Bizitzaren zentzua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bizitzaren zentzua existentziak edo bizitzak duen esanahiaren eta helburuaren inguruko galdera filosofiko bat da. Hari lotutako galderak honakoak izaten dira:

  • Zein da bizitzaren zentzua?
  • Zergatik gaude hemen?
  • Zein da existentziaren xedea?
  • Zer da bizitza?

Galdera horietarako hamaika erantzun proposatu izan dira historian zehar, oinarri kultural eta ideologiko askotatik. Bizitzaren zentzuaren bilaketak gogoeta filosofiko, zientifiko, teologiko eta metafisiko asko sortu ditu. Herri eta kultura bakoitzak erantzun desberdina eman diote galderari.

Bizitzaren zentzuari buruzko espekulazioak existentziaren, gizarte harremanen, kontzientziaren eta zoriontasunaren behaketa filosofiko eta erlijiosoetatik eta galdera zientifikoetatik abiatuta sortu izan dira. Beste kontzeptu batzuk ere sartuta daude gogoetan, esaterako esanahia, ontologia, balioa, xedea, etika, ongia eta gaizkia, erabakimen askea, jainkoaren edo jainkoen existentzia, arima eta beste mundua. Ikuspuntu zientifikotik, batez ere unibertsoari buruzko egitate eta gertaera enpririkoak aztertzen dira, bizitzaren "nolakotasuna" azaltzen saiatzen diren testuingurua eta parametroak aztertuta. Zientziatik baita ere, ongizatearen bilaketa eta moraltasunaren kontzeptua azaltzeko gomendioak eta ikerketak egiten dira. Ikuspuntu humanistikotik, galdera "Zein da nire bizitzaren zentzua?" izan ohi da egindako galdera.


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.