiz ez dut hitzik izan. Hala ere, nire nahia ez da bera edo beste inor molestatzea.
Hirugarrenik, Euskaltzaindiaren arabera Didako forma nagusia da eta Diego forma nagusi horren aldaera da, haren Pertsona-izenak orrialdean agertzen den "Argibide gehiago" dokumentuaren arabera:
« Azalpena eta datuak normalean nagusitzat hartu den sarreran ematen dira eta aldaeren sarreretan forma nagusi horretara bidaltzen da. »
Euskaltzaindiaren arabera Errando Erdi Aroko Fernandoren aldaera da, eta Errandoitz dokumentatua dago Erdi Aroan. Sanoitz ez du Euskaltzaindiak arautu, baina izen hori da Erdi Aroko Antsoren patronimikoa Koldo Mitxelena eta Larry Trasken arabera. Antroponimia politikari buruz eztabaidatzeko beste atal bat sortuko dut hemen, ongi baderitzozue, eta han zehaztapen batzuk proposatuko ditut, nire aldaketak azaldu ditzaketelakoan.-Urtar (eztabaida) 09:28, 7 maiatza 2017 (UTC)

2017-05-08, 15:34 (UTC)

Ados. Urtar blokeatzeko eskaera erretiratzen dut. Urtarrek beherago proposatu duen politika berriari buruz, geroago idatziko dut. Bitartean, Urtarren partetik espero dut ez duela adostasunik ez duten aldaketa gehiago egingo. Eskerrik asko.--Assar; (erantzun hemen) 17:13, 8 maiatza 2017 (UTC)
Kaixo! Ez dut Urtar blokatzeko arrazoirik ikusten lehengoan jarraitzen ez badu. Problema nagusia izenekin hau da nire esperientziaren arabera: EIMAko zerrenda dago, baina hori eguneratu egin behar da beti. Azken aldian, Erdi Aroko izenei buruz Euskaltzaindiak hainbat aldaketa interesgarri egin ditu (Aznar > Azeari, etab.), alegia, euskal fonetika historikoaren arabera. Arauen eguneraketaren kontraesan horri heltzea da kontua (nahiz eta, zehazki, "Azeari"ren kasua zerrendan agertzen ez den, beste kontraesan batzuk ager daitezke). Bestalde, Pandoraren kaxa pixka bat gehiago zabalduz, ikur diakritikoen erabilerarako arauarekin EIMAko zerrendak inkoherentziak izan ditzake, adibidez, euskarazko testuinguruan erabilitako sustrai erromantzeko izenek azentua hartu behar ote duten, noizbait kontraesanak aurkitu ditut. -Iñaki LL (eztabaida) 19:53, 8 maiatza 2017 (UTC)

Vikidiako artikuluak eskuragarri jartzeko loturak

Euskarazko Vikidia proiektuaren bultzatzaile nagusia den Koldo Biguri wikilariak proposatuta, guztiz ideia interesgarria iruditu zait proiektu hori Wikipedian bistaratzea, artikuluen «Kanpo loturak» atalean, beste hainbat proiekturekin egiten dugun bezala.

Adibide gisa, gure Wikipediako «Bigarren Mundu Gerra» artikuluaren bukaeran txertatu dut horretarako sortu dudan {{Vikidia}} txantiloia.

Gustura irakurriko nituzke zuen iritziak. Eta zuei ere ideia ona iruditzen bazaizue, estimatuko nuke txantiloiaren kodea hobetzea, hitz bat baino gehiagoko artikulu izenburuetan (adibidez, hiru hitzeko adibide horretantxe: «Bigarren Mundu Gerra»), orain azpimarra bat sartu behar baita hitzen artean, loturak funtzionatuko badu. --Xabier Armendaritz 2017-05-06, 22:31 (UTC)

Ideia ona iruditzen zait. Txantiloiaren itxurari dagokionez, kutxaren altuera doituko nuke, kutxaren goialdeko eta behealdeko hutsuneak txikiagotuz. Momentu honetan Vikidian 579 artikulu daude. Ideia aurrera badoa, behin txantiloia definituta prest nago Vikidiako kategorietan nabigatu eta jada dauden artikuluei wikipedian txantiloiak txertatzeko. -Lainobeltz (eztabaida) 09:52, 7 maiatza 2017 (UTC)
Bikain, Lainobeltz. Egin iezaiozu aldaketa hori txantiloiari, mesedez. --Xabier Armendaritz 2017-05-07, 14:06 (UTC)
Egina, Xabier_Armendaritz. Moztutako irudia hartu dut karratuaren ordez. Aldea hemen ikus daiteke. Ez dakit gehitxoago moztu ahal den... -Lainobeltz (eztabaida) 14:58, 7 maiatza 2017 (UTC)
Nik behean jarri beharrean, goian jartzeko moduren bat pentsatuko nuke, koordenatuak eta jartzen ditugun bezala. Horrela ikusi nahi duenak, hasieran ere ikusten du, eta ez da beheraino joan behar. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:30, 7 maiatza 2017 (UTC)
Bai, ni ere iritzi berekoa naiz. Pentsa, bestela, ume edo gazte batek nola ikusiko duen Vikidiaren erreferentzia. Hobe hasieran, arazorik ez badago. Eta mila esker.--Koldo Biguri (eztabaida) 12:12, 8 maiatza 2017 (UTC)
Egina. Ikus, proba gisa, «Bigarren Mundu Gerra» artikulua. Orain lotura artikuluaren goiko eskuineko ertzean dago. --Xabier Armendaritz 2017-05-08, 12:58 (UTC)
Koordenatuak badaude gainjarri egiten dira (Ikus Deba). -Lainobeltz (eztabaida) 13:48, 8 maiatza 2017 (UTC)
Lainobeltzek aipatutako azken alderdi tekniko hau konpondu beharrekoa ikusten dut, bestela II. Mundu Gerrako adibidea oso egokia dirudi. -Iñaki LL (eztabaida) 14:17, 8 maiatza 2017 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Konpondua: Vikidiako lotura erdialderago ekarri dut. Mugikorrerako bertsioan ez da ikusten, hala ere. --Xabier Armendaritz 2017-05-08, 15:34 (UTC)

Vikidiako «Deba» artikulua herriari buruzkoa ez, baizik ibaiari buruzkoa denez, «Deba (ibaia)» artikulura eraman dut lotura; jo ezazue artikulu horretara, artikulu koordenatudunetan txantiloia nola egokitzen den ikusteko. --Xabier Armendaritz 2017-05-08, 15:56 (UTC)
Itzel! Besterik ezean, bihar edo etzi txantiloiak txertatzen hasiko naiz. -Lainobeltz (eztabaida) 07:51, 10 maiatza 2017 (UTC)
Hori bai, orain lotura orriaren goialdean agertarazten denez, kodea ere kanpo loturak atalean baino orriaren hasieran txertatzea egokiago dela uste dut. Aurkako eritzirik ezean, horrela egingo dut -Lainobeltz (eztabaida) 07:37, 11 maiatza 2017 (UTC)
Ez nau konbentzitzen emaitzak. Emango dizkiot buelta batzuk! -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:33, 12 maiatza 2017 (UTC)
Aupa Theklan. Hasia naiz ba, txantiloiok txertatzen. Jarraitu egingo dut ala itxaron egingo dut? -Lainobeltz (eztabaida) 13:41, 12 maiatza 2017 (UTC)
Aupa Lainobeltz. Momentuz jarri, ea beste soluzio bat aurki daitekeen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:27, 12 maiatza 2017 (UTC)
Nik bi soluzio ikusten ditut. Lehenengoa da ez izatea hor goian, eskubian galduta, baizik eta "argitzeko" bezalako mezu bat. Hau da:
link=https://eu.vikidia.org/wiki/Txokoa/Archive 1 Gai honi buruz 8-13 urteko ikasleentzako bertsio bat dago Vikidian: 1 Txokoa/Archive 1
Soluzio hau partziala izango litzateke, eta aurrera begira goian nabigazioan, eztabaidaren ondoan, pestaña berri bat jartzea proposatuko nuke. Horren inguruko galdera egin dut Mediawikiko foro teknikoan. Posible da, baina jakin behar da nola egin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:50, 12 maiatza 2017 (UTC)
Proposatuarekin ados, Theklan. Nire aldetik, artikuluetan txantiloia txertatzen jarraituko dut. -Lainobeltz (eztabaida) 17:11, 12 maiatza 2017 (UTC)
Kontua da txantiloian estilo aldaketa hori egingo balitz, artikuluaen hasieran txertatu beharko litzatekela, eta ez amaieran. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:16, 12 maiatza 2017 (UTC)
Bai, orain harte txertatu ditudanak hasieran txertatu ditut ;) -Lainobeltz (eztabaida) 17:19, 12 maiatza 2017 (UTC)
Zalantzatxo bat bakarrik: argitzeko edo beste erabilpenak eta horrelakoak daudenean hauen aurretik ala atzetik nahiago? (ikus, adibidez, Abere) -Lainobeltz (eztabaida) 17:23, 12 maiatza 2017 (UTC)
Nik hasieran jarriko nuke... helburua 8-13 urtekoak laster aurkitzea litzateke. Ez dakit zer dioten besteek. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:36, 12 maiatza 2017 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Egokia deritzot proposatutako tokiari (hasieran) eta formatuari. Testua laburtu dut, eta irudia handitu, adin tarte horretakoentzat egokiagoa izan dadin. --Xabier Armendaritz 2017-05-12, 19:09 (UTC)

Uuufa, orain artekoa bai baina eredu hau ikusita, ez zait ondo iruditzen; izan ere, diseinuan integratutako esteka baino, argipen bat ematen du, begiei nahiko inbasiboa. Argipenak oharrak dira, eta gutxitan agertzen dira, baina esteka sistematiko bat nahi dugu, beste hizkuntza batera egindako esteka bezalako bat, gero eta artikulu gehiagotan ikusiko duguna Vikidiako artikuluak gehitu ahala.
Disanbiguazio bat gehituz gero, Vikidiaren estekari gehituko zaio, eta zer esanik ez ohartarazpenerako etiketa bat edo bi gehituz gero, zatarra izango da emaitza. Nik marraren inguruan nonbait ikusten dut, logoa bera nahiko deigarria da. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 08:23, 13 maiatza 2017 (UTC)
Agian izenburuaren marraren gainean eskuinaldean, artikulu nabarmenduen izartxoaren posizioaren ondoan? (Aurrerantzean, Vikidia proiektua ezaguna egiten den neurrian, irudia bakarrik jartzea nahikoa litzake, testurik gabe) -Lainobeltz (eztabaida) 08:41, 13 maiatza 2017 (UTC)
Kontua da goian jartzea askoz zailagoa dela. Izarra eta koordenatuekin batera jartzen baduzu, ez da ondo geratuko ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:42, 13 maiatza 2017 (UTC)
Koordenatuak marra azpian agertzen, ezta? Zer moduz marra gainetik erdialderago? Beste aukera bat Beste proiektuetan atalean (ezkerreko zutabean), Wikimedia Commonsekin batera agertzea da forma berexi batez, gauza asko bihurritzen ez badu. -Iñaki LL (eztabaida) 21:57, 13 maiatza 2017 (UTC)
Zuk diozun bigarren aukera guk ezin dugu egin modu sinple batean eta, gainera, helburua 8 urteko ikasleek azkar aurkitzea litzateke. Horregatik nire ustez goian ondo dago momentuz, pestañen gaia MediaWikin norbaitek erantzuten didan bitartean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:22, 13 maiatza 2017 (UTC)

Wikipediako Antroponimia politikaren zehaztapenak

Wikipedian pertsona-izenei buruzko politika bat dugu (Wikipedia:Antroponimia). Politika hau egoki eta oso erabilgarria izan da. Horregatik Joxemai eta Xabier Armendaritzi eskerrak eman behar dizkiegu. Hala ere, azkenengo urteetan Euskaltzaindiak pertsona-izenen inguruko arauak argitaratu ditu. Beraz, politikaren zentzua aldatu gabe, Euskaltzaindiaren arau hauek esplizituki gehitzea proposatzen dut, ondorengo testu hau gure politikan txertatuz:

Wikipedian Euskaltzaindiaren pertsona-izenen arauak jarraituko ditugu, behar denean, beste hizkuntzetako alfabetoak euskarara aldatzeko transkipzio-sistemak erabiliz:
- Arabiera (165)
- Georgiera eta armeniera (163)
- Zirilikoa (156)
Izen zerrendak:
Antzinaroa (476. urtera arte):
- Antzinateko Egipto (176)
- Biblia (177)
- Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar inperioa eta Lidia (175)
- Antzinate klasikoa: Grezia eta Erromatar Inperioa (76)
- Grezia eta Erromako mitologia (82)
Erdi Aroa (477-1453)
- Izen euskaldunak Euskal Onomastikaren Datutegian agertzen dira. Erdi Aroko aldaera hobetsiko dugu esplizituki aipatzen denean, beti ere dokumentazioan bilduta badago. Bestela datutegiko forma nagusia erabiliko dugu. Euskaltzaindiaren arabera, forma nagusiaren sarreran normalean azalpena eta datuak ematen dira, eta aldaeren sarreretan forma nagusi horretara bidaltzen da ("Ikus" markarekin).
Deitura patronimikoetan -itz bukaera erabiliko dugu: Enekoitz, Ortitz, Lopitz,... eta -koa pertsonaren jatorria adierazteko.
Pertsonaren identifikazioa errazteko asmoz, euskal izenaren ondoren jatorrizko iturriko izena gehituko dugu, normalean latinez, eta baita gaztelaniazko edo frantsesezko aldaera. Adibidez: Didako I.a Lopitz Harokoalatinez: Didago Lopiz; gaztelaniaz: Diego López I de Haro.
- Izen ez euskaldunen zerrenda:
- Aita santuak (129)
- Bizantziar inperioa (179)
- Germaniarrak (180)
- Beste izen batzuk (181)
- Euskaltzaindiko datutegian edo zerrendetan agertzen ez diren izenek berariazko lanak beharko dituzte oinarri.
Aro Moderno eta Garaikidea (1454.etik aurrera)
- Euskal Onomastikaren Datutegia Euskal Herriko pertsonentzat.
- Euskal Herritik kanpokoentzat: Santutegiko izen ohikoenak (66)
- EIMAren zerrendak
Arauen arteko desadostasunik aurkituz gero, arau orokorrena hobetsiko dugu:
Euskal Onomastikaren Datutegia eta transkripzio-sistemak > Euskaltzaindiko pertsona-izen zerrendak > EIMA

Ez dakit hau bozkatu behar dugun, wikipediako politika ez baita berez aldatuko. Hala ere, iritzi, eztabaida eta zeresanak ongi etorriak dira.-Urtar (eztabaida) 11:02, 7 maiatza 2017 (UTC)

Eskerrik asko, Urtar, azalpen hauengatik guztiengatik. Ikusten da egin dituzun aldaketak funtsik gabeak behintzat ez direla, eta antroponimiaz gutako gehienok baino gehiago behintzat badakizula.
Proposatu dituzun aldaketa horietako hainbat, ongi oinarrituak diren arren, orain arte euskarazko historia liburuetan-eta erabili direnaz oso bestelakoak direnez eta entziklopedia honetako artikulu askori eragingo dietenez, nire ustez guztiz egokia da Euskaltzaindiari kontsulta formal bat egitea, Jagonet zerbitzuaren bidez. Aurkako iritzirik ez bada, asteartean goiko irizpidearen egokitasunaz galdetuko diet, eta haien erantzuna jasotakoan hartuko dugu erabakia, zer adierazten diguten aintzat izanik. --Xabier Armendaritz 2017-05-07, 14:04 (UTC)
Xabierren ideia jarraituz, goiko testuan honako hau gehitzea proposatzen dut (behin-behinean hondo urdinez markatu dut): "Pertsonaren identifikazioa errazteko asmoz, euskal izenaren ondoren jatorrizko iturriko izena gehituko dugu, normalean latinez, eta baita gaztelaniazko edo frantsesezko aldaera. Adibidez: Didako I.a Lopitz Harokoalatinez: Didago Lopiz; gaztelaniaz: Diego López I de Haro—".-Urtar (eztabaida) 09:20, 9 maiatza 2017 (UTC)
Egunon. Ni ados nago Xabier Armendaritzek eta Urtarrek orain idatzi dutenarekin. Izan ere ohiturak asko egiten du baina, orokorrean, Euskaltzaindiaren arauekin bat egiten dugu Euskarazko Wikipedian. Beraz, alboan beste izenak agertzen badira, nire iritziz, ondo eginda dagoen artikulu bat da. Hori bai, birzuzenketak ez dira ahaztu behar. Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 11:41, 9 maiatza 2017 (UTC)
Assarrek adierazi duenez ekarpena egiteko asmoa duela, datorren asterako utziko dut Euskaltzaindiari galdetzearena, eztabaidarako denbora uzteko. Horrela, Assarren ekarpenagatik-edo beste zalantzarik sortzen bada, dena batera galdetu ahalko diegu, modu ordenatuago batean. --Xabier Armendaritz 2017-05-09, 15:50 (UTC)

Kaixo.

Niri kezkatzen nauena da Urtarren proposamenean nahasten direla, alde batetik, Euskaltzaindiak hartu dituen erabakiak (ondo iruditzen zait horiek onartzea), baina beste alde batetik, Wikipediaz kanpoko erakunde baten bermea ez duten proposamen originalak egiten dituela. Aurrekoan esan nuen bezala, Wikipediak, bere ezaugarrien artean, ez ditu onartzen ikerketa originalak, eta Urtarren proposamen pertsonalak esparru horretan daude. Gainera, arazoa ez da Urtar lankidea anonimo bat dela, nahiz eta onomastikaz asko jakin. Euskaltzaindiko presidentea balitz ere izen horren atzean dagoena, bere NANa erakutsiko balit eta berarekin sagardoa edaten asteburuak pasatuko banitu ere, ezinezkoa da Wikipedia jatorrizko iturria izatea (alegia, ikerlan originalak hemen argitaratzea). Horretarako, Euskaltzaindiko presidenteak dagokion tokian argitaratu beharko lituzke bere tesiak (Euskaltzaindiko webgunean, ahal dela), eta Wikipediak hortik edango luke.

Ikerlan originalak direla esaten dudanean, "Didako Lopitz" adibidea erabiliko dut. Iturri desberdinetatik eskuratu duen informazioa erabilita, Urtarrek Diego Lopez I.a Harokoari "Didako Lopitz" deitzea erabaki du. Adi: Urtarrek ez du defendatzen Euskaltzaindiak "Didako Lopitz I.a Harokoa" erabaki duela, baizik eta:

  • Euskaltzaindiak Didako izena hobetsi duela Erdi Aroko izen bat adierazteko.
  • Euskaltzaindiak, gaztelaniako "López" abizena euskaratu nahi izanez gero, hori egiteko modu egokia "Lopitz" dela.

Baina Euskaltzaindiak ez du esan Erdi Aroko izen bat, gaztelaniaz "Diego López" esaten dena, euskaraz "Didako Lopitz" eman behar dela. Urtarren tesia onartzeak (onartu ahal izango balitz), gainera, ahulune nabarmenak ditu:

  • "Erdi Aroa (477-1453)" -> Zergatik denbora tarte hori? Gaztelaniazko wikipediatik ateratako zerrenda honetan bederatzi Diego López de Haro daude, bost 1453. urte aurrekoak eta lau ondorengoak.
  • Zein da esparru geografikoa? Ikusi dudanagatik, Urtarrek egungo Euskal Herriari dagozkion zenbait errege-erreginaren izenak aldatu ditu, baina gero Gaztelako zenbait ere aldatu ditu (Iparraldearekin lotura izan dezaketen errege frankoenak, berriz, badirudi ez dituela aldatu). Izen portugesak ere aldatzea proposatzen da? Italiarrak?
  • "Deitura patronimikoetan -itz bukaera erabiliko dugu: Enekoitz, Ortitz, Lopitz,... eta -koa pertsonaren jatorria adierazteko." -> Zergatik? Alegia, zergatik izenentzako Euskaltzaindiak esandakoa hobesten du Urtarrek, baina abizenentzako, berak asmatutako arau bat proposatzen du? Hemen daude Euskaltzaindiaren irizpideak abizenetarako. Kontuz, beti kontuan izanda Euskaltzaindiak ez duela esan nola eman Erdi Aroko errege-erreginen izenak (nik dakidalarik), baizik eta gaztelaniazko abizen batzuk nola euskaratu behar diren; eta uste dut euskaratzeko arau horiek *gaur egungo* pertsonen abizenetarako daudela pentsatuta batez ere.

Amaitzeko, Urtarrek Euskaltzaindiak onartu ez dituen abizen euskaratzeak ere egin ditu: Ontzaluitz (González, Euskaltzaindiak dio "Gontzalitz"), Antsoitz (Sánchez), Herrandoitz (Fernández, Euskaltzaindiak dio "Fernanditz")... Beraz, ulertuko duzue Urtarren ekarpenen aurrean mesfidati izatea. Horiek dira, momentuz, bururatzen zaizkidan objekzioak.

Nire proposamena da Euskaltzaindiaren kontaktuan jartzea ahalik eta lasterren eta, posible bada, beraiek eman diezagutela zerrenda bat, eta zenbait irizpide, antroponimo horiek euskaratzeko.

Bitartean, izen horiek hasieran zuten jatorrizko bertsiora itzultzea proposatzen dut. Aurrekoan esan nuen bezala, Wikipediarako ezarrita dagoen antroponimia politika jarraituta, "Diego I.a Lopez Harokoa" da erabili beharrekoa. --Assar; (erantzun hemen) 11:40, 10 maiatza 2017 (UTC)

Ados Assarrek esandakoarekin. Wikipedia ez da ikerketa originalerako tokia, eta nahasmena zabaltzen du izen batzuk aldatu eta beste batzuk bere horretan uztea, irizpidea argi ez dagoela. Beraz, planteamendua sistematikoa izan behar da, kontsultarako erreferentzia argi batekin.
Nire esperientzian, badira mugako kasuak, lurralde lauso bat, goian ere aipatu dudan bezala, adibidez, noiz bukatzen da "tx" jarri beharra eta noiz "ch" historikoa erabiltzen jarraitzea (EIMAn ez badago), noiz har daiteke pertsonaia bat euskalduntzat azentu grafikoaren erabilerari dagokionez erromantze sustraiko izenetan (cf. Víctor Pradera, kasu honetan ohartu naiz ez datorrela bat EIMAko zerrendekin, alda daiteke beraz...), edo noiz (zein datatan) hasi erabiltzen "Aznar" euskal Erdi Aroko "Azeari" beharrean baldin eta zerrendaren batean ez badaude. Tira, hori nire iritzia eta aletxoa. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 12:40, 11 maiatza 2017 (UTC)
Gehi dezadan, Jagonet kontsulta oso egokia iruditzen zaidala, noski. -Iñaki LL (eztabaida) 12:42, 11 maiatza 2017 (UTC)

Eskerrik asko, Assar eta Iñaki LL, zuen iritzia emateagatik. Guztiz ados nago Iñakirekin eta ia guztiz ados Assarrekin. Assarren galderak banan banan erantzungo ditut.

  • Pertsona-izenak euskaratzea itzulpen lan bat dela pentsatzen dut, eta itzulpenak ez dira lan original bezala hartzen ingelesezko wikipedian. Oker ez banago, horrela jokatzen ari ginen EIMAren zerrendetan agertzen ez diren izenekin ere: EIMAren irizpideen arabera euskaratuak izan ziren.
  • Erdi Aroko aldaerak Erdi Aroan erabiltzea proposatzen dut. Erdi Aroa 1453.ean bukatu zen.
  • Ez dugu eremu geografikorik kontuan hartzen. Horrela jokatzen dute EIMAk, Euskaltzaindiak, Euskal Wikipediak eta baita beste wikipedia askok ere.
  • EIMAren irizpideak jarraituz, Erdi Aroko patronimikoak aitaren izena + -ez eta jatorria + -koa euskaratuko genituzke. Erdi Aroko izenetan jatorria adierazteko Euskaltzaindiak erabiltzen duen atzizkia -koa da eta horrela jarraitzea proposatzen dut. Erdi Aroan patronimikoak osatzeko -z, -tz, -ez, -etz, -iz, -itz denak erabiltzen omen ziren euskaraz Patxi Salaberriren lan honen arabera, baina Wikipediarako atzizki bakarra behar dugula dirudi. Euskaltzaindiak, bere gaur egungo abizenen zerrendan, patronimiko ia guztiekin -itz erabiltzen duela ikusten dut, nahiz eta patronimiko batzuk, -itz atzizkiarekin batera, -ez bukatutako bigarren aldaera izan, eta bizpahiruk -etz bukatutakoa ere bai. Haren Euskal Onomastika Datutegian idatzitako Erdi Aroko erregeen izen bakanetan ere -itz aurkitzen dugu: Antso Gartzeitz. Beraz, Euskaltzaindiak -itz bakarrik erabiltzea proposatzen duen guztiz argi ikusten ez badut ere, inola ere ez dut ikusten -ez bakarrik erabiltzeko irizpidea.

Nik ere uste dut Euskaltzaindiak ez duela Erdi Aroko erregeen izen-deituren zerrendarik eman oraingoz, eta ez dakit noiz, edo inoiz, emango duen. Bitartean, Wikipedian Euskaltzaindiaren irizpideak erabili beharko genituzkeela pentsatzen dut, eta horiek izan ezean, ongi dokumentatu eta oinarritutako berariazko lanak.

Lehengoan esan nuen bezala, Euskaltzaindiaren arau edo irizpideei buruzko zalantzak argitzeko, Euskaltzaindiari zuzenean galdetu beharko genioke, Twitter, Jagonet edo Euskaltzaindiaren Zalantza Argiketa Zerbitzua erabiliz.-Urtar (eztabaida) 10:36, 12 maiatza 2017 (UTC)

Beta Feature Two Column Edit Conflict View

Birgit Müller (WMDE) 14:28, 8 maiatza 2017 (UTC)

ISBNa sar daiteke erreferentzia automatikoetan

Wikimedia Fundazioak gaur iragarri duenez posible da jada ISBN zenbaki sartuta erreferentzia automatikoa egitea OCLC liburutegiko bilaketa bati esker. Proba egin dut eta bai, hala da. Aski da zenbakiak sartzea liburua bera eskuratu ahal izateko. Magia! -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:31, 12 maiatza 2017 (UTC)

Honekin batera Berezi:BookSources ere berritu dut, gaizki baitzegoen lotura. Hainbat zerbitzu sartzea lortu dut, baina ez dut lortu EAE zein Nafarroako liburutegi sareetan bilaketa ISBN bidez egitea eta hori helbide gisa txertatzea. Agian liburuzainek lagun dezakete honekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:26, 12 maiatza 2017 (UTC)

Editing News #1—2017

18:05, 12 maiatza 2017 (UTC)

AEBtako

Leku gehienetan atzizkia ondo erabiltzen badugu ere (AEBetako...), zenbait lekutan oker dagoela uste dut (AEBtako...). Txantiloi bi hauetan "AEBtako..." ordez "AEBetako..." jartzea proposatzen dut: Txantiloi:AEBtako_lehen_dama_aurkibidea eta Txantiloi:AEBtako_presidente_aurkibidea. Era berean, bilatzaileko emaitzen aurrekargan "AEBtako Gerra Zibila" agertzen da, nahiz eta orrialde horren izena ondo dagoen. Sinonimo konturen bat edo izan daiteke? Hauek konpontzea primeran legoke. --Txopi (eztabaida) 11:04, 14 maiatza 2017 (UTC)