Oberhausen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oberhausen
Alemania Alemaniako udalerria
Oberhausen - Marienkirche (Aussichtsturm Knappenhalde) 01 ies.jpg
DEU Oberhausen COA.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Ipar Renania-Westfalia
Eskualdea Düsseldorf
Barrutia Oberhausen
Udalerria Oberhausen
Postakodea 46001–46149
Udal kodea 05119000
Geografia
Koordenatuak 51° 33′ N, 6° 51′ E / 51.55°N,6.85°E / 51.55; 6.85Koordenatuak: 51° 33′ N, 6° 51′ E / 51.55°N,6.85°E / 51.55; 6.85
North rhine w OB.svg
Oberhausen hemen kokatua: Alemania
Oberhausen
Oberhausen
Eremua 77,1 km²
Demografia
Biztanleria 209.097 biztanle
Dentsitatea 2.712,02 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0208
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Oberhausen Alemaniako Ipar Renania-Westfaliako autonomia estatuko udalerria da, Ruhr eremuan kokatzen dena. Duisburg eta Essen hirietatik gertu dago. 2010 urtean 212.945 biztanle zituen hiriak. Nazioarteko laburmentrai jaialdiarengatik da ezaguna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oberhausen gazteluan trenbideak zuen geltokiak (alemanez Schloss Oberhausen) eman zion izena herriari 1847an. Ikatz eta altzairu meategietako langileen herria izan da hasieratik eta herri titulua 1874ean lortu zuen. XX mendearen hasieran zabalduz joan zen inguruko herriak barneratu ahala. Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen.

Meategiek zabalik jarraitu zuten 90. hamarkadan itxiz joan ziren arte.

Nazioarteko laburmetrai jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko laburmetrai jaialdirik zaharrenetakoa da, 1954ean izan baitzuen lehenengo ekitaldia. Martin Scorsese, George Lucas, Werner Herzog eta François Ozon zuzendariek besteak beste, bertan aurkeztu zituzten beren hasierako lanak.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oberhausen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oberhausen Aldatu lotura Wikidatan