Hamm

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamm
hiri handia
Hamm Luftbild Innenstadt 2007.jpg
Flagge der Stadt Hamm.svg DEU Hamm COA.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaArnsberg
AlkateaThomas Hunsteger-Petermann
Izen ofizialaHamm
Posta kodea59001–59077
Udalerri kodea05915000
Geografia
Koordenatuak51°40′0″N 7°49′0″E
North rhine w HAM.svg
Azalera226.43 km²
Altuera63 m
MugakideakCoesfeld (en) Itzuli, Warendorf District (en) Itzuli, Soest (en) Itzuli, Unna (en) Itzuli, Ahlen eta Welver
Demografia
Biztanleria179.111 (2019ko irailaren 30a, 2019ko urriaren 31)
Red Arrow Down.svg−74 (2017)
alt_left 91.087 (%50.9) (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea) alt_right
Dentsitatea791,02 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02307, 02388, 02389
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakOranienburg, Afyonkarahisar, Bradford, Chattanooga, Kalisz, Mazatlán, Toul, Crotona, Santa Monica eta Berlin-Mitte (en) Itzuli
MatrikulaHAM
hamm.de

Hamm Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiri bat da. Ruhr eskualdearen ekialdean dago, Dortmund udalerritik hurbil. 2010ean 181.783 biztanle zituen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ham hitzak "izkina" esan nahi du aleman zaharrean, izan ere Lippe ibaiak eta Ahse errekak bat egiten duten izkinan baitago hiria. Garai batean thom Hamme izena izan bide zuen, baina azkenik gaur egungo Hamme-ra eraldatu da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamm hiria 1226ean Adolfo I.ak Markeko kondeak sortu zuen, ondoren Mark konderriko hiriburua ian zelarik. 1262an hiri titulua jaso zuen. 1469an Hansa Ligako kide bilakatu zen. Garai hartan inguruko herri garrantzitsuenetakoa zen, gaur egungo Ruhr-eko hiriak herrixkak baino ez baitziren.

1933an Datteln-Hamm Canal ubidea bukatu zuten, izenean aipaturiko bi hiriak lotzen zituena. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiriaren %60a suntsitu zuten, tartean eraikin historiko gehienak. 1974ean Bockum-Hövel eta Heessen udalerriak anexionatu zituen.

Datteln-Hamm Canal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datteln eta Hamm elkartzen dituen ubidea da. Hamm hirian bertan hiru kai daude, ubideetako kaien artean Alemaniako bigarren kai handiena osatzen dutelarik. Itsasontziek urtero 1'4 milioi tona material mugitzen dute Hammen. 47'2 kilometrotako luzera du eta 6'8 metrotako desnibela.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koblentza ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

See source Wikidata query and sources.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]