Bjarne Riis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bjarne Riis
Bjarne Riis.jpg
Bizitza
Jaiotza Herning1964ko apirilaren 3a (54 urte)
Herrialdea  Danimarka
Familia
Ezkontidea(k) Anne Dorthe Tanderup Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
T-Mobile 1996-2000
 
Jasotako sariak
IMDb nm1425894

Bjarne Riis (Herning, Danimarka, 1964ko apirilaren 3a - ) Frantziako Tourra irabazi duen txirrindulari daniar bakarra da.

1986. urtean egin zuen debuta. Hasierako urteetan ez zuen garaipen handirik izan. 1989. urtean lehenbiziko etapa garaipenak izan zituen Italiako Giroan eta Etorkizuneko Tourrean.

1992. urtean Danimarkako txapeldun izatearekin bere txirrindulari ibilbideak bultzada handia izan zuen eta hurrengo urteetan garaipen handiak lortu zituen, tartean 1996. urteko Frantziako Tourra. 2007. urtean Kopenhagen emandako prentsaurreko batean 1993 eta 1998 artean EPOz dopatu izana onartu zuen[1] eta Tourreko garaipena eztabaidatua da, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) ez baitu oraindik erabakirik hartu.

1999. urtean Suitzako itzulian erori eta erretiratu egin zen. Ordutik aurrera Danimarkako Team Saxo Bank taldeko zuzendaria da. Bere gidaritzapean izandako garaipen handienak, 2006. urtean Italiako Giroa (Ivan Bassok) eta 2008. urtean Frantziako Tourra (Carlos Sastrek) izan dira.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli handietan:

Danimarkan:

  • Danimarkako Itzulia (1) = 1995
  • Danimarkako errepideko txirrindulari txapelketa (3) = 1992, 1995, 1996
  • Danimarkako erlojuzkontrako txirrindulari txapelketa (1) = 1996
  • Midtbank Sari nagusia, Herning (2) = 1996, 1998
  • Århusko Sari Nagusia (1) = 1997

Besterik:

  • Etorkizuneko Tourra (3 etapa) = 1989, 1990 (2)
  • Coppa Sabatini (1) = 1995
  • Amstel Gold Race (1) = 1997
  • Euskal Bizikletako etapa bat = 1998

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998
Pink jersey Italiako Giroa UT 86 100 43 101 UT 70
Yellow jersey Frantziako Tourra 95 UT 107 5 14 3 1 7 11
Red jersey Espainiako Vuelta UT UT
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi


Aurrekoa
Miguel Indurain
Frantziako Tourraren irabazlea
1996
Ondorengoa
Jan Ullrich

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bjarne Riis Aldatu lotura Wikidatan