Leukoplasto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patata zeluletako leukoplasto ohikoenak amiloplastoak dira.

Leukoplastoak landare-zeluletako zitoplasmako organulu bereziak dira. Pigmenturik ez duten plastidioak dira eta sustantzien biltegi funtzioa betetzen dute. Barnean pilatzen duten sustantziaren arabera izen desberdina hartzen dute; amiloplastoa, elaioplastoa eta proteinoplastoa[1]. Landare erreserba ehunetan aurkitzen dira, argiak ematen ez duen zatietan[2].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pigmenturik ez dutenez mikroskopioz begiratuta gardenak dira. Leukoplasto izena grekerazko λευκός (leukós "zuria") eta πλαστός (plastós "sortua") hitzen elkarketatik sortzen da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainerako plastidioek bezala leukoplastoek ere bi mintz dituzte. Kloroplastoak baino txikiagoak dira eta ez itxura aldakorra izan dezakete, ameba itxura ere sarritan ikusi da, elkar konektaturiko estromula ugaritako sarea osatzuz[3]. Zelulan duten kokapena ere anitza da, batzuetan nukleoaren inguruan eta beste batzutan zelularen periferian aurkitzen baita.

Beren DNA propioa dute eta erdibiketaz ugaltzen dira. Gametoen barnean daudenez enbrioiak behar dituen plastidio guztiak baditu[2].

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plastido motak.

Amiloplastoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almidoia biltzen duten leukoplastoak dira. Kloroplastoek ere pilatzen dute almidoia, izan ere elkar erlazionaturik baitaude. Hainbat kasutan amiloplastoa argitan jarriz gero kloroplasto bilaka daiteke, adibidez patataren kasuan[4].

Amiloplastoak zitoplasma baino dentsoagoak izanik estatolito gisa ere jokatzen dute, hau da, landareari grabitatearen zentzumena ematen diote. Honek auxina hazkuntza hormonaren banaketa asimetrikoa eragiten du eta grabitatearen aurkako norantzan hazten da landarea[5]. Funtzio hau duten amiloplastoei etioplasto ere esaten zaie.

Elaioplastoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oleoplasto edo lipoplasto ere esaten zaie. Gantz-azidoak, terpenoak eta beste hainbat lipido gordetzen dituzte. Hazietan oso ugariak dira, bai eta kotiledoietan loreetako estaminetan eta zitrikoen fruituetan[6].

Proteinoplastoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proteina kristalizatuak gordetzen dituzte. Hazietan ugariak dira haren garapenerako beharrezkoak diren entzimak gordetzen baititu[7]. Peroxidasek, polifenol oxidasek eta hainbat lipoproteinak osatzen dute proteinoplastoen edukiaren gehiengoa[2].

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leukoplastoen funtzio nagusia sustantziak pilatzea da eta horregatik landarearen erreserba ehunetan agertzen dira, sustrai, erraboil eta hazietan.

Hainbat sustantzien sintesia ere burutzen dute, gantz-azidoak (azido palmitikoa adibidez), hainbat aminoazido eta eraztun tetrapirrolikoak (hemo taldeak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wise RR, Hoober JK. (2006). The Diversity of Plastid Form and Function. The structure and function of plastids. .
  2. a b c (Gaztelaniaz) Perez, Martin. (2017-07-27). «Leucoplastos: características, tipos y funciones» Lifeder (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  3. (Ingelesez) Natesan, Senthil Kumar A.; Sullivan, James A.; Gray, John C.. (2005-03-01). «Stromules: a characteristic cell-specific feature of plastid morphology» Journal of Experimental Botany 56 (413): 787–797.  doi:10.1093/jxb/eri088. ISSN 0022-0957. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  4. (Ingelesez) Anstis, P. J. P.; Northcote, D. H.. (1973). «Development of Chloroplasts from Amyloplasts in Potato Tuber Discs» New Phytologist 72 (3): 449–463.  doi:10.1111/j.1469-8137.1973.tb04394.x. ISSN 1469-8137. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  5. Morita, M.T.. (2010). Directional gravity sensing in gravitropism. Annual Review of Plant Biology. 61 (1):, 705-720 or..
  6. (Ingelesez) Zhu, Man; Lin, Jiajia; Ye, Junli; Wang, Rui; Yang, Chao; Gong, Jinli; Liu, Yun; Deng, Chongling et al.. (2018-02-07). «A comprehensive proteomic analysis of elaioplasts from citrus fruits reveals insights into elaioplast biogenesis and function» Horticulture Research 5 (1): 1–11.  doi:10.1038/s41438-017-0014-x. ISSN 2052-7276. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  7. (Ingelesez) Wise, Robert R.. (2006). Wise, Robert R. ed. «The Diversity of Plastid Form and Function» The Structure and Function of Plastids (Springer Netherlands): 3–26.  doi:10.1007/978-1-4020-4061-0_1. ISBN 978-1-4020-4061-0. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]