Ingeborg Bachmann: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
35. lerroa: 35. lerroa:
== Euskaraz ==
== Euskaraz ==
* [http://susa-literatura.eus/liburuak/mkai10 Munduko Poesia Kaierak: Ingeborg Bachmann] ([http://www.susa-literatura.eus/ Susa], 2015; itzultzailea: [[Nagore Tolosa]]). Poemen antologia bat.
* [http://susa-literatura.eus/liburuak/mkai10 Munduko Poesia Kaierak: Ingeborg Bachmann] ([http://www.susa-literatura.eus/ Susa], 2015; itzultzailea: [[Nagore Tolosa]]). Poemen antologia bat.
* ''Aldibereko'' Itzultzailea: Idoia Santamaria Urkaregi (ipuinak. 2019)


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

13:18, 18 urtarrila 2020ko berrikusketa

Ingeborg Bachmann

Bizitza
JaiotzaKlagenfurt1926ko ekainaren 25a
Herrialdea Austria
BizilekuaErroma
HeriotzaErroma1973ko urriaren 17a (47 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
italiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, kazetaria, gidoilaria, filosofoa, saiakeragilea, antzerkigilea, libretista eta itzultzailea
Lantokia(k)Viena
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakIlse Aichinger
KidetzaGruppe 47
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia

IMDB: nm0045479 Allmovie: p315560
Musicbrainz: c7cf9662-8891-4cda-90ba-e871e45b9b7b Discogs: 578771 Edit the value on Wikidata

Ingeborg Bachmann (Klagenfurt, Austria, 1926ko ekainaren 25aErroma, Italia, 1973ko urriaren 17a) poeta eta idazle austriarra izan zen.

Biografia eta literatura-ibilbidea

Bachmann Klagenfurten jaio zen, Austriako Karintia estatu federatuan. Bigarren hezkuntzako irakasle baten alaba zaharrena zen. Filosofia, psikologia, aleman-filologia eta zuzenbidea ikasi zituen Innsbruck, Graz eta Vienako unibertsitateetan. 1949an, Filosofian Doktore izendatu zuten Vienako Unibertsitatean, Victor Kraft filosofoaren aholkularitzarekin idatzitako tesia aurkeztuta: "Martin Heidegger-en filosofia existentzialaren harrera kritikoa".[1]

Lizentziatu ondoren, Bachmannek gidoilari eta editore gisa lan egin zuen Rot-Weiss-Rot irratian. Lan horri esker, literatura garaikidearen ikuspegi zabala eskuratu zuen. Gainera, idatzitako lehen irrati-nobelak irrati horretan uhineratu zituen lehenengoz. Literaturaren munduan aurrera egiteko, funtsezkoak izan ziren Hans Weigelekin zeukan harremana (literaturagilea eta gerraondoko literaturaren bultzatzailea zen) eta Gruppe 47 literatura-talde ezaguna (horko kide ziren, besteak beste, Ilse Aichinger, Paul Celan, Heinrich Böll, Marcel Reich-Ranicki eta Günter Grass). 1953an Gruppe 47 saria irabazi zuen Die gestundete Zeit poema liburuarekin.[2]

Ingeborg Bachmannen bizitokia Palazzo Sacchetti-n, Via Giulia, Erroma

1953an Erromara joan zen bizitzera, eta hurrengo urteen zati handi bat poesia, saiakera eta narrazio laburrak idazten eman zuen, baita opera-libretoak ere, Hans Werner Henze konpositorearekin batera. Azken horiei esker, nazioartean ezagunak egin eta hainbat sari irabazi zituzten. Max Frisch (1911-1991) autore suitzarrarekin zeukan harremanaren ondorioz, Bachmannek eragina izan zuen Frischek 1964an idatzi zuen Gantenbein nobelako bigarren protagonistan. Fischen desleialtasunak eta 1962ko banaketak lorratz sakona utzi zioten Bachmanni.

1973ko irailaren 25etik 26rako gauean, sua piztu zen bere logelan, eta ospitalera eraman zuten; poliziaren arabera, zigarreta bat izan zen suaren eragilea. Ospitalean izan zen bitartean, barbiturikoen gehiegizko erabileraren ondoriozko abstinentzia-sintomak izan zituen; artatu zuten medikuek ez zeukaten Bachmannen mendekotasunaren berri, eta baliteke horrek heriotzarekin zerikusiren bat eduki izana. 1973ko urriaren 17an hil zen, eta Klagenfurteko Annabichi hilerrian hilobiratu zuten.[3]

Gaiak

Bizi zelarik, Bachmann bi poesia-bildumak egin zuten ezagun: Die gestundete Zeit eta Anrufung des Grossen Bären. Hil ondoren, arrakasta handia izan zuen irakurle feministen artean, eta bere lana aztertzeko bekak sortu ziren han-hemen, prosazko lanari ere arreta jartzea ekarri zutenak.[4]

Bachmannek hainbat gai jorratzen ditu bere literatura-lanetan; besteak beste, norberaren mugak, egiaren zehaztapena eta hizkuntzaren filosofia, azken hori Ludwig Wittgenstein filosofo austriarraren eraginez. Berak idatzitako prosa-lan askotan, emakumeek Austriako gerraosteko gizartean bizirauteko eta beren ahotsa bilatzeko egin beharreko borroka aztertzen du. Halaber, inperialismoaren eta faxismoaren historia ere jasotzen du; bereziki, nola irauten duten oraindik indarrean ideia inperialistek bere garaian.[5] Doktoretza-tesian, Heideggerren Existentzialismoarekiko etsipen gero eta handiagoa erakusten du, zati batean bederen Wittgensteinekiko interes gero eta handiagoarekin konpondu zuena; izan ere, Wittgensteinen Tractatus Logico-Philosophicus obrak eragin nabarmena izan zuen Bachmannek hizkuntzarekin zuen harremanean.[6]

Ingeborg Bachmann Saria

1977. urtetik Klagenfurten urtero ematen den Ingeborg Bachmann sariak bere izena darama.[7]

Lan hautatuak

  • Die gestundete Zeit (poesia lirikoa, 1953)
  • Die Zikaden (irrati-nobela, 1955)
  • Anrufung des Grossen Bären (poesia lirikoa, 1956)
  • Der gute Gott von Manhattan (irrati-nobela, 1958)
  • "Die Wahrheit ist dem Menschen zumutbar" (saiakera poetikoa, sari baten aurkezpenean; 1959)
  • "Frankfurter Vorlesungen" (literatura garaikidearen arazoei buruzko hitzaldia, 1959)
  • Der Prinz von Homburg (libretoa, 1960)
  • Das dreißigste Jahr (narrazioen bilduma 1961)
  • Der junge Lord (libretoa, 1965)
  • Malina (eleberria, 1971)
  • Simultan (narrazioen bilduma, 1972)
  • Todesarten (nobela-zikloen proiektua, amaitu gabea)

Euskaraz

Erreferentziak

Kanpo loturak

Munduko Poesia Kaierak: Ingeborg Bachmann (bildumaren zuzendari Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin)